(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 17 udalerriri diru-laguntzak eman dizkie ibaiak eta sakanak lehengoratzeko astelehena, 2012.eko urtarrilak 9


Guztira 700.000 euroko laguntza da eta proiektu bakoitzak duen kostuaren % 70 diruz lagunduko da


Nafarroako Gobernuak 700.000 euroko diru-laguntzak eman dizkie tokiko 17 erakunderi udalerrietan ibaiak eta sakanak lehengoratzeko proiektuak gauza daitezen. Laguntza horiek tokiko erakundeak aurkeztutako proiektuaren % 70eko kostua hartzen dute.

Laguntzak jasotako udalerriak honako hauek dira: Iruñea (Arga ibaia Cuatro Vientos-etik pasatzean); Cendea de Galar (Elorz ibaia); Bera (Bidasoa ibaia); Los Arcos (Odrón ibaia); Antzín (Ega ibaia); Erro (Odia, Itolegi eta Ezpelondoko ubideak); Murieta (Ega ibaia); Lantz (Eltzarrain ibaia); Cintruénigo (Alhama ibaia); Etxarri Aranatz (Arakil ibaia); Cabanillas (San Pascualeko sakana); Garde (Gardalar ibaia); Burgi (Esca ibaia); Urzainqui (Urralegiko sakana); Barañáin (Arga ibaia); Villatuerta (Irantzu ibaia eta Regüeta ubidea), eta Uztarroze (Zabaleako zubia).

Laguntzak ekainaren 3ko 214/2011 foru-aginduan xedatutakoaren babesean eman dira, eta deialdiaren ebazpenean jakinarazi da hiru eskaera ez direla onartu oinarriak ez betearazteagatik eta beste 13k ez dutela laguntzarik jaso aurrekontuetan izandako mugengatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa