(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako turismo-sektoreak 2,3 milioi euro jasoko du diru-laguntzatan eta sustapen-neurritan asteartea, 2012.eko urtarrilak 10


Turismoko Zuzendaritza Nagusiak "Nafarroak doan hartzen zaitu" kanpainari eutsiko dio behe-denboraldian turisten kopurua handitzeko asmoz


Nafarroako Turismo Kontseiluak egindako bilkuraren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek eta Turismoko zuzendari nagusi Carlos Erce-k, Foru Gobernuak sektore horretarako 2012an diseinatutako ildo nagusiak aurkeztu dituzte, gaur goizean, Nafarroako Turismo Kontseiluaren aurrean.

Kontseilariak sektore ordezkariei gaur goizean iragarritako proposamenen artean, laguntzen bost deialdi publiko abian jartzea nabarmendu behar da, 2,3 milioi euro, guztira. Banaketak honako era honetan egingo da:

- 600.000 euro 2012ko Nafarroak doan hartzen zaitu kanpainarako.
-580.000 euro turismo-sektoreko ETEak hobetu eta berritzeko.
-30.000 euro Kalitatezko Q ziurtagiria lortzeko.
-720.000 euro turismoa garatzeko eta turismoko ekitaldiak gauzatzeko.
-374.000 euro 2011-2012 sustapen-kanpainetarako.

Laguntza horiekin Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoan turismo-sektorea laguntzen jarraitu nahi du; sektore hori, egoera ekonomiko konplikatua bizi arren, hazten ari da urtetik urtera eta Nafarroako ekonomian nahiz enpleguan gero eta pisu handiagoa du. Abenduko datuak oraindik ezagutzera eman ez badira ere, 2011n Nafarroa bisitatu duten bidaiarien kopurua % 6,7 igo da, 1.064.494 bidaiari, guztira. Bestalde, Nafarroako establezimenduetan gaua pasatzen izan direnen kopuruak ere % 7,2 egin du gora.


Kontseilaria, Carlos Erce eta Fermín Villanueva Departamentuko Turismoko arduradunen artean. ( irudia handitu )

Alde horretatik, Sánchez de Muniáin kontseilariak turismo-sektoreko ordezkariei beren ahalegina eskertu die urtez urte Nafarroako turismo-eskaintza hobetzeagatik, eta Foru Erkidegoa bidaiari nahiz turistek gero eta gehiago eskatzen duten leku bihurtzeagatik.

2012ko Nafarroak doan hartzen zaitu

Gaur goizean aurkeztutako neurri nagusien artean, "Nafarroak doan hartzen zaitu" kanpainari jarraipena emango zaiola nabarmendu behar da, eta aurten ahalegin handia egindo dute behe-denboraldian Nafarroara etortzen diren turisten kopurua igo dadin.

Horretarako, laster batean, Turismoko Zuzendaritza Nagusiak www.turismo.navarra.es  eta www.navarraterecibegratis.com webguneak abian jarraituko ditu berriz; bertan pertsonako 31 euro arteko deskontu-txartelak deskargatu ahal izango dira. Deskontuak 2012ko martxoaren 1etik ekainaren 30era arte aplikatu ahal izango dira (Aste Santuan izan ezik). Soberakinik geratuko balitz, deskontuak aplikatzeko bigarren aldi bat irekiko da irailaren 16tik azaroaren 30era.

2012ko kanpainak barnean hartuko dituen eskaintza nagusien artean, ostatu hartzean % 20ko deskontua dago, gehienez ere 13 euro pertsonako, eta 6 euroko hiru deskontu jatetxe, bisita edo turismo jardueretarako.

Aurtengo kanpainako beste berrikuntza bat deskontuak pilatu egin daitezkeela da, kontsumoko 36 eurotik aurrera.

Foru Gobernuak kanpaina honi eustea erabaki du iaz ekimen honek zer harrera bikaina izan zuen kontuan hartuta; 12,5 milioi euroko itzulkina sortu zuen, ia 100.000 turista erakartzea lortu ondoren.

Turismo Intereseko festa berriak

Azkenik, Nafarroako Artxibo Orokorrean gaur goizean izandako Turismo Kontseiluak Nafarroako Turismo Intereseko bost festa berriren onarpena ezagutzera eman du, eta haien artean daude: Altsasuko Inauteriak, Artaxonako Historiarekin Topaketak, Huarte Arakilgo (Artzain Eguna) Artzain Eguna eta Zangozako Errege Magoen Autoa.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa