(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 42.500 langabetu izan ditu 2011ko laugarren hiruhilekoan ostirala, 2012.eko urtarrilak 27


Langabezia-tasa Estatuko batez bestekotik 9 puntu azpitik dago, eta Nafarroa langabezia gutxien duen bigarren erkidego bihurtu da


Transcripción textual del video

2011ko laugarren hiruhilekoan, Nafarroak 42.500 langabetu izan zituen % 13,82ko langabezia-tasarekin, hau da, Estatuko batez bestekotik 9 puntu azpitik (% 22,85, 5.273.600 langabetu). Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzuk gaur goizean aurkeztu dituen Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuen arabera, herrialdean langabezia-tasa txikiena duen bigarren erkidegoa da Nafarroa. Alde horretatik, "Andaluzia eta Kanarietako erkidegoek, esaterako, % 30 baino gehiagoko langabezia-tasa dute, EAE eta Nafarroak, berriz, % 14 baino gutxiago", ohartarazi du kontseilariak.

Langileak.

2011ko laugarren hiruhilekoan, Nafarroak 42.500 langabetu izan zituen % 13,82ko langabezia-tasarekin, hau da, Estatuko batez bestekotik 9 puntu azpitik (% 22,85, 5.273.600 langabetu).

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzuk gaur goizean aurkeztu dituen Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuen arabera, herrialdean langabezia-tasa txikiena duen bigarren erkidegoa da Nafarroa. Alde horretatik, "Andaluzia eta Kanarietako erkidegoek, esaterako, % 30 baino gehiagoko langabezia-tasa dute, EAE eta Nafarroak, berriz, % 14 baino gutxiago", ohartarazi du kontseilariak.

Herrialde guztian bezala, langabezia igo egin da Nafarroan iazko azken hiruhilekoan. Zehazki, Nafarroan, 6.300 pertsona, eta kopuru horretatik 2.800 gizonezkoak eta 3.400 emakumezkoak izan dira. 2010-2001 urteko aldaketan 6.800 langabe gehiago izan da; 2.700 gizonezko eta 4.100 emakumezko eta, hortaz, argi ikusten da langabeziak emakumeei eragin diela bereziki.

Datuak baloratzeko orduan, Goicoechea kontseilariak baieztatu du, "datu horrek Nafarroa toki on batean jartzen badu ere herrialdeko gainerako erkidegoekin alderatuz, datu txar eta kezkagarria dela". Eta honako hau erantsi du: "Langabezia-tasa 2 puntutan igo egin da 2011ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz, baina egia da ere, langabeziaren jokabideak 2011ko lehen hiruhilekokoa baino maila zertxobait gorago jartzen gaituela, langabezia-tasa % 13,4koa zenean".

Autonomia erkidegoen arabera. Espainiako langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoaren % 12,61 eta Andaluziaren % 31,23 artean mugitzen da. Nafarroa langabezia gutxien duen bigarren erkidegoa da, % 13,82rekin.

Adinen arabera.  Nafarroako gazteen langabezia-tasa herrialde osoko baxuena da (% 33,36), Espainia osoaren % 48,36ren aurrean; azpimarratu behar da ere, 55 urtetik gorako pertsonen artean langabezia-tasa txikiena Nafarroakoa dela (% 6,98).

Sexuaren arabera. Autonomia erkidegoen artean, bigarren langabezia-tasa txikiena du Nafarroak gizon nahiz emakumeetan, % 13,13rekin eta % 14,63rekin, hurrenez hurren.

Produkzio-sektoreen arabera. Nafarroan 2011ko laugarren hiruhilekoan zehar, 400 langabe gutxiago zegoen Nekazaritzan, % 50 inguru, eta gainerako sektoreetan igo egin da: 800 gehiago industrian, 600 eraikuntzan, 3.600 zerbitzuen sektorean eta 1.600 pertsona lehen enplegurik gabekoak.

Okupazio-indizeak

Okupazio-datuek ere okupatutako pertsonen kopuruak behera egin duela adierazten dute, 2011ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz. Laugarren hiruhileko honetako BAIren datuen arabera, Nafarroan 265.300 pertsona daude lanean, 144.900 gizonezko eta 120.300 emakumezko. Okupazioak behera egin du: 5.600 gizonezko eta 3.000 emakumezko eta, urteko aldaketari dagokionez, gizonezkoen okupazioaren murrizketa 6.400ekoa izan da; aldiz, emakumezkoen okupazioa 500 emakumezkotan igo da. Sektoreka, Nafarroan industriaren okupazioa hazi da eta gainerako sektoreena jaitsi; zerbitzuen sektorean, batez ere, okupazioa 6.100 pertsonatan jaitsi da.

Goicoechea kontseilariaren balorazioa

Datu horiek aurkeztean, Nafarroako Gobernuaren Enplegu arloko titularrak aipatu du "langabezia-datu horiei buruz egiten dugun balorazioa kezkagarria da. Bilakaerari erreparatzen badiogu, urteen arteko aldaketak emakumezkoen artean langabezia handiagoa dagoela erakusten du, eta igoera garrantzitsua izan duela zerbitzuen sektorean; azken egoera horren susmoa bagenuen eta, beraz, enplegua sustatzeko zenbait neurritan lanean dihardugu, sektore horretara bereziki eta emakumezko, gazte eta nagusiei bideratuta daudenak".

Eta honela amaitu du: "Argi dago krisia gogortu egin dela, zuek guztiok dakizue Espainiako bankuak zer kalkulu egin dituen, zuhurrak izan behar gara ekonomiaren jarrerarekiko eta, horren ondorioz, enpleguarekiko. Ekonomikoki eta enpleguari begiratuta, aurtengoa oso urte gogorra izango dela uste dut, eta oraindik kostako da enplegu-maila nola hazten den ikustea. Uste dut horrek bultzada eman behar digula neurri berriak proposatzeko lanean jarraitzeko, nahiz eta argi dagoen ere Espainiatik ateratzen den lan-erreformaren zain egon behar dugula, haiekin bat etor daitezen"


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren Laburpena (2001ko 4. hiruhilekoa)
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa