Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Iragan abenduaren 17an iritsi ziren Arco Iris Solidario GKEaren bidez
Transcripción textual del video
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres Mirandak, Arco Iris Solidario GKEaren bidez iragan abenduaren 17an Nafarroara heldu ziren 26 haur ukrainarrei (Txernobilekoak) harrera egin diete gaur Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.
Lehendakariak haur horiei Nafarroako Jauregian egin die ongietorria, eta adierazi du ilusioa egin diola aurpegi batzuk ezagunak zituelako, haien artean, beste batzuetan Nafarroan izan diren haurrena. Halaber, Arcoiris erakundea betetzen ari den lana baloratu du; 25 urte betetzen dira Txernobilgo hondamendi nuklearra gertatu zenetik, eta haren oroimenezko hitz batzuk esan ditu Lehendakariak.
Ukrainako haurrak Barcina Lehendakaria eta Torres kontseilariaren alboan.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres Mirandak, Arco Iris Solidario GKEaren bidez iragan abenduaren 17an Nafarroara heldu ziren 26 haur ukrainarrei (Txernobilekoak) harrera egin diete gaur Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.
Lehendakariak haur horiei Nafarroako Jauregian egin die ongietorria, eta adierazi du ilusioa egin diola aurpegi batzuk ezagunak zituelako, haien artean, beste batzuetan Nafarroan izan diren haurrena. Halaber, Arcoiris erakundea betetzen ari den lana baloratu du; 25 urte betetzen dira Txernobilgo hondamendi nuklearra gertatu zenetik, eta haren oroimenezko hitz batzuk esan ditu Lehendakariak.
Barcina Lehendakariaren batera, Arco iris Solidario erakundeko presidente Nerea Corera-k ere hitz egin du, eta baita Tatiana Gaidyyenko haurrak ere; azken honek harrera-familien eskuzabaltasuna eskertu du.
Ekitaldiaren ostean, umeei aperitibo bat eman zaie Jangela Aretoan, eta intsignia bat, soin-uhal gorri bat eta txano bat oparitu zaizkie.
Arco Iris Solidario 1996an sortu zen GKE bat da, eta herri nahiz kultura askotako pertsonen arteko bizikidetza erraztea du helburu eta, bereziki, hondamendi ekologikoen ondorioak pairatzen dituzten haurrena eta baita baldintza eskasetan bizi direnena ere.
Barcina Lehendakaria hitz batzuk esaten Txernobilgo haurrei egindako harrera-ekitaldian.
(
irudia handitu
)
Beren helburuak dira: udan nahiz Eguberrietan Ukrainako umezurztegietan bizi diren haurrak hartzea, Txernobilgo hondamendi nuklearrak kaltetutakoak; premiazko materiala aldian behin bidaliz laguntzea; sortzen diren ekipamendu-arazoak konpontzeko diruz laguntzea eta behar gehien duten umezurztegietan berrikuntzak egitea.
Urtero, familia nafarrek haur ukrainarrak aldi baterako hartzeko kanpaina antolatzen du GKEak udako eta Eguberrietako oporraldietan. 6 eta 15 urte arteko haurrak dira, eta umezurztegietan bizi dira gabezi material nahiz afektibo handiekin, Txernobilgo ezbehar nuklearraren ondorioetako batzuk pairatu dituztenak.
Harrerak ez du inoiz haurra adoptatzeko aukerarik ematen. Helburua haur horiei mediku-zainketa, elikadura egokia eta maitasuna ematea da. Harrera-aldian higiene eta osasuneko ohiturak transmititzen eta irakasten saiatzen da, arlo horretan era autonomoan aritzeko aukera emango diena; ingurune egokia eskaintzea kontrako ingurune batean (janari gutxirekin eta bizi-kalitate eskasarekin) bizitzeak dituen ondorio txarrak gainditu ahal ditzaten; haurren organismoa indartzea gaixotasunen aurrean, eta Nafarroa nahiz Ukrainaren arteko pertsonen arteko harremanetan oinarritutako loturak sortzea.
GKEaren arabera, "Ukrainako umezurztegi gehienek urte asko dute eta bizitzeko gutxieneko baldintzak ere ez dituzte. Gobernua ahalegina egiten ari da birgaitzeko, baina haietako asko oraindik ere egoera eskasean daude". Arco Iris Solidarioren zenbait proiekturen helburua, hain zuzen, bainugela, sukalde eta jangelak higiene-egoera onetan jartzea da. Berotzeko arropa eta premiazko produktuak ere igortzen zaizkie.
Esperientziaren balantzea oso ona da. Gaztetxoak, oro har, arreta jartzeko arazoekin datoz, asmo gutxirekin, edo muturreko ohitura eta jokabideekin (oso aktibo edo erabat gogorik gabe), eta beraren egoera fisikoak hobera egiten du Nafarroara etortzen direnean. Itzulerarako baliagarriak zaizkion ohitura sozial eta higienikoak hartzen dituzte eta, gainera, beren autoestimua eta gaitasunak sendotzen dira.
Zenbait zifra
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen