(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdietarako eraikin berriko obrak ikustera joan da ostirala, 2012.eko otsailak 10


Gaur egun eraikinak 1.500 metro kuadro ditu baina 3.500 metro koadrokoa izango da obrak amaitzean


Barcina Nafarroako Ospitale Guneko eotrkizuneko larrialdi-zerbitzuari buruzko azalpenak entzuten

Barcina Lehendakariak NOGeko Larrialdien etorkizuneko zerbitzuaren zirkuituak ezagutu ditu ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak eta Marta Vera Janin Osasun kontseilariak Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdietarako eraikin berrira egin dute bisita. Eraikinaren obrak datorren ekainean amaituko direla aurreikusi da.

Eraikina ikusteko egin duten ibilbidean zehar, horiekin batera izan dira Angel Sanz Barea Osasunbideko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Iribarren Nafarroako Ospitale Guneko zuzendaria eta Javier Sesma Larrialdi Zerbitzuen burua.

Segizioak eraikin berriaren gune nagusiak ezagutu ditu. Hura irekitzeak gaur egungo egoera modu oso esanguratsuan hobetuko du, batez ere lekuari dagokionez; izan ere, bi ospitaleen artean (lehengo Nafarroako Ospitalea eta Virgen del Camino Ospitalea) lanerako 1.500 metro koadro izatetik 3.500 metro koadroko espazio bateratua izatera pasatuko da, eta pazienteek erosotasun eta intimitate handiagoa izango dute.


Taldearen argazkia

Agintariak NOGeko Larrialdialdietarako eraikin berriaren zabaltzan; etorkizunean han kokatuko da heliportua ( irudia handitu )

Barcinak azpimarratu du jarduera horrek erakusten duela Nafarroak etorkizunaren eta biztanleen onura hobetzearen aldeko apustua egiten jarraitzen duela, zailtasunak zailtasun. Horren ildotik, gogorarazi du eraikin berrian 18 milioi euro inbertitu direla.

Era berean, esan du eraikina abian jartzen denean, nafarrek larrialdietarako munduko zerbitzurik aurreratuenetariko baten onurak jaso ahal izango dituztela, eta arrazionalizatuz, bateratuz eta efikaziarik handiena lortuz mantenduko dela gaur egungo zerbitzuen eta, zehazki, Nafarroako osasun publikoaren, kalitate-maila.

2011n 170.481 larrialdi artatu ziren gaur egungo instalazioetan, egunean 467 batez beste.

Honidura nagusiak

Larrialdietarako eraikinaren berritasun nagusietako bat arreta emateko bi zirkuitu ezartzea izan da: bata paziente arinentzat (A zirkuitua) eta bestea paziente larrientzat (B zirkuitua).

Lan-eremua handitzeari dagokionez, esan beharra dago, laguntza emateko espazio estandarrak 25 pertsona sartzeko gai izatetik 29 pertsona sartzeko gai izatera pasatuko direla; gune horiek nabarmen handituko dira.

Era berean, instalazioetan erabilera anitzeko gela bat egongo da hogeita hamar postutarako, baina pixkanaka eskariaren arabera egokitzeko eta larrialdi medikoren bat egonez gero paziente kopuru bikoitza artatzeko ekipatuta eta prestatuta dago. Hornidura horri esker, eskari handia dagoenean laguntza emateko lekua 25 sartzeko gaitasuna izatetik 66 pertsona sartzeko gaitasuna izatera pasako da (6 egoera kritikoan daudenentzako gelan eta 60 erabilera anitzeko gelan).

Bestalde, gela eta eremu bereziak 8 izatetik 15 izatera pasako dira eta itxarongelak eta itxaroteko lekuak 3 izatetik 6 izatera, erizaintzako kontrol bat gehiago egongo da, erradiologiarako hiru gela osagarri eta egoera kritikoan daudenen geletako ekipamendua, behaketarako gela, sistema informatikoak eta pazienteen trazabilitatea eta segurtasuna hobetuko dira.

Larrialdietarako eraikin berriak leku berriak ere baditu, esate baterako, heliportua eraikinaren zabaltzan, deskontaminazio-gela bat, bakartzeko gela bereziak, anbulantzientzako lurpeko aparkalekua lotura zuzena duena heliportuarekin, eta anbulantzientzako eta oinezkoentzako sarbidea bereizita egongo dira.

Ekipamendu medikoei dagokienez, monitorizatzeko eta irudi-diagnostikorako gaitasuna nabarmen handitzea lortu da. Gainera, trazatzeko modu berria ezarriko da Larrialdietan dauden paziente guztiak non dauden jakiteko aukera ematen duten sistema informatikoen bidez. Horri esker, segurtasun kliniko handiagoa, eraikineko espazioen kudeaketa hobea eta erabiltzaileentzako eta langileentzako informazioa eskuratzea errazagoa izatea lortuko da.

Obrari buruzko datuak

Larrialdietarako eraikin berria 2009ko abuztuan esleitu zitzaion Acciona Infraestructuras eta Soniclima Industrial enpresek osaturiko aldi baterako elkarteari, eta 2009ko azaroaren 1ean hasi ziren eraikitzen.

Obraren zenbateko osoa 18.000.844,94 euro da: 15.727.094,50 euro izan zen esleipenaren zenbatekoa, baina aldaketa bat gehitu behar izan zen, Nafarroako Parlamentuak eskatuta, Larrialdi Bateratuetarako, horrek hasierako proiektuko hainbat gunetan Plan Funtzionala handitzea eragin zuelako (hasieran lehengo Nafarroako Ospitaleari zerbitzuak eskaintzeko diseinatu zen).

Obrak 2012ko otsailerako amaituko zirela aurreikusi zen. Eraikina ia-ia amaituta dago, baina eraikin berria eta B Ospitalea (lehengo Virgen del Camino Ospitalea) lotzeko galeria amaitzeke dago. Hori 2012ko ekainerako amaituko dela aurreikusi da.

Eraikinaren azalera erabilgarriak 14.377,55 metro koadro ditu, bost solairutan banatuta (sotoa, beheko solairua eta beste hiru solairu); zabaltzan heliportua egongo da. Larrialdien zerbitzuari dagokionez, honela banatuko dira gelak:

- Soto: eskanerra, ekografoa, zaintzako medikuentzako bi gela eta anbulantzien lekua.

- Beheko solairua: hasierako ebaluaziorako gune bi, 4 postu dituena, A zirkuituko itxarongela, B zirkuituko itxarongela, 2 itxarongela gordeta, erabilera anitzeko gela 1, familiei informazioa emateko gela 1, erizaintzako 2 kontrol (A eta B zirkuituentzat), 2 biltegi, profesionalentzako lanerako gune bat, administrarientzako gunea, A ziurkuiturako 6 box, B zirkuiturako 9 box, kirurgiarako 3 box, trauma kasuetarako 2 box, ORL box 1, psikiatriarako box 1, egoera kritikoan daudenentzako 2 box eta izpien 2 gela.

- Lehen solairua: Behaketarako 16 box, atxilotuentzako box 1 eta beste box bat terminalentzat.

Ekipamenduari dagokionez, Obren Saileko teknikariak eraikineko lokal bakoitza ekipatzeko proiektua egiten ari dira, Larrialdi Zerbitzuko arduradunekin elkarlanean. Proiektuak altzariak zein eraikina abian jartzeko behar diren ekipo elektromedikoak hartu ditu kontuan; hortaz, eraikina 2012an zehar ekipatu ahal izango da.

Urtean 170.000 kasu baino gehiago artatu dira

Iruñeko bi ospitale publikoen larrialdi-zerbitzuen arretarako eskarien hazkuntzak ez du etenik izan azken hamarkadetan.  Laurogeiko hamarkadan urtean batez beste 75.000 kasu izatetik iazko urtean 170.481 kasu izatera pasa da. Azken horietatik 113.000 helduenak izan ziren, 39.474 haurren larrialdiak eta 17.662 amenak. Eguneko batez besteko larrialdi kasuak 467 dira.

Artatutako kasuen artean % 15 (25.625) bakarrik ospitaleratu zen.  Eskaria ia berbera da goizez zein arratsaldez (69.014 eta 68.098, hurrenez hurren), eta gauez horietako bakoitzaren erdia (33.369) izaten da. 100tik 80 kasutan pazienteak medikuek artatu zituzten.

Ezarritako hasierako ebaluazioaren arabera, pazienteak artatzeko lehentasuna egoera kritikoan daudenek izaten dute (horiei berehala ematen zaie arreta), larritasunik ez dutenen aldean.  Hasierako ebaluaziorako nazioarteko sistemak epe batzuk ezartzen ditu larritasunaren arabera pazienteak artatzeko. Epe horiek hobetu egin dira Nafarroan: Paziente larri edo kaltetuei ematen zaien denbora 15 minutu dira, aldiz, Foru Erkidegoko batez besteko denbora 12 minutu dira, eta hain larri ez dauden pazienteentzako denbora 60 minutu dira, baina, Nafarroan, 30 minutu. Paziente arinentzat 120 minutuko itxaronaldia ezartzen da; aldiz, Nafarroan, batez beste 45 minutu itxaroten dituzte. Azkenik, paziente ez larrien itxaronaldia 240 minutukoa izaten da, baina Foru Erkidegoan batez beste 50 minutukoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa