(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak I+G proiektuetarako MTorres taldearen laborategi berria eta mihiztatze-nabea inauguratu ditu asteazkena, 2012.eko otsailak 8


Enpresen taldeak 12 milioi euro inbertitu ditu azken ekitaldian I+G proiektuetan zein inbertsio emankorretan


Inaugurazio-ekitaldiko unea

Barcina Lehendakariak Pérez artzapezpikuaren, Goicoechea kontseilariaren eta Manuel Torresen aurrean hitz egin du ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak, Dorreko MTorres taldearen instalazioetan,  material konposatuetarako I+G laborategi bat eta mihiztatze-nabea inauguratu ditu. Inaugurazio-ekitaldian Manuel Torres Martínez erakundeko presidenteak parte hartu du.

2011n, enpresen talde horrek sei milioi euro inbertitu ditu I+G proiektuetan eta beste sei milioi euro inbertsio emankorretan, garrantzitsuenen artean, mihiztatze-nabe berria eta material konposatuen I+G laborategia daude, gaur inauguratu direnak alegia. Inbertsio horiei esker, 42 langile gehiago daude, eta horietatik % 80k goi-mailako titulazioa dauka.

MTorres taldeak 490 langile ditu, horietatik 350 Nafarroan. Salmentei dagokienez, % 55 Europan gauzatzen ditu, % 20 Estatu Batuetan eta gainerako % 25 Asian. Bestalde, 2000. urtean Nafarroako I. Plan Teknologikoa hasi zenetik, Nafarroako Gobernuak hainbat I+G+B proiektutan lagundu dio 3.700.000 euro baino gehiago emanez, eta lehiakortasunerako eta inbertsiorako laguntzak eman dizkio, 327.000 euro azken 15 urteetan.

Gaur goizean egin duten inaugurazio-ekitaldian izan dira Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria, Jorge San Miguel Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusia, José Antonio Sarriá Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidentea eta Francisco Pérez Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzaina, besteak beste. Azken horrek enpresako instalazioen handitzea bedeinkatu du.

Inaugurazio-ekitaldia amaitu ondoren, bertaratu direnek aireontzien "azala" egiteko karbono-zuntzezko zintaztatze automatikoa burutzen duen Torresfiber makinak nola funtzionatzen ikusi ahal izan dute eta egunean zehar First Lego League programako ekipoen entrenamendu-gela eta enpresako gainerako instalazioak bisitatu dituzte.


Torresfiber makinaren funtzionamenduaren erakustaldia

Barcina, Torres eta Goicoechea Torresfiber makina nola dabilen begira ( irudia handitu )

Hainbat ekintzailek egindako bultzadaren adibidea

Mintzaldian, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak pozik dagoela adierazi du enpresa pribatu baten instalazioen handitzea inauguratzeagatik, gaur egungo egoera ekonomikoa kolokan egon arren Nafarroako hainbat ekintzailek haien ekoizpena dibertsifikatu eta nazioartera zabaltzeko egiten ari diren bultzadaren adibidea delako.

Laborategi berriari dagokionez, Barcinak esan du Nafarroan I+G proiektuetan egiten diren inbertsioek balio handiak izan dituztela, azken urteetan BPGren % 1,97, eta inbertsio horien % 65 sektore pribatuenak direla.

Lehendakariak Manuel Torres Martinezi ere esker ona adierazi dio, eta MTorres taldeak, First Lego League (DBHko ikasleei zuzenduriko robotikako lehiaketa) programarekin egindako lankidetza bezalako ekimenen bidez, gaztetatik ikertzeko, esperimentatzeko eta berrikuntzarako zaletasuna sustatu eta irakasteko egin duen apustua nabarmendu du.

Bestalde, Manuel Torres Martinezek gaur egungo krisi ekonomikoa aztertu du, eta esan du zalantzak, erronkak eta aukerak dauden garaia aprobetxatu egin behar dela sendotzeko. Torresek gogorarazi du bere enpresak 12 milioi euro inbertitu zituela iragan urtean eta fakturazioa bikoiztea espero duela 2015erako, 200 milioi eurora iritsi arte.

MTorreseko presidenteak enpresaren plan estrategikoa ere aipatu du mintzaldian; horren arabera, enpresaren hazkuntzaren oinarria enplegu gehiago sortuz giza kapitala indartzea, finantzen sendotasunari eustea, I+G+B proiektuen inbertsioak areagotzea eta Espainian eta Estatu Batuetan inbertsio emankorrak gauzatzea da.

Karbono-zuntza ekoizteko I+G proiektuetarako laborategia

Material konposatuetarako I+G laborategi berrian tenperatura, hezetasuna eta partikulak kontrolatzeko "gela garbi" bat dago, karbono-zuntzezko ekoizpena kontrolpean dagoela eta piezetan akatsak eragin ditzaketen kutsadurarik ez dagoela bermatzeko.

Horrez gain, leku horretan karbono-zuntzezko ijezketa automatikoa burutzeko makina bat ere badago, bertan garatu dutena. Horren bidez, MTorresen asmoa material eta ekoizpen-prozesu berriak ikertzea da, bai industria aeronautikoan bai industria eolikoaren eta automozioa bezalako beste sektore batzuetan.

Azpimarratzekoa da, Airbus eta Boeing hegazkin komertzialen belaunaldi berrietarako karbono-zuntza erabiltzen dute hasierako egituretan aluminioaren aleazio arinak ordezkatzeko, pisu txikiagoa eta ezaugarri mekaniko hobeak dituelako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa