Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Iruñeko ikastetxeko Batxilergoko lehen mailako testuliburua ordezkatuko du
Transcripción textual del video
Online bidezko ikastaro batek Iruñeko Villoslada Navarro Bigarren Hezkuntzako Institutuko lehen mailako ikasleen Ekonomiarako Sarreraren testuliburua ordezkatuko du. Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado-k prentsaurreko bat eskaini du ekimen hau aurkezteko eta, harekin batera, "Economía 2.0" ikastaroaren irakasle eta egile Maite Barneto izan da.
Ikasleak.
Online bidezko ikastaro batek Iruñeko Villoslada Navarro Bigarren Hezkuntzako Institutuko lehen mailako ikasleen Ekonomiarako Sarreraren testuliburua ordezkatuko du. Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado-k prentsaurreko bat eskaini du ekimen hau aurkezteko eta, harekin batera, "Economía 2.0" ikastaroaren irakasle eta egile Maite Barneto izan da
Iribasen aburuz, "jarduera.mota hauek profesionalen prestakuntza aberasteaz gain, ikasleen mesederako ere badira".
"Economia 2.0" hamar gaik osatzen dute, hiztegi ekonomikoa batez gain, eta aurkezpen bat, agenda, loturak eta bisiten kontagailu bat ere baditu. Ikastaroa Google Site plataformaren gainean prestatu da, eta testua 2.0 web-ean oinarritutako baliabideekin nahasten da, hau da, Internet-en bertan eskura dauden aplikazioetan.
Ikastaroaren helburua ekonomiaren irakaskuntza-ikasketako prozesua material-mota horien bidez erraztea da, jende gaztearen hizkuntzatik hurbilago dagoena, "mundu digitalean jaioak" deitutakoetatik: bideoak, grafiko elkarreragileak, infografiak, gurutzegramak, binetak, podcast-ak, test-ak…
Gainera, google plataformak eskaintzen duen malgutasunari esker, ikastaroa etengabe egunera daiteke, ia era automatikoan aldagai ekonomiko ezberdinei buruzko informazio berriena sartuz.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen