(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ingelesaren irakaskuntza sustatuko du Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloetan asteartea, 2012.eko urtarrilak 31


Iribas kontseilariak otsailaren 6an hasiko den 2012-2013 ikasturteko eskolaratze-kanpainaren berri eman du gaur


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak datorren astelehenean, otsailak 6, 2012-2013 ikasturterako eskolaratze-kanpainari hasiera emango dio Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloetarako aurre-matrikulatzeko epea irekiz. Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado-k kanpainaren ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, eta azpimarratu du Gobernuak ingelesa sustatuko duela eskolako lehen etapetan.

Eskolaratze-kanpaina "La Educación es futuro" lelopean egingo da, euskaraz "Hezkuntza etorkizuna da" izenarekin eta ingelesez "Education is the future" lelopean. Kanpaina ikastetxe publikoetako 38.000 ikasleri eta kontzertatutako ikastetxeetako 21.700 ikasleri bideratuta dago, eta egun Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari direnak Foru Erkidegoko 222 ikastetxetan. Aurten, gainera, hezkuntza-sisteman hiru urteko 6.800 haur sartuko diren itxaropena dago.

Nafarroako Gobernuak ingelesaren irakaskuntza sustatuko du Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloetan

Ikasleak ikasgelan.

Nafarroako Gobernuak datorren astelehenean, otsailak 6, 2012-2013 ikasturterako eskolaratze-kanpainari hasiera emango dio Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloetarako aurre-matrikulatzeko epea irekiz. Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado-k kanpainaren ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, eta azpimarratu du Gobernuak ingelesa sustatuko duela eskolako lehen etapetan.

Eskolaratze-kanpaina "La Educación es futuro" lelopean egingo da, euskaraz "Hezkuntza etorkizuna da" izenarekin eta ingelesez "Education is the future" lelopean. Kanpaina ikastetxe publikoetako 38.000 ikasleri eta kontzertatutako ikastetxeetako 21.700 ikasleri bideratuta dago, eta egun Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari direnak Foru Erkidegoko 222 ikastetxetan. Aurten, gainera, hezkuntza-sisteman hiru urteko 6.800 haur sartuko diren itxaropena dago.

Iribasek nabarmendu duenez, ikasturte honetako hezkuntzaren berritasun nagusia "ikastetxe publikoetan ingeleseko hezkuntza-aukerari emandako bultzada garrantzitsua da. Datorren ikasturterako, 12 ikastetxe gehiagok ingelesa irakatsiko die beren ikasleei, hau da, orain arte dagoen eskaintzarekin alderatuz, hiru aldiz gehiago". Ikastetxe horiek dira: Iruñean, Mendillorriko El Lago eta San Juan de la Cadena ikastetxe publikoak; Barañaingo Eulza ikastetxe publikoa; eta Lerin, San Adrian, Sartaguda, Monreal, Cortes, Artaxona, Valtierra, Fitero eta Kaparrosoko ikastetxeak.

Izena aurretik emateko datak

2012-2013 datorren ikasturterako matrikulari dagokionez, Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloetan izena aurretik emateko aldia otsailak 6-martxoak 13 artekoa izango da.

Onartutakoen behin-behineko zerrenda otsailaren 17an jakinaraziko da eta behin betikoa, hil horretako 29an. Ondoren, matrikula-aldi bat irekiko da ekainaren 22tik 29ra, eta izena aurretik emateko aparteko aldi bat abuztuaren 31tik irailaren 3ra, matrikula-datak irailaren 6a eta 7a izanik. Izena aurretik emateko aparteko epeak hezkuntza-sisteman egiten diren sarrera berrietarako gordeta daude edo bizitokia aldatzen den egoeretarako.

Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bidez, informazio-kanpaina bat burutuko du hedabideetan, eta informazioa eskainiko du bere webgunean. Gainera, interesa duten familiek beren zalantzak Hezkuntza Ikuskaritza Zerbitzuko Eskolaratze Arloaren bidez argitu ahal izango dituzte, honako komunikazio-bide hauetan:

- Posta elektronikoa: nescolar@navarra.es

- Informazioa eta gurasoentzako aholkularitza: 848 42 66 17

- Izapidetze-gaiak eta ikastetxeetan onartzea: 848 42 69 77

- Eskolaratze Arloko Koordinatzailea: 848 42 32 12

- Fax-a: 848 426987

Helburuak eta izena aurretik emateko prozedurak

Izena aurretik emateko kanpaina Haur eta Lehen Hezkuntzako mailei dagokien eskola-adineko haurrak dituzten familientzat da, eta haren asmoa, "araututako prozedura batekin ikasleen onarpena ordenatzea da, segurtasun juridikoko maila egokia emango duena eta plazak gordetzea bermatuko duena".

Ikasleen onarpena 31/2007 Foru Dekretuak eta 235/2011 Foru Aginduak arautzen ditu era generikoan; 2012-2013 ikasturterako onarpenari dagozkion epeak eta jarraibideak 1/2012 Ebazpenean zehazten dira.

Kontseilariak azaldu duenez, izena aurretik ematea ikastetxe publiko edo kontzertatu batean lehen aldiz sartu nahi duten ikasleekin egiten da. Ez da beharrezkoa inolako onarpen-prozedurarik hezkuntza-maila batetik bestera ikastetxe berean pasatzen diren ikasleentzat, edo atxikitako ikastetxeetatik datozen ikasleen matrikula bermatzeko.

Ikastetxe batean sartzeko eskaera guztiei erantzuteko behar besteko plazarik ez dagoenean, honako alderdi hauek kontuan hartzen dituen baremo bat ezartzen da: familiaren errenta, bizilekuaren hurbiltasuna, anai-arrebak matrikulatuta izatea eskatutako ikastetxean, familia ugariko kide izatea eta ezintasun-motaren bat egotea. Ikasleak eskaera egin duen ikastetxean plazarik lortuko ez balu, haren eskaera ikastetxeek Eskolaratze Batzordeari helaraziko diote kasu bakoitza sakon azter dezan.

Unibertsitate aurreko irakaskuntza, zifretan

Prentsaurrekoan zehar, Iribasek 2011-2012 ikasturte honetan zehar unibertsitate aurreko irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleen datuak eman ditu. Hala, unibertsitatetik kanpoko ikastaroetan Nafarroan eskolatutako ikasleak 102.663 dira (109.216 ikasle 0-3 urte arteko ziklokoak barnean hartuz gero). Kopuru horretatik, 66.364 ikastetxe publikoetan daude eta 36.299 kontzertatutako ikastetxe pribatuetan.

Ikastetxe publikoetan diharduten ikasleak honako era honetan banatuta daude: Haur Hezkuntzan, 12.982; Lehen Hezkuntzan, 24.943; DBHn, 15.910; Batxilergoetan, 5.685; Lanbide Heziketako Programetan eta Prestakuntza Zikloetan, 6.545; eta Hezkuntza Berezian, 299.

Aldiz, kontzertatutako ikastetxe pribatuetan, 7.426 ikasle matrikulatuta daude Haur Hezkuntzan; 14.337 Lehen Hezkuntzan: 9.475 DBHn; 2.783 Batxilergoetan; 2.105 Lanbide Heziketako Programetan eta Prestakuntza Zikloetan; eta 173 Hezkuntza Berezian.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa