(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 7,7 milioi euro emanez finantzatuko du ikasturte honetan 0 eta 3 urte artekoentzako 85 udal zentroren kudeaketa asteazkena, 2012.eko urtarrilak 25


Zenbatekoak 67 tokiko erakundeetako ikastetxe horien funtzionamendu-gastuen % 43 eta jantokien gastuen % 5 finantzatuko du


Nafarroako Gobernuak 7.791.806 euroko gastua onetsi du gaur, 2011-2012ko ikasturte honetan udalenak diren 0 eta 3 urte artekoentzako 85 ikastetxeren kudeaketa finantzatzeko. Zenbateko horren bidez ordainduko dira, oro har zenbatuta, ikastetxe horietako langileen eta funtzionamendurako gastuen % 43 eta jantokiko kostuen % 5.

Zenbateko hori emateko, Foru Gobernuak lankidetza-hitzarmen bana izenpetuko du ikastetxe horien titularrak diren tokiko 67 erakundeekin (udalerri batzuek haurrentzako ikastetxe bat baino gehiago dauzkate).

Zehazki, herri hauekin adostuko dira hitzarmenak: Ablitas, Allo, Altsasu, Andosilla, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Arbizu, Arguedas, Artaxoa, Baztan, Bera, Berriobeiti, Berriozar, Betelu, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Zarrakaztelu, Cascante, Castejón, Zizur Zendea, Oltza Zendea, Cintruénigo, Cortes, Eguesibar, Lizarra, Esteribar, Fontellas, Funes, Fustiñana, Garinoain, Huarte, Itza, Larraga, Leitza, Lekunberri, Lerin, Lodosa, Los Arcos, Irunberri, Auñamendiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (ikastetxea Aurizberrin dago, Erroibarren), Mendabia, Mendigorria, Milagro, Murchante, Noain, Orkoien, Oteitza, Iruña, Azkoien, Gares, Ribaforada, Zangoza, Doneztebe, Sartaguda, Sesma, Tafalla, Ultzama, Erronkaribar, Valtierra, Viana, Alesbes eta Zizur Nagusia.

Horrez gain, datozen egunetan haurren ikastetxeak dituzten beste sei tokiko erakunderekin hitzarmenak izenpetzea onetsiko dela aurreikusi da. Horietatik bik, Zaraitzu eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak (ikastetxea Ezkarozen dago) eta Martzillak haien eraikinak ireki dituzten urtarrilean. Aldiz, Barañain (2), San Adrian, Tutera (3) eta Atarrabiakoek hitzarmen espezifikoak dituzte.

Guztira 0 eta 3 urte artekoentzako 94 ikastetxe daude Nafarroako tokiko 73 erakundetan. Guztien artean 5.262 plaza eskaintzen dituzte. Horiez gain, Nafarroako Gobernuak, Gizarte Politika, Berdintasuna, Kirola eta Gazteria Departamentuaren bidez, zuzenean kudeatzen dituen zortzi zentroek beste 530 plaza dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa