(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 16,7 bat milioi euro balio duten 21 higiezin salgai jarri ditu asteazkena, 2012.eko urtarrilak 11


Hamaika etxebizitza, zortzi lokal, trasteleku bat eta lehengo konplexu industrial bat dira guztira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak bereak diren 21 higiezin saltzeko baimena eman du gaurko bilkuran. Zehazki, hamaika etxebizitza, zortzi lokal, trasteleku bat eta lehengo konplexu industrial bat dira; haiek guztiak gaur egun ez dira erabiltzen eta ez dago aurreikusita etorkizunean ere erabiliko direnik. Higiezin horiek guztiak Iruñea, Lizarra, Cordovilla (Galar) eta Barañain-en daude, eta enkantean jarriko dira 2012an zehar. Guztira, 16,7 bat milioitako balioa dute.

Nafarroako Gobernuak bereak diren 21 higiezin saltzeko baimena eman du gaurko bilkuran. Zehazki, hamaika etxebizitza, zortzi lokal, trasteleku bat eta lehengo konplexu industrial bat dira; haiek guztiak gaur egun ez dira erabiltzen eta ez dago aurreikusita etorkizunean ere erabiliko direnik. Higiezin horiek guztiak Iruñea, Lizarra, Cordovilla (Galar) eta Barañain-en daude, eta enkantean jarriko dira 2012an zehar. Guztira, 16,7 bat milioitako balioa dute

Erabaki hori 2009-2011 Higiezin Planaren barnean sartzen da, eta bere irizpide informatzaileetako bati erantzuten dio, hau da, higiezinen erabileraren arrazionalizazio eta optimizazioari.

Horrekin bat eginez, Nafarroako Gobernuak gaur baimendutako salmentarekin diru-sarrerak lortzeaz gain, higiezin horien mantentze-lanen gastuak aurreztuko ditu. Gainera, higiezin horietan interesa izan dezaketen beste pertsona edo erakundeek erabili ahal izateko aukera eman nahi da.

Enkantean jarriko diren 21 higiezin horietatik, 17 Iruñean daude: Estafeta (5) Jauregiko aldapa (3) eta Compañía (1) kaleetan; zazpi lokal Perdoneko Andre Maria plazan, San Jorge etorbidean eta Estafeta, Jauregiko aldapa, Hilarión Eslava, Lizarra eta Compañía kaleetan; trasteleku bat, berriz, Estafeta kalean.

Beste bi higiezin Lizarran daude, Inmakulada ibilbidean dauden alboko bi etxebizitza eta lokal bat Garcia el Restaurador kalean. Gainera, Barañaingo Tilos plazan dagoen etxebizitza bat ere enkantean jarriko da, eta baita Cordovilla-n (Galar) dagoen 21.500 metro koadro baino gehiagoko industria-nabe bat ere, Zaragozako errepidearen alboan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Higiezinen oinarrizko informazioa eta argazkiak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa