(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Navartur-en jarri duen stand-ean nafarrei `Nafarroako doan hartzen zaitu´ kanpaina eta `Gazteluen Ibilbidea´ hurbilduko zaie ostirala, 2012.eko otsailak 17


Barcina Lehendakariak inauguratu du azoka


Ezkerretik eskuinera, Sánchez de Muniáin kontseilaria, Barcina Lehendakaria, NAVARTUReko zuzendari Luis Cortés eta Carlos Erce. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko herritarrei hurbilduko die `Nafarroak doan hartzen zaitu´ kanpaina eta `Gazteluen eta Gotorlekuen Ibilbidea´ "Navartur" Nafarroako Erreinua Nazioarteko Turismo Azokan jarri duen stand-aren bitartez.

Yolanda Barcina Lehendakariak azoka inauguratu esta espazio hori bisitatu du, FITUR Nazioarteko Turismo Azokarako pentsatutakoaren egokitzapen bat, 50 metro koadro hartzen eta Erdi Aroko gaztelu baten itxura hartzen zuena, Tolosako Nabaken batailaren eta Nafarroa Gaztelan sartu zeneko mendeurrenen omenez egiten den aipamen gisa.

Navartur-ekoak 50 metro koadro ditu –iazkoak baino 20 gutxiago- eta erakusmahai bat du informazio orokorra emateko; 3D bideo bat proiektatzen duen pantaila bat; `Nafarroako doan hartzen zaitu 2012´kanpainari buruzko informazioa; Kukuxumusu kanpainaren ikus-entzunezkoak. Otsailaren 17tik 19ra irekita egongo den azoka honen bidez, Gobernuak Fitur-en aurkeztu zituen produktu berak aurkeztu nahi ditu, baina kasu honetan, Nafarroako herritarrei. Gainera, stand-ean Bardeetako irudia bat ageri da, Nafarroako hegoaldeko turismoa ordezkatzen duena eta baita Iratiko Basoko beste bat ere, Nafarroa iparraldeko zonaldea ordezkatzen duena.

Barneko turismoa 2011n turismoko informazio-puntuetan egindako kontsulta guztien % 14,12 izan zen. Izan ere, garrantzi-mailan nafarrak bigarren postuan daude, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen atzetik (% 15,38). Hirugarren taldean katalanak daude, % 14.07arekin.


Lehendakaria Departamentuko arduradunekin eta turismoko enpresarioekin. ( irudia handitu )

"Navartur" Nafarroako Erreinuaren Nazioarteko Turismo Azoka arlo publiko nahiz pribatuko landa-turismo sektoreko profesionalentzat da, eta bertan merkaturatze, marketing eta turismo-sustapeneko adituek eta landa-turismo sektoreko profesionalek parte hartzen dute. Navartur Nafarroako Azokek antolatzen dute. Gainera, Nafarroako Azoken antolaketa teknikoarekin, Nafarroako Gobernuak eta Landa Turismo Federazioak sustatutako landa-turismoko nazioarteko kongresu bat ere ospatzen da.


"Nafarroak doan hartzen zaitu" kanpainaren deialdia zabalik dago

Bestalde, Nafarroako Gobernuak 600.000 bideratuko du "Nafarroako doan hartzen zaitu" kanpainarako. Kanpaina horretan turistei eta nafarrei beraiei ere deskontuak eskaintzen zaizkie bisita gidatu, jarduera, ostatu eta jatetxeetan.

Deialdia otsailaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu da, atxikitzeko interesa duten establezimenduek hil honen 16 eta 26 artean egin ahal izan dezaten eta sistema bi egun geroago (otsailak 28) funtzionamenduan egon dadin.

Gogora ekarri behar da, pertsonako 31 euro arteko deskontuak eskaintzen direla bertan emandako bi gau bakoitzeko, eta 2012ko martxoaren 1etik ekainaren 30a arte aplikagarriak izango dira (Aste Santuan izan ezik), eta baita soberakina geratzen bada ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
www.turismo.navarra.es
www.navarraterecibegratis.com
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa