(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Julio Caro Baroja Museoak 2011n instituzioak egindako hiru dokumental etnografikoak aurkeztu ditu Lizarran eta Iruñean astelehena, 2012.eko otsailak 6


Gaita ekoiztu eta egurra mozteko sekretuak eta teknika tradizionalak ezagutzera eman dituzte


“Los cortadores de madera” (Egur moztaileak) dokumentaleko irudia ( irudia handitu )

Datorren ostiralean, otsailak 10, 19:30ean, gaitari buruzko bi dokumental eskainiko dituzte Lizarrako Kultur Etxean, Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoak sustatuta: "Los Elizaga y los Montero, dos familias de gaiteros de Estella" (Elizaga eta Montero, Lizarrako gaitarien bi familia) eta "La fabricación de la gaita" (Gaitaren ekoizpena). Sarrera dohain izango da, eserlekuak bete arte. Bestalde, "Los cortadores de madera" (Egur moztaileak) eta "Los Elizaga y los Montero, dos familias de gaiteros de Estella" (Elizaga eta Montero, Lizarrako gaitarien bi familia) dokumentalak Iruñean dagoen Nafarroako Filmotekan eskainiko dituzte datorren apirilaren 19an guztientzat zabalik egongo den saio bakarrean.

Dokumental horiek Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoak ekoiztu ditu. Museoak, sortu zenetik, gure Erkidegoko kultura-adierazpenak dokumentatu eta hedatzeko lanean parte hartu du, datozen belaunaldientzat babestu eta zaintzea merezi dutelako. Horregatik, 2002an, museoa Huescako Pyrene ekoizlearekin hasi zen elkarlanean. Pyrene dokumental etnografikoak ekoizten espezializatua da. Elkarlan horren emaitza gisa, 2002 eta 2009 urteen artean 38 programa grabatu eta argitaratu ziren. 2011n, beste hiru grabazio egin ziren, honako hauek:

- "Los cortadores de madera" (Egur moztaileak): 43 minutu baino zertxobait gehiago irauten du, eta basoan aprobetxatzeko moztutako egurra tratatzeko burutzen diren askotariko lanak deskribatzen dira, teknika tradizionalei jarraituz. Oraindik ere, teknika horiek erabiltzen dira Cañamares familiari esker. Modu horretara, antzinako tresnak erabili eta mantentzeko modua erakusten da, baita azpinoa, trontza, zerratokia eta abar bezalako teknikak ere. Dokumentalaren zati batek aizkoren kirtenak eskuz egiteko prozesua eta aizkolarien entrenamendua ere azaltzen ditu.

- "Los Elizaga y los Montero, dos familias de gaiteros de Estella" (Elizaga eta Montero, Lizarrako gaitarien bi familia): 29 minutu inguruan Lizarrako bi familia musikarien historia kontatzen da testigantza pertsonalen bidez. Demetrio Romano pertsonaia historikoari daude lotuta eta Ega ibaiaren hiriaren izena musika-tresna herrikoiari lotuta egotea eragin duen tradizioaren oinordekoak dira. Musika-tresna Nafarroako jaietan eta ondoko erkidegoetan ezinbestekoa izaten da. Dokumentalean gaita modu tradizionalean egiteko prozesua ikus daiteke, baleztadun antzinako tornu bat eta beste esku-tresna batzuk erabiliz.
- "La fabricación de la gaita" (Gaitaren ekoizpena): Tomás Díaz Peñalba Iruñeko artisau eta gaitariak lantegiko erreminta modernoen bidez gaita bat nola egiten den erakusten du 24 minutuko dokumentalean. Kanaberazko ahokoak nola ekoizten diren ere agertzen du.

Museo Etonigrafikoak hiru programak jasotzen dituen DVD hori argitaratu du, baina banaketa mugatua izango du. DVDa eskuratu nahi dutenek, Pyrene ekoizlearen web-orrian erosi ahal izango dute.

2002tik egindako dokumentalak

Honako hauek dira Museo Etnografikoak 2002tik egin dituen dokumentalen izenburuak:
Cestos de castaño (Gaztainondozko otzarak), El kaikuegile de Oitz (Oizko kaikulgilea), Kaikuak y cuajadas (Kaikuak eta mamiak), Los rastrillos (Arrasteluak), Las carracas (Karrakak), El cucharero de Oitz (Oizko koilaragilea), Estelas discoideas (Disko-formako lorratzak), San Gregorio Ostiense (San Gregorio Ostiakoa), San Miguel de Aralar (Aralarko San Miguel), Esparteros de Sesma (Sesmako espartzugileak), El último escobero de la Berrueza (Berrotzako azken erratzgilea), Escobas de brezo (Txilarrezko erratzak), El guante de laxoa (Laxorako eskularrua), Los últimos hortelanos de la Mejana (Mejanako azken baratzezainak), El cañicero de Tudela (Tuterako koltzak), Los danzantes de Muskilda (Muskildako dantzariak), La pesca tradicional (Arrantza tradizionala), Juan Lobo y el Baile de la Balsa (Joan Otsoa eta urmaeleko dantza), El alpargatero de Pitillas (Pitillasko abarketaria), Los Ballesteros de la Santa Cruz de Cintruénigo (Cintruenigoko Gurutze Santuaren baleztariak), El yuguero de Altsasu (Altsasuko uztargina), El cordelero de Tafalla (Tafallako sokagilea), La fiesta del Obispo en Burgui (Burgiko apezpikuaren jaia), La laya navarra (Nafarroako laia), Los tejados de tablilla (Oholtxozko teilatuak), El tonelero de San Adrián (San Adriango upelgilea), El pelotero de Viana (Vianako pelotagilea), Palomeras de Etxalar (Etxalarko usategiak), La siembra y la siega en Fitero (Fiteroko ereintza eta moztea), Joaldunak, El carnaval de Lantz (Lantzeko Inauteriak), La sidra en Lesaka (Sagardoa Lesakan), La fiesta de la sidra en Arizkun (Arizkungo sagardoaren jaia), La Bajada del Ángel de Tudela (Tuterako aingeruaren jaitsiera), La churrería La Mañueta (La Mañueta txurro-denda), La hilanderas de Ochagavía (Otsagabiako iruleak), El cestero de Peralta (Azkoiengo saskigilea), Los injertos de la vid en Berbinzana (Berbintzanako mahastiko txertaketa), Los cortadores de madera (Egur moztaileak), Los Elizaga y los Montero, dos familias de gaiteros de Estella (Elizaga eta Montero, Lizarrako gaitarien bi familia) eta La fabricación de la gaita (Gaitaren ekoizpena).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa