(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Lizarraldea BHI berria ireki du astelehena, 2012.eko urtarrilak 30


Nafarroako Gobernuak finantzatu du guztira 9,5 milioi euroko aurrekontua izan duen obra


Barcina Lehendakaria eta buruen mahaiko kideak

Barcina Lehendakaria, ondoan Catalán eta Iribas jaunak (ezkerrrean) eta Ganuza eta Pinillos andreak (eskuinean) dituela ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak Lizarraldea BHI berria ireki du gaur. 9,5 milioi euroko aurrekontua izan duen obra osoa Nafarroako Gobernuak finantzatu du. Ekitaldian José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalán Parlamentuko presidentea, Begoña Ganuza Lizarrako alkatea eta Hezkuntzako zuzendari nagusiak ere izan dira. Besteak beste, eskualdeko alkateak ere gonbidatu dituzte.

Barcina Lehendakariak zera errepikatu du: "Nafarroako Gobernuak gure neska-mutil gazteen prestakuntzaren aldeko apustua egin du. Konpromiso horrek irakasleei edo hezkuntzako administrazioari eragiteaz gain, erkidego osoari ere eragiten dio. Honen moduko ikastetxea egiteak dakarren bultzadan itxaropen osoa jarri dute Lizarra hiriak eta eskualdeak".

Instalazioetara egin duten bisita ikastetxeko Cristina Pinillos Echeverría zuzendariak gidatu du. Lehendakariak Nafarroako armarri bat eman dio irekieraren oroitzapen gisa. Irekiera-ekitaldian Roberto Olabarria Goñi DBHko 3. mailako ikasleak pianoan zenbait doinu joz parte hartu du.

Ikastetxe berria bata besteari loturiko bi eraikinek osatzen dute. Gelek osatzen duten eraikinak 5.085 metro koadro ditu, lau solairutan banatuta (sotoa, beheko solairua eta beste bi solairu), eta Bigarren Hezkuntzako sei ildo osok osatzen dute.


Kirol-instalazio estaliak ikustera joan dira

Kirol-instalazio estaliak ikustera joan dira ( irudia handitu )

Eraikina 26 gela arruntek eta informatikako (3), musikako (2), ikus-entzunezko eta plastikako gelek osatzen dute, baita zientzietako, fisika eta kimikako, laborategiek ere. Gainera, liburutegia, teknologia-lantegi bat, zortzi banaketa-gela eta curriculum anitzeko ikasleentzako lau gela daude.

Bigarren blokeak 5.651 metro kuaro dauzka, sotoak, beheko solairuak eta lehen solairuak osatuta. Sotoan kiroldegia dago, 2.254 metro koadrokoa, eta bertan saskibaloian, eskubaloian eta areto-futbolean jarduteko arauen araberako bi pista daude. Espazioa gimnasio edo patio estali gisa ere erabil daiteke. 252 metro koadroko harmailak ditu. Lurpean dagoen kirolerako pabiloiaren gainean kanpoko eremu bat jarri da.

Eraikin horretan gelak beheko solairuan eta lehen solairuan daude. Zehazki, Batxilergoa egiteko bost ildo oso eskaintzen dira eta, horretarako, hamar gela arrunt eta sei banaketa-gela eraiki dira, baita teknologia-gela eta laborategia ere. Eraikinaren zati hori pasabide baten bitartez beste eraikinari dago lotuta.

Proiektua AH Arquitectos Asociados Grupo Centro 1, S.L. estudioak idatzi du eta obrak Construcciones Luciano Elcarte, S.L. enpresak burutu ditu.

82 herritako 896 ikasle

Lizarraldea BHIk 896 ikasle ditu 39 taldetan banatuta, eta A, G eta D hizkuntza-ereduak irakasten dira. Ikasleak Estellerriko 82 herritakoak dira.

Aurtengo ikasturtean, 110 irakasle ari dira eskolak ematen Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasmaila guztiei eta ikasleen Aniztasunari Arreta emateko taldeari, Cristina Pinillosen zuzendaritzapean.

Ikastetxeak teknologia berriei buruzko hainbat berrikuntza proiektutan parte hartzen du, baita elkarbizitzeko proiektuetan ere. Gainera, hainbat ikaslek zenbait sari jaso izan dituzte aurreko ikasturteetan, besteak beste, Batxilergoko aparteko Saria edo Matematikako Olinpiada.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa