(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3.430.000 euroko diru-laguntzak iragarri ditu eraikin eta ibilgailuen energia aurrezteko asteartea, 2012.eko urtarrilak 10


Diru-laguntzen % 89 IDAEk finantzatzen ditu, eta asteazkenean, urtarrilak 11, irekiko da haiek eskatzeko epea


Transcripción textual del video

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoecheak diru-laguntzen sei deialdi aurkeztu ditu gaur goizean eraikin eta ibilgailuen energia kontsumoa aurrezteko neurriak diruz laguntzeko.

Iruñeko etxebizitza-multzoa.

Etxe-multzoetako isolamendu termikoa da Nafarroako Gobernuaren eta IDAEren diru-laguntzen deialdien helburuetako bat.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoecheak diru-laguntzen sei deialdi aurkeztu ditu gaur goizean eraikin eta ibilgailuen energia kontsumoa aurrezteko neurriak diruz laguntzeko.

3.430.000 euroko diru-laguntzak dira, guztira. Kopuru horretatik, 3.061.585 euro (% 89)  Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutuak (IDAE) ematen ditu, eta gainerakoa, 368.415 euro, Nafarroako Gobernuak finantzatzen du (% 11).

Sei deialdiak eta haiei dagozkien zenbatekoak honako hauek dira: industria eta koogenerazioko sektoreetarako energia aurrezteko jardunbideak (1.375.000 euros); erregai alternatiboek elikatutako turismo eta motozikletak erostea (50.000 euro); isolamendu termikoaren hobekuntza hirugarren sektoreko eraikinetan eta etxebitza-multzo handietan (275.000 euro). Galdaren Renove Plana (800.000 euro); banakoak ez diren instalazio termikoen energia-kontsumoa murriztea (500.000 euro) eta energia aurrezteko jardunbideak argiztapen publikoan (430.000 euro).

Deialdiak gaur, urtarrilak 10, argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), eta eskaerak aurkezteko epea asteazkenean irekiko da, urtarrilak 11.

Laguntza horiek 2012ko ekitaldiari dagozkie eta 2020rako Nafarroako III. Energia Planaren barnean sartzen dira, 2011ko maiatzean Nafarroako Gobernuak onartutakoa. Sei deialdiak, Nafarroako Gobernuak eta IDAEk 

Energia Aurrezteko eta Eraginkortasunez Erabiltzeko Estrategiaren 2008-2012rako Espainiako Ekintza Plana garatzeko izenpetutako eremuaren barnean daude.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2012ko eraginkortasun energetikorako laguntzak
2012ko Galdaren Renove Plana. Erosleentzako informazioa
2012ko Galdaren Renove Plana. Erakunde laguntzaileentzako informazioa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa