(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bost erakunderekin lankidetzako protokolo bat sinatu du NPBaren kanpainarako osteguna, 2012.eko otsailak 9


Diru-laguntzen eskatzaileen % 90ak telematika-kudeaketako puntu bat izango du bere udalerrian bertan


Hitzarmenak sinatzen

Lankidetza-hitzarmena sinatzen NPBaren laguntzak kudeatzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak bost finantza-erakunderekin eta nekazaritza-erakunderekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) hurrengo lau kanpainetarako; hala, erakunde horiek konpromisoa hartu dute arreta eta aholkularitzako zerbitzua emateko nekazariei eta abeltzainei emandako laguntzak izapidetzeko.

Hitzarmena gaur goizean sinatu da Nafarroako jauregian Nafarroako Gobernuaren Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi Ignacio Guemberen artean eta erakunde sinatzaileen artean: David Lezaún (UAGN), Ignacio Gil (EHNE), Ángel María Rodríguez (UCAN), María Jesús Andrés (Caja Navarra-Banca Cívica), eta Luis García (Caja Rural de Navarra). Ekitaldiaren buru izan da Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea.

Nafarroako Gobernuak laguntzak izapidetzeko bideratutako erakunde laguntzaileetako langileei prestakuntza emango die, informatikako tresnak emango dizkie eta eskaera bakarreko datuetarako sarbidea eta baita eskatzaile bakoitzari emandako ordainketa-eskubideetarako sarbidea ere, izaera pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren esparruan.

Hitzarmen horri esker, Nafarroako Gobernuak bere bulegoen estaldura zabaldu dezake nekazari nahiz abeltzainei zerbitzu hobea emateko. Kalkulatzen da eskatzaileen % 90 inguruk sarbide-puntu bat izango duela bere udalerrian bertan; hala joan-etorriak saihesteaz gain, espedienteak hobeto izapidetu ahal izango dira. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Industria Departamentuak erakundeen atxikimendu-prozesua zabalik du oraindik eta, beraz, hasierako erakunde laguntzaileen kopurua zabalduko dela espero da.

Prozesu hori egin daiteke NPB laguntzen datuak biltzeko prozesua informatizatu delako, Nafarroako Gobernuari era telematikoan digitalizatzen eta bidaltzen zaizkionak. Sistemak "lehiatila bakar" moduan funtzionatzen du 31 laguntza-lerro eskaera bakar batean integratzen delako. Gainera, aurkeztu beharreko dokumentazioa ahal den gehien murrizten uzten du, izapidegileek esplotazioen datuak ezagutzeko aukera baitute. Telematika-sistema horri esker, kalkulatzen da 42.400 dokumenturen manipulazioa eta kontrola saihesten dela eta 27.000 bat joan-etorri Nafarroako Gobernuaren bulegoetara. Joan-etorri horiek CO2ren 352 tona isurtzea eragingo zutela kalkulatzen da. Telematika-sistemak laguntzak izapidetzen arintzen du, eta eskatzaileei ere Internet-ez beren eskaera zer egoeratan dagoen egiaztatzen laguntzen die.

2012ko NPBren kanpaina

2012ko NPBren kanpainarako laguntzen eskaerak otsailaren 1etik apirilaren 30a bitartean aurkez daitezke. 17.600 bat eskatzailek, eskaera bakar batez, 31 laguntza ezberdin jasotzeko aukera izatea aurreikusten da, hau da, guztira, 137 milioi euro. 10 laguntza-lerro nekazari eta abeltzainen errenta konpentsatzeko bideratuta daude, eta "lehen zutabe"-koak dira (Nekazaritza Bideratzeko eta Bermatzeko Europako Funtsak osorik finantzatutako laguntzak).

Gainerako lerroak nekazaritza iraunkorrago bat sustatzeko bideratuta daude laguntzak emanez: nekazaritza ekologikoari, desagertzeko zorian dauden abeltzaintzako arrazak mantentzeari edo plastiko biodegradagarrien erabilerari, adibidez. Zehazki, FEADERek eta Nafarroako Gobernuak kofinantzatutako·"bigarren zutabe"-ko sei lerro dira, eta laguntzen beste sei lerro Nafarroako Gobernuak osorik finantzatutakoak.

2012ko laguntzen kanpainak aurreko urteetako ezaugarri berak dituzte, baina berezitasun bat du, desegokitze-aldiari amaiera ematen diola eta sektore guztiak ordainketa bakarrean sartzen dituela. Une honetan NPB 2014-2020 aldian garatuko den laguntzen eredu berri baterako prestatzen ari da, eta haren araudia oraintxe bertan eztabaidatzen ari dira estatukideen artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa