(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak EGA euskararen gaitasun-agiria lortzeko matrikula-epea ireki du astelehena, 2012.eko urtarrilak 23


Azterketak hasierako fasea, proba idatzia eta ahozko proba izango ditu, hiru egunetan egingo dira eta baztertzaileak izango dira


Nafarroako Gobernuak EGA euskararen gaitasun-agiria lortzeko matrikula-epea ireki du gaur. Probak egin nahi dituztenek datorren otsailaren 3ra arte (egun hori barne) eman ahal izango dute izena Hezkuntza Departamentuko Informazio Bulegoan (Santo Domingo zk.g., Iruña), 8:30etik 14:30era.

Hautagai bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu (12,50 lehen kategoriako familia ugarien kasuan) azterketa egiteko eskubidea izateko. Matrikula doan izango da bigarren kategoriako familia ugarietako kideentzat.

Azterketak atariko fasea, proba idatzia eta ahozko proba izango ditu, hiru egunetan egingo dira eta baztertzaileak izango dira:

- Atariko proba martxoan izango da eta test moduko 90 galderak osatuko dute. Gramatikarekin eta normalean erabiltzen diren hizkuntza-baliabideekin loturiko galderak, ahozko ulermenaren proba bat eta irakurritakoa ulertzeko beste bat egingo dira eta, horren bidez, hautagaien hizkuntza-ezagutza ebaluatuko da.

- Idatzizko azterketak bi zati izango ditu: idatzi labur bat (gutxienez ere 150 hitzeko eskutitza, oharra edo antzeko beste testu bat) eta beste luzeago bat (gutxienez 250 hitzeko testu bat) epaimahaiak proposatzen duen gaiari edo egoerari buruzkoa.

- Ahozko probak ere bi zati izango ditu: bost minutu inguruko ahozko aurkezpen bat epaimahaiak proposatzen duen testu baten inguruan eta, ostean, hamar minutuko eztabaida bat hautagaien artean, lehenago azaldutako gaiei buruzkoa.

Hautagaiek hiru azterketak gainditu beharko dituzte agiria lortzeko.

Informazio gehiago, webgune honetan: http://www.educacion.navarra.es/portal/?languageId=6 edo 848 426 593 telefono-zenbakira deituta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa