(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kontratu publikoen % 22,6 gordeko du enplegu-zentro berezientzat ostirala, 2012.eko otsailak 10


Barcina Lehendakariak Kontratu Publikoen Foru Legeari lotuta hartutako neurriak jakinarazi ditu


Barcina Lehendakaria Nafarroako Kontratu Publikoen Foru Legea betetzeari buruzko ACEMNAk egindako txostenaren aurkezpenean

Kontratu Publikoen Foru Legea betetzeari buruzko ACEMNAk egindako txostenaren aurkezpena. Ezkerretik eskuinera: Mariano Herrero, Barcina Lehendakaria, Ángel Gastón eta José Muñoz ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, aurten, kontratu publikoen % 22,58 eta lizitatu beharreko zenbateko osoaren % 3,29 gordeko du irabazi asmorik gabeko Enplegu Zentro Berezientzat (EZB) eta Gizarteratzeko eta Laneratzeko Zentroentzat. Zentro horiek burutzen duten jardueren ondorioz 2012ko kontratuen portzentajea % 73,68 izatera igo da eta zenbateko osoa % 42,4 izatera, hau da, 3,8 milioi euro. 

Datu horiek Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Nafarroako Enplegu Zentro Berezien Elkarteak (ACEDMNA) antolatutako ekitaldiaren hasieran egin duen mintzaldian aipatu ditu. Ekitaldia Nafarroako Kontratu Publikoen Foru Legea betetzeari buruzko txostena aurkezteko egin dute. Foru Legearen 9. artikuluak dio Nafarroako administrazio publikoek gizarte-erakundeentzat kontratu publikoen zenbatekoaren % 6 gorde behar dutela. Gaur aurkeztu duten txostenak 60.000 euroko kostua izan du, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatu du.  

Lehendakariarekin batera izan da Mariano Herrero Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidentea, José Muñoz Iruñerriko Mankomunitateko presidentea eta Ángle Gastón ACEMNAko presidentea. Ekitaldian izan da, halaber, Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria.

Barcina Lehendakariak Gobernuak Kontratu Publikoen Legeak agintzen duena betearazi nahi duela errepikatu du:  "Portzentajeek adierazten dute nabarmen egin dugula aurrera lehen aipatu dudan bide horretan, baina funtsezkoena da, portzentajea betetzea oso garrantzitsua bada ere, administrazio publikoetan benetan jabetzen ari direla gure egitekoa gizartean baztertuta geratzeko arrisku gehien duten pertsonek enplegua izatea zaintzea dela".

Horretarako, Barcina Lehendakariak gogorarazi du iragan urriaren 27an enplegu babestuari babesa emateko Batzordea sortu zela, Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria buru duena. Horren parte dira, Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta enplegu-zentro bereziak bultzatu eta mantentzen dituzten elkarteak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barcina Lehendakariaren mintzaldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa