(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bost urtean zerbitzuen 63 gutun onetsi eta politika publikoen 28 ebaluazio egin dira Nafarroan

astelehena, 2012.eko urtarrilak 23


Gaur, NAPIn, “El sistema público de evaluación en Navarra” (Ebaluazioaren sistema publikoa Nafarroan) liburu elektronikoa aurkeztu dute, 2006an abian jarri zenetik arlo horretan egin den lana biltzen duena


Liburuaren azala

“El sistema público de evaluación en Navarra” liburuaren azala ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren bidez, "El sistema público de evaluación en Navarra" liburua plazaratu du. Liburuak Foru Erkidegoko ebaluazioaren kultura politikoaren ezarpena azaltzen du.

Formatu elektronikoan argitaratu da liburua, eta azken bost urteetan politika publikoen zikloaren fase guztiak ebaluatze aldera sistema publikoa prestatzeko eta zerbitzu publikoen kalitatea sustatzeko Nafarroan jarraitu den prozesua jasotzen du.

Denbora horretan zehar 361 jarduera burutu dira, eta horien % 84 indarrean dira oraindik ere. Horien artean hauek nabarmentzen dira: politika publikoen 28 ebaluazio (gizarte gaiak, enplegua, osasuna, berdintasuna, landa garapena, etab.), 80 ziurtagiri kalitatea kudeatzeko sistemetan, onetsitako zerbitzuen 63 gutun, hobetzeko 10 programa, 55 gogobetetasunaren azterlan eta eskariaren analisi, kexen eta iradokizunen 47 sistema eta lortutako 20 sari eta aintzatespen.

Ebaluazio-sistema horren bidez, hauek dira Nafarroako Gobernuaren helburuak: gastu publikoa gehiago arrazionalizatzea, baliabideen erabilera optimizatzea, zerbitzu publikoak hobetzea, politika publikoek gizartean dauzkaten eraginen inguruko ezagutza handitzea eta hiritarrei eta kalitate demokratikoari dagokienez kontuak ematea gehitzea, gardentasuna eta partaidetza sustatuz.

"El sistema público de evaluación en Navarra" liburua gaur goizean aurkeztu du Félix Taberna NAPIko zuzendari kudeatzaileak. Harekin batera izan dira Tomás Rodríguez NAPIko zuzendari nagusia eta Asun Ruesta Ebaluazio eta Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria. Internet bidez zabaldu da, eta NAPIren web-orrian zein Wikipedian dago eskuragarri.

"El sistema público de evaluación en Navarra" liburua

Liburua 94 orrialdek osatzen dute eta, aurkezpenaz, hasierako sarreraz eta eskerrak emateko zatiaz gain, sei atal ditu. Lehenengo zatiak agiriaren helburuak azaltzen ditu, eta bigarrenak Nafarroako ebaluazioaren sistema publikoa zehazten du.

Hirugarrenak, luzeenak, sistema hori Foru Erkidegoan prestatzeko prozesua jasotzen du, bai fase legegilea eta horren aurreko fasea bai jardueren plana zehaztu, horiek ezarri, jarraipena egin eta ebaluatzeko faseak.

Laugarren kapituluan gogoeta egiten da, eta Nafarroan ebaluazioaren sistema publikoak etorkizunean izango dituen erronkak azaltzen dira. Bestalde, azken bi kapituluak bibliografiari eta eranskinei buruzkoak dira.

Ebaluazioaren sistema publikoa Nafarroan

Ebaluazioaren sistema publikoa eratu eta garatzeko prozesua 2006 eta 2010 urteen artean burutu da Foru Erkidegoan politika publikoen eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazioari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak eskatzen duena betetzeko.

Legeak ebaluazio-sistemaren oinarrizko elementuek jarraitu beharreko irizpideak eta printzipioak zehazten ditu, eta, hasieratik, prozesuaren buru izateko ardura duen antolatzeko egitura (politika publikoen eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzen duen Foru Batzordea, NAPIren laguntza eta baliabideak dituena) eta arlo horretan Nafarroako administrazio publikoetan garatzen diren ekintzen inskripzioa arautzen duen jarraipena egiteko tresna bat sortzen ditu (Ebaluazioaren Erregistroa): politika publikoen ebaluazioak, zerbitzuen gutunak, zerbitzu publikoen kalitatea kudeatzeko sistemak, hobetzeko programak, sariak zerbitzu publikoen kalitateari, kexen eta iradokizunen sistemak eta herritarren gogobetetasun-mailaren azterlanak.

2007an, Politika eta Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Zerbitzua sortu zen Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egituraren barruan. Berriki, 2011ko abuztuan, zerbitzu hori Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzu gisa eratu da. Horren egitekoa Foru Batzordeari laguntza eman eta, hortaz, bi erakundeak ebaluazioaren kulturaren bultzatzaile nagusi bihurtu dira Foru Erkidegoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Ebaluazioaren sistema publikoa Nafarroan
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa