(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Hezeguneen Mundu Eguna ospatuko du ornitologia-dibulgazioko programa batekin asteartea, 2012.eko urtarrilak 31


Hegaztiak behatzeko hitzaldiak egingo dira Pitillasko urmaelaren eta Las Cañasko urtegiaren instalazioetan


Pitillasko urmaela

Antzara-talde bat Pitillasko urmaelaren gainean hegan. ( irudia handitu )

Nafarroak Hezeguneen Mundu Eguna ospatuko du (otsailak 2) hegaztiak behatzeari buruzko dibulgazioko programekin, eta programa horiek Pitillasko urmaeleko eta Las Cañasko urtegiko (Viana) erreserba naturalen instalazioetan egingo dira.

Pitillasko urmaelean jende guztiarentzako bisita gidatuak egingo dira eta hezetasunaren nahiz bere balioen funtzionamendua erakusteko bideratuta daudenak; Las Cañasko urtegian, berriz, ornitologiaren turismoaz hitz egingo da.

Aurten, ospakizunaren leloa "Hezeguneak eta turismoa" da, eta jarduerek azpimarratzen dute jarduera horrek zer onura sortzen duen ingurunearen ekonomiak indartzeko moduan eta ekosistema aberatsen iraunkortasunean. Ekosistema horiek kontserbatzeko Ramsar Hitzarmenaren barnean dauden hezeguneen % 35 inguruk turismo-jardueraren bat dute. Helburua turismoko jarduera horiek ondo kudeatuta izan daitezen da eta inguruko bisitari eta biztanleak hezteko balio dezatela natura-ondare honek duen balio handian.

Nafarroan, Las Cañas eta Pitillasko hezeguneek hegaztien behatokiak dituzte, eta haiek, aldi berean, ingurumena kontserbatzeko eta turismoa erakartzeko instalazioak dira, Nafarroako Gobernuak natura, hezkuntza eta aisialdiko jarduera honi eskaintzen dizkion baliabideen esparruan, eta Nafarroako geografiaren beste zonalde batzuetan ere garatzen dena, Lindusko muinoan, esaterako. 2012. urte honetan, hain zuzen, Ingurumen Departamentuak egindako egutegiaren gaia foru-lurraldea zeharkatzen eta bertan habia egiten duten hegazti migratzaileak dira.

 

2012ko Hezeguneen Mundu Egunaren Programa Nafarroan

Otsailak 2:

19:00 h.: Pitillasko urmaelean 2011. urtean egindako jarduerei buruzko informazio-hitzaldia.

Pitillasko herritarrentzat

Pitillasko Gizarte Etxea.

19:00 h.: Las Cañasko urtegian 2011. urtean egindako jarduerei buruzko informazio-hitzaldia.

Vianako herritarrentzat

Casa Navarro Villoslada kulturgunea .

Otsailak 4, larunbata:

16:30 h.: Pitillasko urmaelean egindako bisita gidatua:

Nola funtzionatzen du Pitillasko urmaelak?.

Jende guztiarentzat (talde antolatuak ez dira onartzen)

Iraupena: 1 h. 15 min. gutxi gorabehera.

Irteera eta helmuga: Urmaeleko Hegaztien Behatokia.

Beharrezkoa da aurrez ondorengo telefonoan izena ematea: 619 46 34 50.

Gehienez 20 pertsona.

Otsailak 5, igandea:

10:30 h.: Hitzaldia Las Cañasko Urtegiko Behatokian (Viana)
 
"Ornitologia-turismoa Nafarroan", Gorka Gorospe eta Daniel Torrenteren eskutik (Birding Navarra proiektuaren teknikariak).

Proiektuaren jatorria eta garapena.

Ornitologiako turisten erregistratutako datuak

Gaurkotasuna

Proiektuan dauden erakundeentzat, ostatu interesatuen arduradunentzat, giden enpresentzat, ornitologo eta zaleentzat, taldeentzat…

Bertan izatea baieztatzeko eskatzen da ondorengo telefono-zenbakira deituta: 696 83 08 98

11:30 h.: Hegaztien behaketa: Las Cañasko urtegiko erreserba naturalera itzuli osoa ematea.

Hizlariek, nahi duten guztiekin eta interesatutako pertsonekin batera, RNri (4 Km.) itzuli osoa emango diote, eta zenbait puntutan geratuko dira hegaztiak behatzeko.

Jende guztiarentzat.

16:30 h.: Bisita gidatua Pitillasko urmaelean:

Nola funtzionatzen du Pitillasko urmaelak?.

Jende guztiarentzat (talde antolatuak ez dira onartzen)

Iraupena: 1 h. 15 min. gutxi gorabehera.

Irteera eta helmuga: Urmaeleko Hegaztien Behatokia.

Beharrezkoa da aurrez ondorengo telefonoan izena ematea: 619 46 34 50.

Gehienez 20 pertsona.

Ondorengo Erreserba Naturalei buruzko informazioa:

Pitillasko urmaela: www.lagunadepitillas.org

Las Cañasko urtegia: www.lagunadeviana.es

Antolatzaileak:
 
Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

Pitillasko Udala

Vianako Udala

Nafarroako Ingurumen Kudeaketa

Ostadar Elkartea


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa