(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak PFEZaren erreforma mailakatuagoa egingo du, Estatuan baino zerga-ahalegin txikiagoa ekarriko duena asteazkena, 2012.eko urtarrilak 11


Presio baliokide bat izateko betebeharra duen arren, autonomia fiskala erabiliko du estatuko proposamena hobetzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Pertsona Fiskoen Errentaren Gaineko Zergaren (PFEZ) aldaketa bat izapidetzea, erregimen komunerako gobernu zentralak iragarritako neurriak ikusita.

Gobernuak baloratu du, Foru Erkidegoak Estatuko gainerakoen baliokide den presio fiskal globalari eutsi behar diola, Estatuarekin duen Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoak jasotzen duenez; beraz, erregimen komunean izandako PFEZren aldi baterako igoerak Nafarroan indarrean dauden tipoak berrikustera behartzen du. Nolanahi ere, esparru horretan, Nafarroak erreforma bere foru-erregimenetik ondorioztatutako bere erabateko autonomia fiskalaren babesean egingo du, eta ez du estatuko neurrien transposizio zuzenik egingo.

Alde horretatik, Nafarroako Gobernuko eledunak azaldu duenez, Foru Gobernua PFEZren erreforma hobetzen ahaleginduko da, beti egiten duen moduan, sistema mailakatuagoa izan dadin eta zerga-ahalegina Estatuan baino txikiagoa gerta dadin.

Nafarroako Jauregiaren aurrealdea.

Nafarroako Jauregiaren aurrealdea.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Pertsona Fiskoen Errentaren Gaineko Zergaren (PFEZ) aldaketa bat izapidetzea, erregimen komunerako gobernu zentralak iragarritako neurriak ikusita (autonomia erkidego guztiei eragiten diete, Nafarroari eta hiru euskal aldundiei izan ezik). Gobernuko eledun Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek Gobernuaren asteroko bilkura amaitzean azaldu duenaren arabera, aldaketa hori Gobernuko hurrengo bilkura batean onartuko den foru-legearen proiektu batean islatuko da.

Gobernuak baloratu du, Foru Erkidegoak Estatuko gainerakoen baliokide den presio fiskal globalari eutsi behar diola, Estatuarekin duen Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoak jasotzen duenez; beraz, erregimen komunean izandako PFEZren aldi baterako igoerak Nafarroan indarrean dauden tipoak berrikustera behartzen du. Nolanahi ere, esparru horretan, Nafarroak erreforma bere foru-erregimenetik ondorioztatutako bere erabateko autonomia fiskalaren babesean egingo du, eta ez du estatuko neurrien transposizio zuzenik egingo.

Alde horretatik, Nafarroako Gobernuko eledunak azaldu duenez, Foru Gobernua PFEZren erreforma hobetzen ahaleginduko da, beti egiten duen moduan, sistema mailakatuagoa izan dadin eta zerga-ahalegina Estatuan baino txikiagoa gerta dadin.

Beste neurri batzuk

Nafarroako Gobernuak ere funtzio publikoan bere neurriak lantzea erabaki du. Neurri horiek funtzio publikoko lan-erregimeneko zenbait alderdi aztertuko ditu Gobernuko beste bilkura batean onar ditzaten.

Gobernu zentralak arlo ekonomikoan erabakitako beste erabakiei dagokienez, Foru Gobernuak kenkaria errekuperatzea aztertu du Espainiako Gobernuak etxebizitza erosteagatik; kenkari hori ez du Nafarroak errekuperatu beharrik, ez baitzen kendu. Bestalde, etxebizitza berria erostean ikaragarri murriztutako BEZaren mantentzea aplikazio zuzenekoa da Nafarroan, Estatuko eskumenekoa den zeharkako zerga bat izatean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa