(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ehizaren eta arrantzaren inguruko arauen testu berria onetsi du sektorearekin adostu ondoren asteazkena, 2012.eko otsailak 1


Aldaketa nagusia ehiza-barrutietan basozaina izateko betebeharra 2013ko otsailera atzeratzea da


Nafarroako Gobernuak 2007an egindako Ehitza eta Arrantzari buruzko Arauak partzialki aldatzea onetsi du gaur, arauetako artikulu batzuk modu praktikoan aplikatzeko orduan antzeman diren zailtasunei erantzuna emateko eta sektorearen eskari batzuk gehitzeko. Nafarroako Ingurumen Kontseiluak eta Ehizaren Batzorde Aholkulariak onetsitako foru-dekretu berriaren aldeko txostena egin zuten.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko 17/2005 Foru Legeak garatzen duen Araudiaren testu berriaren berritasun nagusia ehiztarien elkarteek administrazioan mahaigaineratutako eskaria da: 2013ko otsailaren 1era arte atzeratzea Foru Erkidegoko ehiza-barrutietan basozaina izateko betebeharra. Basozaina isileko arrantzale eta ehiztariak saihestu eta zaintzarekin loturiko egitekoez arduratuko da eta, batez ere, barrutietan populazio zinegetikoak eta horien habitatak kudeatzeko funtsezko bitartekoa izango da.

Testu berriak basozaina izateko egin eta bete beharreko zeregin eta baldintzak zehazten ditu, eta barrutien titularrek nahitaezko inbertsioaren zati bat habitata hobetzeko baliatu ahal izateko aukera ezartzen du (barrutia aprobetxatzearen ondorioz lortutako diru-sarreren % 25 gutxienez) basozaintza kontratatzean. Horrek ehiztarien elkarteeen ekonomiak eragin txikiagoa izango du.

Beste aldaketa batzuk

aur Gobernuak onetsi dituen arrantzari eta ehizari buruzko araudian barne hartutako beste aldaketa batzuk, laburtuta:

- Falkoneria: Ehiza mota hau baimenduko da Antolamendu Planean hori adierazten duten barrutietan dauden askatutako animaliak ehizatzeko lekuetan; hartara, egunero entrenamenduak egin ahal izango dira.

- Nafarroan ehizatzeko lizentziak ematea:  Orain arte, beste autonomia erkidego edo herrialde bateko lizentzia edukitzeak eskatzailearen gaitasuna egiaztatzeko balio zuen. Hemendik aurrera, horrez gain, autonomia erkidego edo herrialde horietan lizentzia lortzeko behar den ezagutza Nafarroan lehen lizentzia izapidetzen duten eskatzaile berriei eskatzen zaienaren antzekoa dela frogatu beharko da, hau da, Foru Erkidegoan egiten den ehiztarien azterketaren antzeko gaitasun-probak gainditu dituztela.

- Barrutirik gabeko ehiztari nafarrentzako gonbitak, aldi baterako baimenak eta erreserbak tokiko ehiztarien elkarteei zuzenean esleituriko esparruetan. Tokiko erakundeek esleipen zuzenak egiteko bete beharreko baldintzak arautu dira. Txartelen % 3 barrutirik ez duten ehiztari nafarrentzat gorde eta kanpoko ehiztarientzako prezioa ezarriko da (ez da izango bertakoek ordaintzen dutenaren bikoitza baino gehiago) eta, pleguetan hala ezarriz gero, egun baterako izendun gonbitak emango dira (barrutiko ehiztarien % 3aren kopurua baliokidea). Baimena izango dute, baita ere, untxia edo basurdea ehizatzeko aldi baterako baimenak emateko, kalteengatik barrutirako baimen berezia eskatzen denean.

- Adingabeak eta arrantza: Arrantzarako lizentzia lortu nahi duten adingabeek Nortasun Agiri Nazionala (NAN) beharko dute. Baldintza hori kontrolerako prozesuetan eta ehiza eta arrantzarako lizentziak emateko orduan erabiltzen diren datu-base informatizatuen eskakizunengatik ezarri da.

Gainera, araudi berriak honako gai hauek ere jasotzen ditu: 2.000 hektarea baino gutxiagoko barrutien eraketa baimentzeko salbuespena, zenbaketa horretarako azalera nola neurtu behar den zehazten du, barrutietako seinaleen inguruko guztiaren aldaketa arautzen du (txakurrak larreratzeko lekuak, askatutako animaliak ehizatzeko guneak, aterpetxeak, erreserbak, etab.) eta hegazti migratzaileei tiro egiteko postuetan eduki daitezkeen arma kopurua argitu da (ehiztari bakoitzeko bat eta tirokatzeko postu bakoitzeko hiru), baita usategiak, birigarroen lekuak eta tiro egiteko txabolen erabilera ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa