(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak dagoeneko 30.000 enplegu sortzen duen Nafarroako turismo-sektorea aldarrikatu du Fitur-en osteguna, 2012.eko urtarrilak 19


Nafarroa Foru Erkidegoaren eguna ospatzen ari da gaur Nazioarteko Azokan


FITUReko entzierroan parte hartu duen taldearen irudia

Barcina Lehendakaria eta beste agintari batzuk Fitur-en egindako entzierroan parte hartu duen taldearekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak turismo-sektorea animatu du, egoera ekonomikoa txarra izan arren, sektore hau lortzen ari den zabalkunde eta hazkundearen bidetik jarrai dezan. Fitur Turismoko Nazioarteko Azokan Nafarroak duen stand-ean, Barcinak turismoak Foru Erkidegoarentzat duen garrantzia aldarrikatu du, dagoeneko zuzeneko eta zeharkako 30.000 enplegutik gora sortzen duen sektorea.

Lehendakariak sektore pribatua egiten ari den ahalegin handia baloratu du, eta Foru Gobernuaren laguntza guztia eskaini dio Nafarroa lehen mailako toki turistiko gisa bultza dadin. Adierazi duenez, alor publiko eta pribatua elkarrekin egiten ari den ahaleginaren ondorioz, emaitza oso onak lortzen ari dira maila kuantitatiboan bisitari-kopurua handituz (% 7 igo zen 2011n), nahiz kualitatiboan, Nafarroa bisitatzen duten turistek adierazten duten asebetetze-maila handiagatik. Turismo Azterketen Institutuaren arabera, Espainiako erkidegoen artean turistak Nafarroara egiten dituzten bisitetan geratzen diren gustuen.


Stand-eko almenetan ageri diren agintariak

Erce zuzendari nagusia, Maya alkatea, Barcina Lehendakaria eta Sánchez de Muniáin kontseilaria Fitur-en Nafarroako stand-a irudikatzen duen gazteluko almenetan. ( irudia handitu )

Barcina izan da Fitur-eko Nafarroako egunaren buru gaur eguerdian. Sektoreko azoka garrantzitsuena da eta urtarrilaren 18tik 22ra bitarte burutzen da Juan Carlos I erakustazokan.

Foru Erkidegoaren ordezkaritza ere osatu dute: lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilari Roberto Jiménez-ek; Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek; Iruñeko alkate Enrique Maya-k; Samuel Caro, Txentxo Jiménez eta Koldo Amezketa parlamentariek eta Turismo zuzendari nagusi Carlos Erce-k.

Aurkezpen ofizialen ostean, Nafarroako ordezkaritzak Fitur-eko edizio berri honetan parte hartzen duten Foru Erkidegoko enpresen stand-ak bisitatu ditu.

2012ko turismo-eskaintza

Fitur-en Nafarroako eguna ospatzeko ekitaldiak 1:30ean hasi dira, txupinazioa jaurtikiz eta San Ferminetako entzierroaren itxurak eginez Foru Erkidegoaren stand-aren inguruan. Stand-aren barnealdean, Erdi Aroko gaztelu baten antza duena, Nafarroak 2012rako bere turismo-eskaintza aurkeztu du gaur ofizialki.

Lehendakariak nabarmendu du "Gaztelu eta gotorlekuen ibilbide" berria abian jarriko dela aurten; ibilbide horrekin Nafarroako historia eta Foru Erkidegoko 19 txoko ezagutu daitezke gotortutako bere ondarearen bitartez.

Nafarroako Gobernuak ibilbide guztia seinaleztatuko du, argibide-taulak jarriko ditu gaztelu eta gotorleku bakoitzean beren ezaugarriak eta historia azalduz, bisita gidatuak antolatuko ditu eta liburuxkak nahiz sustapen-materiala argitaratuko ditu.

Alde horretatik, Lehendakariak azpimarratu du ibilbideak Nafarroa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen laguntzen duela, eta zuzenean Nafarroako historia idatzi den lekuak ezagutzen, garai ezberdinetan bere lege, ondar eta identitateari eusten jakin duen Erreinu baten historia kontatzen duena.

Halaber, Fitur.en "Nafarroak doan hartzen zaitu" kanpainaren edizio berria ere ezagutzera eman da; aurreko edizioetako arrakasta ikusita, 2012. urte honetan ere kanpaina abian jarriko da. Hari esker, deskontuak eskaintzen dira ostatuetan, jatetxeetan eta turismoko ekintzetan ostatu hartzen den bi gaueko 31 euro ordainduz.

Foru Gobernuak kanpaina horri eusteko erabakia hartu du ekimenak zer harrera ona izan zuen iaz ikusita; 125 milioi euroko itzulkina sortu zuen, ia 100.000 turista erakarri ondoren.

Nafarroaren stand-a Fitur-en

Fitur-eko "Nafarroako Erreinua" stand-ak (7C06 stand-a) 500 metro karratu du, Madrilgo Juan Carlos I erakustazokako 7. pabilioian dago eta Erdi Aroko gaztelu baten antza du, alde batetik, Tolosako Navaseko batailaren mendeurrenen eta Nafarroa Gaztelan sartu izanaren oroimenez, eta bestetik, "Gaztelu eta gotorlekuen ibilbidea"-ren aurkezpenagatik.

Era horretan, stand-aren kanpoaldea gotorleku batean bihurtu dute, bertako almenak "Geratuko zara" turismo-kanpainako Erdi Aroko zutoihalekin apainduta daude, eta bertako hormak xake-dekorazio batekin. Bien bitartean, stand-aren barnealdeak gazteluko egongelaren antza du eta hainbat pertsonaiak leihatiletan eta beirateetan daude: errege bat, juglare bat, dama bat…

Foru Erkidegoak aurkezten duen instalazioa zazpi erakusleihok osatzen dute: nagusi batek eta gaien araberako beste seik (ostatuak, gastronomia, turismo kulturala eta Santiago bidea, Nafarroako jaiak, landa-turismoa eta naturako jarduerak). Taberna bat ere badu, laneko aurkezpen eta bileretako gainsolairu bat eta espazio bat 3 dimentsiotako bideo bat proiektatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa