(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak beharrezko zorpetze arrunta jarri du 2012ko Aurrekontu Orokorrak finantzatzeko osteguna, 2012.eko otsailak 9


Ekonomia eta Ogasun Kontseilari Álvaro Mirandak jakinarazi du Gobernuak 274 euro jarri duela % 4,24ko batez besteko tipoan


Transcripción textual del video

Nafarroak jada beharrezko zorpetzea jarri du 2012ko Aurrekontu Orokorrak finantzatzeko eta zor publikoak jaulkiz egin du oso arrazoizko prezioetan. Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari Álvaro Mirandak prentsaurrekoan azaldu duenez, Gobernuak 274 milioi euro jarri du % 4,24ko batez besteko tipoan. 134 milioi euroko balioa duen AHTren zorra finantzatzear dago soilik Estatuaren kontura eta 2012an ezarriko den obra-programaren arabera. Álvaro Mirandarekin batera izan da Aurrekontuetako zuzendari nagusia Juan Franco.

Nafarroak jada beharrezko zorpetzea jarri du 2012ko Aurrekontu Orokorrak finantzatzeko eta zor publikoak jaulkiz egin du oso arrazoizko prezioetan. Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari Álvaro Mirandak prentsaurrekoan azaldu duenez, Gobernuak 274 milioi euro jarri du % 4,24ko batez besteko tipoan. 134 milioi euroko balioa duen AHTren zorra finantzatzear dago soilik Estatuaren kontura eta 2012an ezarriko den obra-programaren arabera. Álvaro Mirandarekin batera izan da Aurrekontuetako zuzendari nagusia Juan Franco.

Miranda lehendakariordeak azaldu duenez, 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legean jasotakoa betez, aurrekontu hori 411,8 milioitan finantzatzeko beharra aurreikusten zen. Kopuru hori honako era honetan xehatzen da: 170,9 milioi euro aurrekontuaren defizit-a betetzeko, 106,9 milioi euro zorpetzearen amortizazioak berriz finantzatzeko eta 134 AHT finantzatzeko, kasu honetan Estatuari zenbatzen zaiona.

Aipatu denez, gaurko egunean 2012ko aurrekontua finantzatzeko bereganatutako baliabideen zenbateko guztia 274.000.000 €-koa da eta, horrekin, 2012ko Aurrekontuaren ohiko finantzaketaren beharrak ia erabat gauzatu dira, aurreikusitako aurrekontuaren defizitari dagokionez eta aurrez zeuden zorpetzearen epemugengatik berriz finantzatutako beharrei dagokienez.

AHTaren Hitzarmeneko obrei dagokien finantzaketari dagokionez, 134.000.000 euro arte, 2012ko ekitaldi honetan zehar egingo den inbertsio-bolumenari dagokion heinean gauzatzen joango da, eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak erabakitakoaren arabera.

Egindako operazioak

Horretarako, abendu eta urtarrileko hilabeteetan zenbait operazio egin du Nafarroako Gobernuak. 2011ko abenduan 54 milioi euroko zor publikoa jaulki zen (bonuak), 2016an duena epemuga, eta % 5,300eko interes-tipoarekin. 2012ko urtarrilean jada, bi operazio-mota egin dira: guztira 190 milioi euroko balioan lau jartze ezberdinetan egin diren betebehar eta bonuen zabaldutako lehen jaulkipen bat, 2014 eta 2017 arteko jaulkipenekin eta % 3,678 eta % 4,387 arteko tipoekin; eta 30 milioi euroko balioa duen bonuen bigarren jaulkipen bat hiru urtetara,% 3,650eko tipoarekin.

Ministro Kontseiluaren Baimenak

Operazio horiek egin ahal izateko, Ministroen Kontseiluak azken hilabeteetan zorpetzeko bi baimena eman dizkio Nafarroari. Lehenengoari, 2011ko urriaren 28koa, Ministro Kontseiluak Nafarroako Foru Erkidegoari 476,1 milioi euro arte zorpetzeko gaitasun berri bat eman zion 2011-12-31 arte, Foru Erkidegoak 2010eko zorpetzeari dagokiona eta ez zuena erabili.

Kopuru horretatik soilik 54 milioi euro erabili zirela ikusita, Nafarroak Estatuari gainerako 422,1 euroak luzatzea eskatu zuen, eta Ministroen Kontseiluak luzapen hori martxoaren 31 arte baimendu zuen 2012ko urtarrilaren 27an egindako bilkuran.

Luzapen horretan oinarrituz, guztira 220 milioi euro lortu dira era bizkor samarrean merkatuen likideziagatik eta Nafarroako Foru Erkidegoaren kalifikazio onagatik; eta aurrez adierazi denez, 2012ko Aurrekontuaren ohiko finantzaketaren beharrak osatzen dituzte, 2012an AHTren eraikuntzari dagokion zorra kontratatzeko zain.

Nafarroako egungo zor bizi guztiari dagokionez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak adierazi du une hauetan 6 urtetako epe batera dagoela eta % 3,73ko batez besteko tipora. Aipatu du, baita ere, Nafarroaren zorpetze garbiaren eskubide biziak eta eskura dauden eskubideak oraindik 884,9 milioikoa direla (AHT barne).


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2012ko Nafarroaren Aurrekontu Orokorrak. Zorpetzearen kudeaketa.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa