(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 900.000 euroko diru laguntza eman du energetikoki eraginkorrak diren babes ofizialeko 334 etxebizitza eraikitzeko asteazkena, 2012.eko otsailak 15


Hiru sustapeni dagozkie, haietako bi Zizur Nagusian eta bestea Lezkairun (Iruñea)


Nafarroako Gobernuak 913.552 euroko diru-laguntza ematea erabaki du `A´ klaseko kalifikazio energetikoa duten babes ofizialeko 334 etxebizitza eraikitzeko. Hiru sustapen ezberdinetako etxebizitzak dira; haietako bi Zizur Nagusian daude eta bestea Lezkairun (Iruñea).

Zehazki, 493.818 euro eman zaizkie Promociones Ocec SA eta Gestión Asistencial SA enpresei adostutako prezioan 192 etxebizitza sustatzeagatik Lezkairun (Iruñea); 241.190 euro Construcciones Andía SA enpresari tasatutako prezioan 84 etxebizitza sustatzeagatik Zizur Nagusian; eta 178.544 euro Avanco Inversiones Bravo SL enpresari tasatutako prezioan 58 etxebizitza sustatzeagatik Zizur Nagusian ere. Hiru sustapenek behin-behineko kalifikazioa 2011n lortu zuten.

Diru-laguntza horiek hirigintza eta etxebizitza arloko premiazko neurrien Foru Legean jasota daude. Era horretan, laguntzak 40 eurotakoak dira etxebizitzaren metro karratuko `A´ kalifikazio energetikoa lortzen dutenentzat, 30 eurotakoa `B´ kalifikazio energetikoaren kalifikazioa lortzen dutenentzat eta 20 eurotakoa `C´ dutenentzat.

Lege hori 2009ko ekainean indarrean sartu zenetik, Nafarroako Gobernuak zortzi bat milioi euroko diru-laguntza eman du energia aurrezteko neurriak sartzen, domotika instalatzen edo eraikuntza berriko babes ofizialeko 2.600 etxebizitza baino gehiagoren alokairua sustatzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa