(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012an 25 milioi euro aurreztea ekarriko duen langileei buruzko neurri-sorta aurkeztu du asteazkena, 2012.eko otsailak 15


Gaur goizean, % 50 aurreztea dakartzan barne-izaerako gastuari eusteko neurriak onartu ditu; eta sindikatuekin negoziatzeko aldi bat ireki du gainerako neurrien aplikazioa aztertzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bilkuran aurten langileen arloan hartu behar dituen doikuntza-neurriak aztertu ditu gastuaren kapitulu hori 25 milioi eurotan murrizteko.

Proposatutako neurriak hamalau dira: haietako lau antolaketa-izaerakoak dira (13 milioi aurrezten dira) eta gaur bertan onartu ditu Gobernuak barne-instrukzio izaerarekin; eta aurrezteko hamar proposamenen sorta bat (beste 12 milioi gehitzen dira), enplegatu publikoek legezko arautzat dituzten eskubideak aipatzeagatik, beharrezkoa dena Negoziazioaren Mahai Orokorrera eramatea, haren aldaketa erabaki aurretik.

Nafarroako Gobernuaren erabakiak

Nafarroako Jauregiaren fatxada, Foru Gobernuaren egoitza.

Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bilkuran aurten langileen arloan hartu behar dituen doikuntza-neurriak aztertu ditu gastuaren kapitulu hori 25 milioi eurotan murrizteko. Aipatu beharra dago, iragan ekitaldian langileen gastua 1.156 milioi eurotan itxi zela (Foru Administrazioak 25.000 langile inguru du)

Proposatutako neurriak hamalau dira: haietako lau antolaketa-izaerakoak dira (13 milioi aurrezten dira) eta gaur bertan onartu ditu Gobernuak barne-instrukzio izaerarekin; eta aurrezteko hamar proposamenen sorta bat (beste 12 milioi gehitzen dira), enplegatu publikoek legezko arautzat dituzten eskubideak aipatzeagatik, beharrezkoa dena Negoziazioaren Mahai Orokorrera eramatea, haren aldaketa erabaki aurretik.

Gainera, Nafarroako Gobernuak sindikatuekin elkarrizketatzeko borondatea du proposatutako neurrien legezko translazioa zehazteko orduan, eta hamabost egunetan mugatzen du negoziatzeko prozesu hori ixteko aldia, neurriak hurrengo hilabetean, martxoan indarrean sartzen has daitezen.

Foru Gobernuak gaur onartu dituen antolaketa-izaerako lau neurriak honako hauek dira:

- aldi baterako ordezkapenak % 15ean murriztea 2011 urtearekin alderatuz (5,5 milioi aurreztuko dela kalkulatzen da); iaz Nafarroako Gobernuak 1.600 langile ordezkatu zuen batez beste, Osasun eta Hezkuntza alorretan, bereziki. Aurten 240 ordezkapen gutxiago baimenduko da.

- Osasunbideko langileen produktibitate-osagarria murriztea (4 milioi euro aurreztuko dela kalkulatzen da): funtsean, arratsaldeko aparteko programak mugatuko dira. Nafarroako Gobernua itxoite-zerrenden aurkako txoke-plan bat lantzen ari da aldi berean laster aurkeztuko duen egiturazko neurrietan eta antolaketako neurrietan oinarrituta.

- Erretiroek sortutako hutsuneen % 25a gutxienez ez estaltzea (3 milioi euro aurreztuko dela kalkulatzen da): 2012rako aurreikusitako urteko 500 erretiroetatik, Nafarroako Gobernuak 125 hutsune bete gabe utziko ditu. Hutsuneak betetzeko portzentajea irakaskuntza- eta osasun-arloetan berraztertu ahal izango da zerbitzu publikoak bete daitezen.

- Aparteko orduak % 25ean murriztea (400.000 euro aurreztuko dela kalkulatzen da): Foruzaingoari eta Suhiltzaileen Zerbitzuari eragiten die, batez ere (errekrutatzeak, librantzan dauden langileei dei egiten zaie lan egin dezaten), eta lanaren antolaketa hobearen bidez, bai eta aparteko ordu horiengatik denboran (ez ekonomikoki) egindako konpentsazioen bidez murriztuko da.

Aurrezteko neurrien bigarren sorta

Gobernuak gaur erabaki duen lau neurri horiez gain, aurrezpeneko erantsitako hamar proposameneko sorta bat onartu da, eta legezko arauak edo sindikatuen akordioak aldatzea dakartzanez, langileen ordezkariekin negoziatuko dira orain.

Foru Gobernuak proposatzen dituen hamar neurri horiek honako hauek dira, laburbilduta:

1. Ordainsari-osagarria berraztertzea ezintasun iraunkorreko kasuetan (3 milioi euro)

2. Ordainsaria kentzea oporren hilabeteari dagokion aldagaiengatik (3 milioi euro)

3. Tarifak mugatzea "Erabilera Berezia" osasun-laguntzan (2,5 milioi)

4. Nahitaezko erretiroa 65 urte betetzean (2 milioi euro).

5. Diru-sarrerarik jasotzen ez duen bizikideagatik jasotzen den laguntza kentzea (500.000 euro)

6. Bidaia bakoitzeko dietak kentzea (300.000 euro)

7. Montepíos-ko funtzionarioen borondatezko erretiroa berraztertzea (300.000 euro).

8. Sindikatuko liberatuei buruzko neurriak (300.000 euro): sindikatuen egungo kreditua% 10ean murriztea; eta aldagaiak egutegiaren arabera bakarrik ordaintzea.

9. Goi-karguei buruzko neurriak (200.000 euro): funtzionarioak diren goi-kargu ohientzat osagarri pertsonala murriztea; bizi-aseguruak eta istripu-aseguruak etetea; funtzionarioentzako "erabilera berezia" osasun-laguntza zerbitzutik at geratzea; eta gizarte segurantzarekiko kotizazioa kentzea.

10. Plantilla publikoa 2012an izoztea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Langileen arloan Nafarroako Gobernuak Negoziazioko Mahai Orokorrari helaraziko dizkion aurrezteko neurriak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa