(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturias eta Vianako printze-printzesak Fitur azokako Nafarroaren standa ikustera joan dira asteazkena, 2012.eko urtarrilak 18


Foru Erkidegoak gazteluen eta gotorlekuen ibilbidea eman du ezagutzera turismoaren nazioarteko azokan


Carlos Erce Asturias eta Vianako printze-printzesei oparia ematen

Carlos Ercek Asturias eta Vianako printze-printzesei oparia eman die Fitur azokako Nafarroaren standa ikusteko egin duten bisitan ( irudia handitu )

Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunek Turismoaren Nazioarteko Azokako (FITUR) Nafarroaren standera egin dute bisita gaur goizean. Azoka gaurtik datorren igandera arte (urtarrilak 22) egingo da Madrilgo Juan Carlos I azoka-barrutian.

Foru Erkidegoaren erakusmahaira egin duten bisita dela-eta, Carlos Erce Eguaras Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak Erriberriko gazteluaren irudi historikoen erreprodukzio bat eman die. Oparia Nafarroako standak azokan daukan erakargarritasun nagusietako bati lotuta dago, gazteluen eta gotorlekuen ibilbidearen aurkezpenari alegia.

Nafarroako Monumentuen Batzordeak, Erriberriko gaztelua babeste aldera, San Fernando Arte Ederren Errege Akademian aurkeztu zituen irudien erreprodukzioa azaltzen duen argitalpena da.

Irudiak aurkezteari esker, Erriberriko gaztelua XIX. mendearen bigarren erdialdeko hondamenditik babestu zen. Irudi originalak Iturralde y Suit arkitektoak egin eta Madrilgo Lázaro Galdiano fundazioak zaindu zituen.  Horrez gain, irudiek Vianako Printzea fundazioak Erriberriko gaztelua leheneratu eta osorik berritzeko ere balio izan zuten hainbat hamarkada geroago.

Erriberriko gaztelua Nafarroako Karlos III.a Prestuak  XV. mendearen hasieran eraikitako errege-jauregia da. Erregea han bizi izan zen. Europako Erdi Aroko jauregien artean luxu handienetarikoa duena da.

Gazteluen ibilbidea, 2012rako berritasuna

Nafarroako gazteluen eta gotorlekuen ibilbidea Fitur azokan Foru Erkidegoak duen standeko erakargarritasun nagusia da. Ibilbide turistiko eta kulturala da, bertako historia ezagutzen laguntzen duena. Izan ere, Nafarroaren historian giltzarria diren bi gertakizunen mendeurrena ospatzen da:   Navas de Tolosako bataila (1212) eta Nafarroak Gaztelako koroarekin bat egin zueneko urtea (1512).

Bi efemeride horiei lotuta, "Nafarroa 1212-1512-2012" lelopean, hainbat ekitaldi kultural antolatu dira (erakusketak, argitalpenak, hitzaldiak, kontzertuak, etab.) Foru Erkidegoan eta beste eskualde batzuetan.

Historian zehar gorabeherak izan arren, Nafarroan hogei bat gazteluk eta gotorlekuk bizirik iraun dute, eta, horri esker, Foru Erkidegoa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen ibilbidea sortu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa