(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

FITUR azokako "Reyno de Navarra" standak Erdi Aroko gaztelu bat erreproduzituko du eta Sanferminetako entzierro batean korrika egiteko aukera emango du ostirala, 2012.eko urtarrilak 13


Foru Erkidegoak “Nafarroako gazteluen eta gotorlekuen ibilbide” berria emango du ezagutzera 1212 eta 1512ko mendeurrenak direla-eta


Transcripción textual del video

FITUR azokan Nafarroak izango duen parte-hartzearen edukia gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak eta Carlos Erce Kulturako zuzendari nagusiak.

Urtarrilaren 18tik 22ra Madrilgo IFEMA azoka-esparruan egingo den Turismoko Nazioarteko FITUR Azokako Nafarroaren standak Erdi Aroko gaztelu bat erreproduzituko du Navas de Tolosako batailaren eta Nafarroak Gaztelako koroarekin bat egin zueneko mendemuga ospatzeko eta baita "Nafarroako gazteluen eta gotorlekuen ibilbidea" aurkezteko ere. Horrez gain, Foru Erkidegoaren standean, San Ferminetako entzierro berezi batean korrika egiteko aukera eskainiko dute lehen aldiz.

Gazteluen ibilbidearen logoa

Nafarroako gazteluen eta gotorlekuen ibilbidearen logotipoa

Urtarrilaren 18tik 22ra Madrilgo IFEMA azoka-esparruan egingo den Turismoko Nazioarteko FITUR Azokako Nafarroaren standak Erdi Aroko gaztelu bat erreproduzituko du Navas de Tolosako batailaren eta Nafarroak Gaztelako koroarekin bat egin zueneko mendemuga ospatzeko eta baita "Nafarroako gazteluen eta gotorlekuen ibilbidea" aurkezteko ere. Horrez gain, Foru Erkidegoaren standean, San Ferminetako entzierro berezi batean korrika egiteko aukera eskainiko dute lehen aldiz.

Bestalde, "Geratu egingo zara" turismoa sustatzeko kanpainak nagusitasun nabarmena izango du berriz ere eta, horrekin  batera, Nafarroako leku berezietan agertzen diren pertsonaia ospetsuek, esate baterako, Erriberriko Jauregiko Hiru Musketariek, Eunateko eliza oktogonaleko martetarrak edo Iratiko Basoko Tarzanek.

FITUR azokan Nafarroak izango duen parte-hartzearen edukia gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak eta Carlos Erce Kulturako zuzendari nagusiak.

Standak 500 metro koadro izango ditu eta azoka-esparruko 7. pabiloian egongo da. Atzekaldea gotorleku bihurtuko da; alemenak "Geratu egingo zara" kanpaina turistikoaren Erdi Aroko zutoihalez apainduko dira eta hormak xake-itxurako apaingarriez edertuko dira. Bitartean, standaren barrualdeak gazteluaren itxura izango du eta pertsonaia batzuk lehiatila eta beirateetan agertuko dira: errege bat, juglare bat, dama bat, eta abar.

Foru Erkidegoak aurkeztuko duen instalazioa Eventos Zunzarrenek muntatuko du eta Kukuxumusuk sortutako kanpainako irudien bidez apainduko da. Instalazioak zazpi erakusmahai izango ditu: nagusi bat eta beste sei telematikoak (ostatua hartzeko, gastronomia, turismo kulturala eta Donejakue bidea, Nafarroako jaiak, landa turismoa eta naturako jarduerak). Taberna bat, aurkezpenak eta bilera profesionalak egiteko goiko solairu bat eta D4D enpresak eginiko 3 dimentsioko bideo bat proiektatzeko leku bat.

Abenduko datuen berri jakitea falta bada ere, 2011n % 6,7 egin du gora Nafarroa bisitatzera joan diren bisitarien kopuruak, 1.064.494 bidaiari izan dira bisitan. Bestalde, Nafarroako establezimenduetan gaua igaro dutenen kopuruak % 7,2 egin du gora, guztira 2.348.819 bisitari izan dira.


Errege baten karikatura, Nafarroako produktuak jaten

FITUR azokan erakutsiko diren irudi promozionaletako bat ( irudia handitu )

"Gazteluen eta gotorlekuen ibilbidea" berritasun nagusia

Aurten, 1212 eta 1512 urteen mendeurrena ospatuko denez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak, udaberrian hasita, gazteluen eta gotorlekuen ibilbidea estreinatuko du. Ibilbidean zehar Nafarroako historia eta Foru Erkidegoko 19 txoko ezagutu ahal izango dira gotorlekuen ondareari esker.

Nafarroako Gobernuak seinaleak ipiniko ditu ibilbide osoan zehar, gaztelu eta gotorleku bakoitzaren ezaugarriak eta historia azaltzen duten informaziorako panelak jarriko ditu, bisita gidatuak antolatuko ditu eta liburuxkak eta sustatzeko materiala argitaratuko ditu.

Hala, iparraldetik hasita, bisitariak Donamariako dorrea, Erdi Aroko gotorlekuaren oina eta Maya gazteluaren errenazimentuko fortea edo Iruritako Jauregia dorretxea ezagutu ditzake bisitariak.

Iruñerrian, Tebasen erregeren egoitza izan zen gazteluaren zati bat dago oraindik, kantzelaritzaren artxibategia eta kartzela izan zena. Iruñan harresia nabarmena da eta San Bartolome gotorlekuko Interpretazio Zentroak hiriburuko harresien eta bilakaeraren historia bizia berriz bizitzeko aukera ematen du.

Gotorlekuen ibilbideak bederatzi geldiune ditu Nafarroako Erdialdean. Bisitariak, hasteko, birgaitzen ari diren Olkozko gotorleku-dorrea ikus dezake. Ondoren, Erriberriko Jauregia edo Artaxoako Zerkoko gotolekudun barrutia bezalako lekuak benetan ikustekoak dira. Handik kilometro gutxira Uxue dago, eta X. mendean jadanik han zegoen eliza-gotorlekua dauka. Zangozan herria babestu zuen Erdi Aroko harresiaren zati bat eta Nafarroako errege-erreginen jauregia ikus daitezke. Leku horretatik gertu, Xabierren, Nafarroako patroia jaio zen gaztelua ikus daiteke. X. mendeko jatorria duten gotorlekua da eta haitz biziaren gainean eraiki zuten. Lizarran, Ruako San Pedro eliza-gotorlekua, Santa Maria Jus del Castillo eliza eta Zalatanbor gaztelua dira azpimarratzekoak. Horiez gain, hiritik hurbil Monjardin gaztelua edo Vianako monumentuen multzoa bisita daitezke.

Nafarroako Erriberan, bata bestearengandik gertu samar, Arradako harresia eta Santakarako gazteluaren hondakinak daude. Horiez gain, bisitariak Tuterako Monreal dorrea eta Cortesko gaztelu zaharberritua ikusi behar ditu. Gainera, Martzillan lubakia eta sartzeko zubia dituen gaztelua leheneratu berri dute, Cisneros kardinalak eraisteko emandako agindutik salbatu zirenak.

Sanferminetako entzierro berezia

Ostegunean, urtarrilaren 19an, FITUR azokako Nafarroaren egunean, eta asteburuan zehar San Ferminetako entzierro berezi bat egingo da, SanfermínEncierro enpresaren laguntzarekin, Foru Erkidegoaren standaren inguruan. Hala, entzierroan parte hartzen duten guztiek Kukuxumusu enpresaren Mister Testis zezen urdin ospetsuaren erasoak saihestu beharko dituzte. Sabelaldiko beste anaia batekin batera egongo da.

Suziriaren ohiko tiroa entzun ondoren, lasterketan parte hartu ahal izango da. Bertan izango dira San Ferminetako entzierroetan ohikoak izaten diren pertsonaiak eta uneak: santuaren kantua, lasterketako neska-mutilak, udaltzaingoak, osasun zerbitzuak edo dobladoreak.

Lehen entzierroa Nafarroaren standean egingo da urtarrilaren 19an, 11:30ean. Horren ondorengoak larunbatean, goizean eta arratsaldean, eta igandean, goizean bakarrik, egingo dira.

"Nafarroak doan hartuko zaitu" kanpaina eta gastronomiaren sustapena

FITUR azokan, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak "Nafarroak doan hartuko zaitu" kanpainaren edizio berria aurkeztuko du. Aurreko urteetan arrakasta izan duenez, aurten ere jarraitu egingo du. Horri esker ostatuetan, jatetxeetan eta jarduera turistikoetan 31 euroko deskontuak eskaikiko dira bi gau pasatzen diren bakoitzean.

Foru Gobernuak kanpainari eustea erabaki du ekimenak iaz izan zuen harrera handiagatik, izan ere, 12,5 milioi euroko itzulera sortu zuen ia 100.000 turista erakartzea lortu ondoren.

Naturako eta jaietako turismoa ere FITUR azokako "Reyno de Navarra" standeko proposamen nagusien artean egongo da. Horrez gain, ez da faltako gastronomia. Esparru horretan sektore publikoa eta pribatua gogor ari dira elkarlanean estatuan eta nazioartean sustatzeko. Horri dagokionez, Nafarroako Gastronomiaren Plana burutzen ari dira, AEHNk bultzatu eta kudeatzen ari dena ANAPEHren babesarekin eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Gauzatutako jardueren artean 2012ko Nafarroako Turismoaren aldizkariaren argitalpena dago, urtean zehar dauden ekitaldien zein produktuen eskaintza osoari buruzkoa, hain zuzen ere. Aurtengo urtekariak kolore biziko 64 orrialde dauzka, turismo enogastronomikoari buruzkoak. Bost atal ditu: berritasun nagusiak, Foru Erkidegoko gastronomiako produktuei eskainitako atala, urte osoan zehar antolaturiko hitzordu gastronomiko nagusien agenda,hainbat jarduerari buruzko zati bat eta Nafarroako turismoaren sektorearekin loturiko kontaktuen atala.

Aipatu den planaren barruan, Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak Erkidegoan burutzen diren jarduera gastronomiko garrantzitsuenak biltzen dituen ataria sortu du. Agenda horrez gain, webguneak Jatorrizko Deitura daukaten Nafarroako elikagaiei buruzko hainbat eduki eskaintzen ditu, baita bisita daitezkeen upategi eta gaztandegien zerrenda ere. Nafarroan egiten diren ardoak eta patxaranak ere aipatzen dira. Web-orria gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ikus daiteke.

Horrez gain, Gastronomia Sustatzeko Plana gizarte-sareetan dago eta Nafarroan datozen orduetan gauzatuko diren jarduerei buruzko informazioa eskaintzen da minutuen buruan. Atariak Facebooken eta Twitterren profila dauka eta baita YouTuben ere. Horien bidez, jarraitzaileek agertutako zalantzak edo galderak erantzuten dira eta berritasunak ezagutzera ematen dira zuzenean eta jarraitzaileentzako iradokizunak proposatzen dira.

Nafarroaren eguna eta aurkezpenak

FITURREN Nafarroaren eguna ospatzeko osteguna, urtarrilak 19, aukeratu da, erakusketaren bigarren eguna. 11:30ean, entzierro berezia egingo da eta, 12:00etan, ekitaldi instituzionala. Bertan izango dira Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria eta Enrique Maya Iruñeko alkatea. Amaitzeko, Foru Erkidegoko produktu gastronomikoen aperitibo-dastaketa eskainiko da.

Arratsaldean, bost erakusketa profesional egingo dira. 16:00etan, Nafarroako Landa Turismoaren III. Biltzarraren aurkezpena egingo da eta, jarraian, 16:30ean, Nafarroako Bide Berdeakek garatzen ari den lau produktuak aurkeztuko ditu:  Bidasoa, Plazaola, Estellerria eta Tarazonica. 17:00etan, Nafarroako Ostalaritza Elkarteak Foru Erkidegoko establezimendu turistikoetarako mugikorrerako aplikazio berria erakutsiko du, eta, 17:30ean, Agroturana eta Anavarra.com-ek landa turismo aktibo eta esperientzialarekin loturiko eskaintza turistiko berria eta 2012ko landa-ibilbideak aurkeztuko dituzte. 18:00etan, Espainiako Erdi Aroko hiribilduen eta hirien sarearen eta proiektu berrien aurkezpena eskainiko da.

Beste alde batetik, Nafarroak 2012ko Espainiako Itzuliaren hasiera aurkeztuko du. Iruñean hasiko da datorren abuztuaren 18an. Lehen aldiz, 67 edizioren ondoren, itzulia Nafarroako hiriburuan hasiko da. 16, 2 kilometroko taldekako erlojupeko probarekin hasiko da Gaztelu Plazan, eta Zezen Plazan amaituko da.  Hurrengo egunean, itzuliko bigarren etapa ere Nafarroatik igaroko da. Bigarren egunean Iruña eta Viana artekoa izango da etapa, 180 kilometrokoa. Besteak beste, Noain, Puiu, Tafalla, San Martin Unx, Erriberri, Artaxoa, Añorbe, Eneritz, Mañeru, Lizarra, Arroitz, Los Arcos eta Torres del Río herrietatik pasatuko da.

Birgaitu diren eta 2012an gozatu ahal izango diren Nafarroako ondarearen elementuak

2012an, "Gazteluen eta gotorlekuen ibilbidea"ren  barruan, Nafarroara doazen bisitariek birgaitzeko lan handiak izan dituzten Nafarroako ondarearen eraikin batzuez gozatu ahal izango dute:  Martzillako gaztelua eta Uxueko Andre Mariaren eta Lizarrako Ruako San Pedroren elizak. Zehazki, Nafarroako Gobernuak 19 miilioi euro inguru inbertitu ditu birgaitzeko lan horietan: 9.202.906 euro Martzillako gazteluan, 5.561.425 euro Uxueko Andre Mariaren elizan eta 4.234.889 euro Lizarrako Ruako San Pedroren elizan.

Martzillako gaztelua interes kulturaleko ondasuna da eta gaur egun Nafarroan burutzen ari diren ondarearen leheneratze-jarduera garrantzitsuenetariko bat. Gotorleku-jauregia 1420an eraiki zuten eta Gaztelak Nafarroa konkistatu ondoren Cisneros kardinalak agindutako eraistetik libre geratu zen mota horretako eraikin urrietako bat izan zen. Obrak amaitzen direnean, udalerrian, monumentua jendearentzat zabalduko da eta bisita antolatuen bidez ezagutu ahal izango da.

Uxueko Andre Mariaren multzo arkitektonikoari dagokionez, Nafarroako arkitektura erromanikoaren eta gotikoaren eredu onenetarikoa da. Nafarroako Erresumaren defentsarako gotorleku garrantzitsua izan zen. Eliza-gotorlekua hamar urtez bertan lan handia egin ondoren zaharberritu da. Leheneratu den azken lekuetako bat abade-etxea da, estilo gotikoa duena eta Karlos II.ak aginduta eraiki zena. Leku horretan jarri dira informaziorako eta bisitariei harrera egiteko gunea.

Amaitzeko, Lizarrako Ruako San Pedro elizan egin diren obren bidez tenplua nabarmen berritu da. Nafarroako ondare kultural eta historikoaren artean altxor handienetako bat da. Jarduera gehienak elizaren barrualdean egin dira. Bertan aurkitu dira mariskalen kriptak, Nafarroako Erresuma defendatzeaz arduratu zirenak.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
FITUR azokako standaren eta irudi promozionalen aurkezpena
Nafarroako gazteluen eta gotorlekuen ibilbidearen eskuliburu promozionala
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa