(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak estatu osoan baino PFEZ txikiagoa aplikatuko du atal guztietan

asteazkena, 2012.eko urtarrilak 25


Erreformak 0 eta 5 puntu arteko errekargua proposatu du, estatuko erreformak, aldiz, gehienez ere 7 puntu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, estatu osoako PFEZarena baino erreforma txikiagoa eta mailakatuagoa onetsi du.

Erreforma 2012 eta 2013 ekitaldietako aldi baterako izango da, eta araubide komuneko autonomia erkidego guztientzat estatuak aplikatu duena baino txikiagoa atal guztietan. Errekargua 0 eta 5 puntu artekoa da. Estatukoa, aldiz, 01,75 eta 7 puntu artekoa.

Nafarroan, gehieneko tasa % 49n geratuko da, estatu osoko gehienekoa baino 5 puntu gutxiago (% 54). Errenta baxuenei dagokienez, araubide komuneko autonomia erkidegoetan gertatu dena ez bezala, 0,01 eta 3.825 € arteko ataleko errentek ez dute errekargurik izango. Atal hori zergadun guztien % 15,73 da (55.895 zergadun).

Foru Erkidegoaren PFEZaren erreformari esker, nafarren zergak estatuan baino baxuagoak izango dira, eta araubide komuneko autonomia erkidegoei eskatu zaienaren % 70 baino gutxiago izango da.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, estatu osoako PFEZarena baino erreforma leunagoa eta mailakatuagoa onetsi du.

Erreforma 2012 eta 2013 ekitaldietako aldi baterako izango da, eta araubide komuneko autonomia erkidego guztientzat estatuak aplikatu duena baino txikiagoa atal guztietan. Errekargua 0 eta 5 puntu artekoa da. Estatukoa, aldiz, 01,75 eta 7 puntu artekoa.

Nafarroan, gehieneko tasa % 49n geratuko da, estatu osoko gehienekoa baino 5 puntu gutxiago (% 54). Errenta baxuenei dagokienez, araubide komuneko autonomia erkidegoetan gertatu dena ez bezala, 0,01 eta 3.825 € arteko ataleko errentek ez dute errekargurik izango. Atal hori zergadun guztien % 15,73 da (55.895 zergadun).

Foru Erkidegoaren PFEZaren erreformari esker, nafarren zergak estatuan baino baxuagoak izango dira, eta araubide komuneko autonomia erkidegoei eskatu zaienaren % 70 baino gutxiago izango da.

PFEZa aldatzeko gaur onetsi den Lege Proiektua Parlamentuan izapidetuko da datozen asteetan, irakurketa bakar bidez, Foru Legearen Proiektu gisa. Aurreikusi denez, atxikipenen taula berria otsaileko soldata-orrietan aplikatuko da.

Hamaika tasa

Orain arte, Foru Erkidegoan zortzi tasa aplikatu izan dira zergadunen zerga-oinarriaren arabera. Erreformaren bidez hamaika tasa aplikatuko dira, pixkanaka. Beheko atalean (0 eta 3.825 euro artekoa) tarifaren % 13ko portzentajeari eutsiko zaio. Ondorengoan (3.825,01 eta 8.499,00 euro artekoa) % 0,50eko errekargua aplikatuko da eta tarifa % 22,50 izatera pasako da. Hirugarrenean (8.499,01 eta 17.526,00 euro artekoa) ere, errekargua % 0,50ekoa izango da eta tarifa berria % 25,50ekoa. Laugarren atalean (17.526,01 eta 30.805,00 artekoa) % 1,50ekoa izango da errekargua, eta tarifa berria % 29,50ekoa. Bosgarren atalean (30.805,01 eta 45.480,00 artekoa) % 2,00koa izango da errekargua, eta tarifa berria % 38,00koa. Ondorengo atalean (45.480,01 eta 53.407,00 artekoa) % 2,50ekoa izango da errekargua, eta tarifa berria % 42,50ekoa. Zazpigarren atalean (53.407,01 eta 88.000,00 artekoa) % 3,00koa izango da errekargua, eta tarifa berria % 45,00ekoa. Zortzigarren atalean (88.000,01 a 125.000,00 euro artekoa) % 3,50ekoa izango da errekargua, eta tarifa berria % 46,50ekoa. 88.000,01 a 125.000,00 euro arteko atalari dagokionez, errekargua % 4,00koa izango da errekargua, eta tarifa berria % 48,00koa. 175.000,01 y 300.000 euro arteko errenten atalari dagokionez, errekargua % 4,50ekoa izango da, eta tarifa berria % 48,50ekoa. Amaitzeko, 300.000,01 euro baino gehiagoko errenten errekargua % 5,00 izango da, eta tarifa berria % 49,00 izatera pasako da.

Kapitalaren errentak

Kapitalaren errentei dagokienez, Nafarroan egin den aldaketa estatu osokoa baino txikiagoa izango da. Estatuan, Errekargua % 2 eta 6 artekoa izango da, eta Nafarroan % 1 eta 5 artekoa. Hori dela-eta, 0,00 eta 6.000 euro arteko zerga-oinarriari aplikatuko zaion errekargua % 1ekoa izango da (% 2koa estatuan), eta tarifa berria % 20,00koa izango da (% 21 estatuan). 6.000,00 eta 24.000 euro arteko zerga-oinarriaren kasuan, % 3ko errekargua onetsi da (% 4 estatuan), hortaz, tarifa berria % 24,00 da (% 25 estatuan). Amaitzeko, 24.000 euro baino gehiagoko zerga-oinarriei % 5eko errekargua aplikatuko zaie (% 6 estatuan), eta tarifa berria % 26 izango da (% 27 estatuan).

Gobernuaren bilkuran onetsi den PFEZaren aldaketa iragan abenduaren 30ean Gobernu zentralak araubide komuneko autonomia erkidegoentzat iragarritako neurrien ondorioz egingo da, izan ere, Nafarroak estatuarekin adosturiko Hitzarmen Ekonomikoren arabera, Foru Erkidegoak estatuko gainerako presio fiskalaren baliokidea denari eutsi behar dio; horregatik, araubide komunean PFEZa aldi baterako igo zenez, Nafarroak indarrean diren tasak berrikusi behar ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
PFEZaren erreformaren inguruko Power Point aurkezpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa