(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ordaintzeke zeuden mendetasunagatiko prestazioak ordaindu ditu ostirala, 2012.eko urtarrilak 13

3.533.838 euro ordaindu dizkie 849 pertsonari eta, hala, 2011ko ekainean zegoen 2,5 milioi euro baino gehiagoko zorra kitatu dute

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren bidez, 3.533.838 euro ordaindu dizkie mendetasunagatiko zerbitzuari loturiko prestazioak jasotzeko eskubidea daukaten 849 pertsonari. Horietako batzuei 2009tik zor izan zaie.

Jasotzaile guztietatik, 53 urritasunen bat daukaten pertsonak dira (820.144 euro), 37 eguneko zentro batean plaza daukaten adinekoak (119.631 euro), 671 egoitza batean plaza daukaten adinekoak (2.319.810 euro), 20 aldi baterako egonaldiak dituzten adinekoak (22.911 euro) eta 68 pertsona dagoeneko hil direnak baina zegokien prestazioa kobratu gabe zeukatenak (251.339 euro).

Elena Torres Miranda Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilariak azaldu duenez, Departamentuak zeukan zorra kitatu du. 2011ko ekainean, zerbitzuari loturiko prestazioen zorra 2,5 milioi euro baino gehiagokoa zen. Zenbateko hori, kasu batzuetan, sei hilabete gehiagotan hazi egin da, azkenean ordaindu den arte.

Zerbitzuari loturiko prestazioak mendetasuna duen pertsona bati arreta emateko zerbitzuaren kostua finantzatzen laguntzeko ematen dira, Nafarroako Gobernuaren zerbitzu publiko batera edo itundutako zerbitzu batera sartzea posible ez den kasuetan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa