(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak 0-3 urte arteko Haur Hezkuntzako ikastetxe berria bisitatu du Marcillan ostirala, 2012.eko otsailak 3


Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko diru-laguntza eman du milioi bat baino gehiagoko aurrekontua duen eraikinerako


Lehendakaria 0-3 urte arteko ikastetxe bat bisitatzen Marcillan

Barcina Lehendakaria haurrekin solasean ikasgeletako batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulo Marcillara joan da gaur "Bilindanga" 0-3 urte arteko Haur Hezkuntzako ikastetxe berriko instalazioak bisitatzeko. Ikastetxeak urtarrilaren 9an zabaldu zituen ateak. Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko diru-laguntza eman du milioi bat baino gehiagoko kostua duen eraikinerako.

Ekitaldian izan dira, baita ere, Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado; Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán; Marcillako alkate Jose Mª Abárzuza; ikastetxeko zuzendari Silvia Goñi; eta Marcillako Udalaren Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Vicente Navarro.

Bere agerraldian, Lehendakariak nabarmendu du "instalazio berri hau Marcillak Hezkuntza eta Kulturaren alde egindako beste apustu bat gehiago dela". Barcinak "Bilindanga"-ren esanahiaz aritu da –leku garaietan egiten ziren zabuak-, azpimarratzeko "leku garaietan egon behar dela, helburuak jarriz. Baita Hezkuntzan ere".

Bestalde, ikastetxean lan egiten duten pertsonei zorionak eman dizkie (zuzendaria eta hezitzaileak) eta animatu egin ditu, bai eta tokiko arduradunak ere, "bide horretatik jarrai dezaten" ikastetxeko 71 plazak osatzera iritsi arte.

Ekitaldiaren ondoren, Lehendakaria eta Marcillako alkateak opariak eman dizkiote elkarri: Nafarroako ezkutua eta Marcillaren historiari buruzko liburu bat komikien bitartez.


Lehendakaria 0-3 urte arteko ikastetxe bat bisitatzen Marcillan

Haurrak agintariak agurtzen. ( irudia handitu )

72 haur hartzeko lekua

Ikastetxe berria hezkuntza-barrutian dago, San Bartolomé ikastetxe publikoaren eta Marqués de Villena institutuaren alboan, eta ikasturte honetan udalerriko 40 haur daude bertan: Haiei Audry, Margari, Inés eta Carmen hezitzaileek ematen diete arreta; haietako bik lanaldi erdiz eta beste bik lanaldi osoz.

Ikastetxean 0-3 urte arteko 72 haur sartzen dira (16 plaza 0-1 urte arteko haurrentzat, 24 plaza 1-2 urte arteko haurrentzat; eta 32 2-3 urte artekoentzat).

808 metro koadroko azalera erabilgarria duen eraikina 1.275 metro koadroko udalaren lursail baten eraiki da, eta solairu bakarra du ondorengo espazioetan banatuta: haurrak adinaren arabera bereizita dauden hiru ikasgela bikoitz, komunekin; jangela bat, sukalde bat, garbitegi bat, bilkura-gela bat, tailer-ikasgela bat, siestarako gune bat, bulegoentzako eta biltegirako gela batzuk, bai eta aulkitxoen gune bat ere. Ikastetxea aisialdi-uneetarako atari zabalean dagoen patio nagusiaren inguruan antolatu da.

Ikastetxean ingeleseko eskolak ematen dira entzumenean, abestietan, oinarritzen direnak, batez ere. Gainera, IKTen txoko bat du, eta bertan haurrak ordenagailuarekin ingelesez jolasten dute; "txoko herrikoi" bat ere bada, eta bertan Marcillako tradizioak lantzen dira.

Ikastetxearen ordutegiari dagokionez, zenbait aukera eskaintzen da: egun osoa 08:00etatik 16:30era jangela eta siesta barne; egun osoa ondorengo ordutegiarekin: 08:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 16:30era; eta, azkenik, egun erdiz 08:00etatik 13:00erako goizeko ordutegiarekin.

Eraikinaren proiektua Juan Cruz Lasheras arkitektoaren lana da, eta eraikina Sarriguren Constructora y Promotora, SL enpresak egin du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa