(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gardentasun Legearen aurreproiektuaren zirriborroa jendaurrean jarriko da gaur ostirala, 2012.eko urtarrilak 20


Testua www.navarra. es atarian argitaratu da, eta herritarrek beren iradokizunak egin ditzakete formulario bat betez


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Gardentasun Legearen aurreproiektuaren zirriborroa aurkeztu du gaur goizean. Araudi hori Gobernuaren ekintza gardena eta ulergarria egiteko sortu da eta Administrazioaren eta herritarren arteko harremana demokratizatzeko. Herritarrek, hain zuzen, otsailaren 7ra arte egokiak iruditzen zaizkien ekarpenak egiteko aukera dute formulario baten bitartez, edo bestela, ekarpen zehatzak badira, "iradokizunak" laukian sartuta. Ondoren Nafarroako Gobernuak onartzeko zain geratuko da.


Lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilari Roberto Jiménez-ek Aurreproiektuaren ildo nagusiak aurkeztu ditu, lege ausarta dela baieztatuz, berritzailea, erreferentzia izango dena eta, horretarako, mundu guztiko antzeko arauen anbizio handieneko aldeak hartu dira


 

Nafarroako Jauregiaren fatxada.

Nafarroako Gobernuak Gardentasun Legearen aurreproiektuaren zirriborroa aurkeztu du gaur goizean. Araudi hori Gobernuaren ekintza gardena eta ulergarria egiteko sortu da eta Administrazioaren eta herritarren arteko harremana demokratizatzeko. Herritarrek, hain zuzen, otsailaren 7ra arte egokiak iruditzen zaizkien ekarpenak egiteko aukera dute formulario baten bitartez, edo bestela, ekarpen zehatzak badira, "iradokizunak" laukian sartuta. Ondoren Nafarroako Gobernuak onartzeko zain geratuko da.

Lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilari Roberto Jiménez-ek Aurreproiektuaren ildo nagusiak aurkeztu ditu, baieztatuz "lege ausarta dela, berritzailea, erreferentzia izango dena eta, horretarako, mundu guztiko antzeko arauen anbizio handieneko aldeak hartu dira

Testua funtsezko hiru zutabetan oinarritzen da; haietatik lehenengoa Administrazioaren jardueraren gardentasuna da, eta horrek dakar "herritarrari bideratutako laneko kultura berri bat ezartzea, Administrazioak beragatik egiten duena uneoro ikus dezakeena".

Bigarren zutabea herritarrek informazio publikoa jasotzeko duen eskubidea da, bi ikuspegietatik:

- Publizitate aktibotik (Gobernuak herritarraren eskura jartzeko betebeharra duena, herritarrak argi eta etengabe eskatu ez arren), eta zirriborro honetan ondorengo edukiak sartzen direnak: aurrekontuak, egikaritze-mailako kontuak, gastuak erakundeen kanpainetan, sozietate eta fundazio publikoen sorrera eta fundazioari lotutako erabakiak, Gobernuko kideen, goi-karguen eta sindikatuetako liberatuen ordainsariak, aldi baterako kontratazio-zerrendak, eta herritarrentzat interes orokorrekoak diren administrazio-organoen erabakien laburpenak.

- Publizitate aktiboaren mende (herritarrek eska dezakeena eta Administrazioak eman beharko duena) ez dagoen informazioa. Zirriborroak prozedura arin bat ezarriko du datu horiek eskatzeko, eta muga bakarra ezartzen du: datuak babesteko Legearen barnean dauden edukiak.

Testuaren hirugarren zutabea herritarren parte-hartzea eta lankidetza da; horretarako, bi norabidetako elkarrizketa telematikorako bideak ezarriko dira, sare sozialetan parte hartzekoak…

Legearen aurreproiektuaren zirriborroak parte hartzeko eskubideak arautzen ditu, esate baterako, arau edo lege bat proposatzeko herritarrek duten eskubidea. Alde horretatik, 2.000 sinadura aurkezteak Gobernuari ekimena bukatzera behartuko dio onartzen bada, edo hura ukatzera onartzen ez bada.

Azkenik, Gobernuaren ekintzan etikari lotutako alderdiak ere arautzen dira, adibidez: Gobernuko kideen nahiz goi-karguen ordainsari eta ondasunen publizitatea, bai eta sor daitezkeen ordainsarien publizitatea ere.

Testuak jasotzen du, halaber, administrazio-berme judizialak eta epaitegiz kanpokoak herritarren eskubide horiek babesteko, eta xedapen-sorta batzuekin amaitzen da, esaterako: Tokiko Administrazioaren Foru Legearen erreforma, aurreikuspen horiei egokitzeko, goi-karguen Bateraezintasuneko Foru Legearen aldaketa, era berean, lege horri egokitzeko, edo gaztelaniako eta euskarako atariaren informazioaren publizitatea, ahal den neurrian.

Jiménezek aipatu duenez, zirriborro hori "borondate politikoaren eta herritarren parte-hartzearen produktua da, aurrez herritarren partaidetzako zenbait forotan eztabaidatu zen oinarrizko dokumentu batetik sortzen baita; handik proposamen asko jaso ziren". Zehazki, oinarrizko dokumentu horri 54 iradokizun egin zitzaizkion idatziz, eta haietatik 33 baietsi eta 21 gaitzetsi ziren, herritar partikularrek, Arartekoak, Ezker Batuak, CRANAk, 15 M Mugimenduak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak egindakoak. Talde horiek planteatutako ekarpen berezienen artean, lehendakariordeak on line bidezko inkestak aipatu ditu, kargu publikoen ordainsarien argitalpena edo sindikatuetako liberatuen datuak, haietako batzuk oinarrizko dokumentuan zeudenak.Legezko testu batetik abiatzen zen, eta testu horrek gardentasun-arloan herritarrek zituzten kezkei erantzuna ematen zizkien.

 


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa