(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko Instituzioen arteko Akordioaren Jarraipen Batzordea elkartu da
asteartea, 2012.eko otsailak 14


2011n, Nafarroan, emakumeen aurkako indarkeria-ekintzen 1.227 salaketa erregistratu ziren, 2010ean baino % 1,3 gehiago


2011n, Nafarroan, emakumeen aurkako indarkeria-ekintzen 1.227 salaketa erregistratu ziren, 2010ean baino % 1,3 gehiago. Horietatik % 52 salatzailearen orduko bikotekideari buruzkoak izan ziren eta % 31 bikotekide ohiari buruzkoak (gainerakoak, beste egoera batzuri buruzkoak).  Jaioterriaren arabera, erasotuen % 55 estatukoa izan zen eta % 45 beste herrialde batzutakoa. Iruñak eta Iruñerriak salaketa kopururik altuena erregistratu dute, guztiaren % 64. Horixe jakinarazi dute gaur goizean emakumeen aurkako indarkeria prebenitu eta artatzeko koordinazio eraginkorra izateko Instituzioen arteko Akordioaren Jarraipen Batzordearen bileran. Elena Torresek hasi du lehen aldiz lan-bilkura Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilaria den aldetik. Han izan da, lehen aldiz, Elma Saiz Delgado Gobernuaren Nafarroako ordezkari ohi eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuko zuzendaria ere.

Batzordeburua eta batzordea osatzen dutenak aurkeztu ondoren, Saizek NBIren 2012rako lanerako programa azaldu du emakumeen aurkako indarkeriaren alorrean.

Lege berri bat emakumeen aurkako indarkeriaren alorrean

Legegintzaldi honetako funtsezko helburuetako bat, Torres kontseilariak Batzordeak emandako informazioaren arabera, foru-lege berri bat egitea da emakumeen aukako indarkeriaren alorrean. Alderdi guztiak aztertuko ditu, besteak beste, sexu-esplotazioa, emakumezkoen salerosketa eta prostituzioa, eta arautegi berrienekin bat etorriko da.

"Gure helburua --esan du-- biktimak babestu eta sendatu, eta sexu-esplotazioaren eta emakumezkoen salerosketaren ondorioz sortzen den kaltea prebenitu, koordinatu eta aitortzeko bidean aurrera egitea da. Bien bitartean, bizitzako eremu guztietan erabateko berdintasuna lortzeko lanean jarraituko dugu. Foru Administraziotik bertatik hasi eta enpresak eta gizarte osoraino".
Torres kontseilariak erantsi du beharrezkoa dela modu aktiboan lan egitea beharrezko giza baliabideak, baliabide materialak eta teknikoak hedatu, horien inguruko prestakuntza jarraia jaso eta horiek hornitzeko orduan.

Kontseilariak gogorarazi du Departamendura iritsi zenetik eman zen lehen urratsetako bat Tuteran eta Lizarran genero-indarkeria egoeran dauden emakumeei arreta osoa emateko taldeak ezartzea izan dela. Aurten 330.000 euroko aurrekontua erabiliko da horretarako. Horrez gain, iragarri du hil honetan egingo dela sexu-esplotazioa xede duten emakumeen salerosketaren aurkako foroaren hurrengo bilera.

Talde teknikoen aurkezpena

Eguneko gaien zerrendan hauek izan dira, besteak beste: Jarraipen Batzordeko talde teknikoen aurkezpena eta 2012rako sexu-esplotazioa xede duten emakumeen salerosketaren aurkako Nafarroako Foroaren Talde Teknikoaren ekintza-planaren aurkezpena eta informazioa.

Bileran, Instituzioen arteko Akordioaren jarraipenaren urteko txostena ere eman da ezagutzera, eta 2012an emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko lan-programaren ildo nagusiak azaldu dira, batzordean ordezkaritza duten erakundeenak.

Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko Instituzioen arteko Jarraipen Batzordea

Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko Instituzioen arteko Jarraipen Batzordea 2011ko apirilean eratu zen erakundea eta Nafarroako eta estatuko administrazio publikoen ordezkariek osatzen dute, emakumeen aurkako indarkeria prebenitu eta artatzeko eskumenak dituztenek. Honako hauen ordezkariek osatzen dute: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ordezkari gisa; Nafarroako Fiskaltza Nagusia; Nafarroako Gobernuko Departamenduak, hezkuntzan, osasunean, enpleguan, familian, gizarte-gaietan, justizian, etxebizitzan, immigrazioan eta babes zibilean eskudunak direnak; Foruzaingoa, Iruñeko Udaltzaingoa, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala; udalerriak eta kontzejuak eta Emakumeei Arreta Juridikoa emateko Zerbitzua.

Erakundearen eginkizunak Nafarroako emakumeen aurkako indarkeriaren alorrean esku hartzen duten erakundeak koordinatzeko prozedurak ezartzea, errealitate hori ezagutzea, maila guztietako (prebentzioa eta laguntza) esku-hartzea hobetzea eta alor horretan abian jartzen diren programen jarraipena egitea dira, besteak beste.

Jarraipen Batzordearen proposamenak Batzorde Iraunkorrean aurkezten dira. Organo hori Nafarroako Gobernuko  Lehendakaritzak, Nafarroako Gobernu zentralaren Ordezkaritzak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ordezkari gisa, eta Udalerrien eta Kontzejuen Presidentetzak osatzen dute.

Batzordeari laguntza teknikoa emate aldera, Instituzioen arteko hiru Talde Tekniko sortu dira: Prebentziorako, Ikerketarako eta Prestakuntzarako Talde Teknikoa, Arreta Emateko eta Esku-hartzeko Talde Teknikoa eta Babeserako Talde Teknikoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa