(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2011n 2.500 ibilgailu baino gehiagoren pisua kontrolatu zen Nafarroan, eta kopuru horren % 15ari zigorra jarri zitzaien osteguna, 2012.eko urtarrilak 12


Sustapen Ministerioak Nafarroako Gobernua zoriondu du iraupen luzeko pisu-kontrolaren kanpaina honetan izandako jardueragatik


Ibilgailuak autobidean zirkulatzen

Ibilgailuak Santiago Bidea autobidean (A-12) zirkulatzen. ( irudia handitu )

Guztira 2.562 ibilgailuren pisua kontrolatu zen iaz Foru Erkidegoko errepideetan. Kontrol horren ondorioz, 388 ibilgailuk zigorra jaso eta haietako 40 ibilgetu ziren.

Zigorra jasotzeko arrazoi nagusiak gehiegizko pisua (124 ibilgailu) eta gidatzeari nahiz atsedenari lotutako arau-hausteak izan ziren (65 ibilgailu). Soilik 5 ibilgailu zigortu ziren beren takografoan irregulartasunak antzemateagatik.

Datu horiek adierazten dute ikuskatutako ibilgailuen % 15a azkenean salatuak izan zirela. Portzentaje hori Espainia guztian dagoen batez bestekoa baino txikiagoa da (% 20a zena), eta horregatik Sustapen Ministerioak zorionak eman dizkio Nafarroako Gobernuaren Garraioko Zuzendaritza Nagusiari.

Iraupen luzeko pisu-kanpainak Sustapen Ministerioak (Lurreko Garraio Ikuskaritzako Azpizuzendaritza Nagusia) autonomia erkidegoekin batera antolatzen eta koordinatzen dira, gehiegizko pisua duten ibilgailuek kontrola saihesteko bere ibilbidea alda ez dezaten. Kanpaina horiek hiru egunetan jarraian burutzen dira urtean bi aldiz, maiatzean eta urrian normalean.

Nafarroaren kasuan, kontrolak Foruzaingoak eta Guardia Zibilak egin zituzten, horretarako Imarkoain, Zozaia eta Ribaforadako baskulak erabiliz.

Gehiegizko pisua izatearen arriskuak

Salgaien garraioko ibilgailuen gehiegizko pisua arriskutsua da bide-segurtasunerako; azpiegituretan kalteak sor ditzake eta, gainera, garraioaren eskumena eta antolamendua aldatzen duen elementua da, eskaintza asko handitzen baitu.

Autonomia erkidego guztietan batera egiten diren kanpaina horien bidez, salgaien garraioaren legean eta arauan ezarritako aginduak kontrolatu nahi dira, eta enpresei haiek ez betearazteko asmoa kenarazi.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa