(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hizkuntzen 140 azterketa egin zituen 2011n administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko ostirala, 2012.eko urtarrilak 27


Azterketa horietan ia 1.600 pertsonak parte hartu zuen, aurreko urtean baino % 77 gehiagok


Nafarroako Gobernuak guztira 140 azterketa egin zituen 2011n Foru Erkidegoko administrazio publikoetan lanpostuak betetzeko. Zehazki, Administrazio Publikoetako Nafarroako Institutuaren (INAP) Euskara eta Erkidegoko Hizkuntzen Zerbitzuak, enplegu publiko lanpostuen eskatzaileen artean hizkuntz ezagutzak baloratzeaz arduratzen den erakundeak, euskarazko 94 azterketa egin zituen, ingeleseko 32, frantseseko 10 eta alemaneko 4, eta haietara guztietara 1.590 hautagai aurkeztu ziren (992 euskarazkora, 523 ingelesekora, 69 frantsesekora eta 6 alemanekora).

2010. urtearekin alderatuz, azterketetan parte hartu dutenen kopuruak nabarmen gora egin duela egiaztatu da (897 hautagaietatik 1.590era, % 77 gehiago); gauza bera gertatu da azterketa-kopuruarekin (2010ean 84 egin ziren eta 2011n % 67 gehiago). Datu horiek hizkuntzaren arabera xehatuz, euskarazko azterketen igoera nabarmendu behar da aurreko ekitaldiarekin alderatuz (56tik 94ra), eta baita parte-hartzaileen igoera ere. Ingelesean, azterketen kopuruak (20tik 32ra) eta hautagaienak (244tik 454ra) gora egin zuten, frantsesean (6tik 10era azterketen kopuruan eta 31tik 61era parte-hartzaileen kopuruan) eta alemanean bezala (2tik 4ra, azterketetan nahiz hautagaietan). Azpimarratu behar da parte hartzeko portzentajea igo egin zela hizkuntza guztietan izena emandako kopuruari dagokionez.

INAPek urtero hizkuntzak egiaztatzeko bi deialdi ere antolatzen ditu Foru Administrazioaren zerbitzura dauden funtzionario eta langile finkoentzat, lekuz aldatzeko lehiaketen hizkuntz ezagutza baloratzeko xedearekin. Azterketa horiez gain, kanpoko erakundeen eskaerak jasotzen ditu hizkuntzen beste azterketa batzuk egiteko. Kanpoko eskaera horiek Zerbitzu horrek egindako azterketen hiru laurden dira. Kasu horretan, erakunde eskatzaileak tokiko erakundeak dira (mankomunitateak edo udalak), Nafarroako Gobernuaren hautaketako epaimahaiak, Hautaketa Zerbitzua INAPen sartzeko, Funtzio Publikoa…

Gainera, hizkuntzen azterketekin batera, epaimahai eta beste hautaketa-organoei emandako aholkularitza-lana nabarmendu behar da, hainbat jatorritako hizkuntzen tituluak baloratu behar den kasuetan. Kasu horretan, Euskara eta Erkidegoko Hizkuntza Zerbitzua da ere ziurtagiriak eta hizkuntzen tituluak baloratzeaz arduratzen den organoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa