(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vera kontseilariak osasun-arloan Nafarroako Gobernuak egindako jarduerak aurkeztuko ditu Bilbon asteartea, 2012.eko urtarrilak 24


Krisi ekonomikoaren aurrean osasun-publikoaren inguruko eztabaida-mahaian parte hartuko du gaur arratsaldean, beste erkidego batzuetako adituekin batera


Osasun Departamentuko kontseilari Marta Vera Janín-ek osasun-arloan Nafarroako Gobernua aurrera eramaten ari den zenbait jarduera aurkeztuko du gaur arratsaldean Deustuko Unibertsitatean.

Kontseilariaren agerraldia, "Osasun publikoa krisiaren aurrean: jarduera publiko, zentzuzko jarduera eta jarduera arduratsurako gomendioak" dokumentuaren inguruan eztabaidatzeko xede duen jardunaldi batean barnean egingo da; dokumentu hori Osasunaren Ekonomia Elkarteko (AES) kideek landu dute. Ekitaldia AESek eta Osasun Berrikuntzako Euskal Institutuak (O+BERRI) antolatu du, eta arratsaldeko 18:00etan hastea aurreikusten da.

Eztabaidako mahaia, Vera kontseilariaz gain, honako hauek osatuko dute: Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo kontseilari Rafael Bengoak, eta dokumentu horren bi egilek: Kanaria Handiko Las Palmasko Unibertsitateko katedratiko Betariz Gonzálezek eta Osasun Zerbitzuetako Ikerkuntza Fundazio Institutuko (IISS) lehendakariorde Ricard Meneu-k.

Verak Nafarroan hainbat arlotan burutzen ari diren jarduerei buruz ariko da, Osasuneko oinarrizko hamabost gunetan jada ezarrita dagoen eta irizpide klinikoengatik laneko bajak kudeatzeko eredua azpimarratuz; eredu horri Ministerioak "Laguntza Kalitatetearen Hobekuntza Globalaren Berrikuntza"-ren lehen saria eman zion. Azpimarratuko du, halaber, Nafarroako Ospitale Guneko zerbitzuak bateratzeko eredua eta bere transformazioa egun lan egiten ari diren arlo klinikoetan.

Marta Verak gaixo kronikoaren arreta-proiektuaz ere hitz egingo du, Nafarroako Osasun Zerbitzuak abian jarri nahi dena, eta horrek hainbat patologia duten gaixoekin jarraitu beharreko estrategia aldatzea ekarriko du; kostu-eraginkortasun terminoetan egindako ebaluazio ekonomikoaz ere hitz egingo du, Nafarroan egiten dena osasun-teknologiaren eta sendagaien inguruan.

"Osasun publikoa krisiaren aurrean: jarduera publiko, zentzuzko jarduera eta jarduera arduratsurako gomendioak" dokumentua ondorengo premisatik abiatzen da: ezin zaiola etorkizunean iragan hamarkadako osasuneko gastu publikoaren hazkunde-erritmoari eutsi, eta irrealaz gain ez dela komeni osasun-gastuaren igoera defendatzea egun dugun egoera ekonomikoaren aurrean.

Testua sinatzen dutenek defendatzen dute, gainera, praktikan jarriko diren doikuntza-neurri horiekin batera, beharrezko erreformak praktikan jarri behar direla, epe luzera osasuneko sistema publiko eraginkorra, bidezkoa, fidagarria eta etorkizuneko krisien aurrean hain ahula ez dena babes ditzaten. Helburu horiek kontuan hartuz, 17 puntutan oinarritutako "Jarduera publikoko gida" bat proposatzen da, eta haien artean adierazten dira: eraginkortasuna eta kostu-eraginkortasuna berraztertzea legitimazioko irizpide gisa, mediku-zerbitzuena nahiz sendagai eta teknologiena; estatu-mailako Ebaluazio Agentzia baten ustezko sorrera; gaixoak lehenestea bere larritasunaren arabera, itxarote-zerrendaren berraztertze sistematikoari eta monitorizazioari lotuta; kudeaketa-hitzarmenak eta ordainsariak emaitzen arabera; osasun publiko hobe baten garapena; edo fokua gaixo, kroniko, ahul eta terminaletara aldatzea.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa