(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda lehendakariordea Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Bekak emateko ekitaldiaren buru izan da ostirala, 2012.eko otsailak 17


70 gaztek lan-praktikak egingo dituzte Erkidegoaz kanpoko herrialdeetako 41 enpresa eta erakundetan, Nafarroako Nazioarteko Planaren barnean


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuaren bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Beken banaketa-ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Harekin batera izan dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Julio Lafuente; Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen errektore orde María Iraburu; Nafarroako Enpresarioen Konfederazioaren (CEN) lehendakari José Antonio Sarría, eta Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Nazioarteko Politikako zuzendari nagusi María Jesús Valdemoros.

Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Beken banaketa- ekitaldia.

Miranda lehendakariordea eta agintariak Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Bekak jaso dituztenekin. ( irudia handitu )

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Beken banaketa-ekitaldiaren buru izan da gaur goizean.

Bigarren lehendakariordearekin batera izan dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Julio Lafuente; Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen errektore orde María Iraburu; Nafarroako Enpresarioen Konfederazioaren (CEN) lehendakari José Antonio Sarría, eta Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Nazioarteko Politikako zuzendari nagusi María Jesús Valdemoros.

Beka horiek Nafarroaren Nazioarteko Planaren barnean sartzen dira, eta haien helburua da goi-tituludunak diren gazteek beren lan-praktikak Erkidegoaz kanpoko erakundeetan egin ditzaten (enpresak, ikerketa-zentroak, GKEak, enbaxadak, kontsulatuak, Espainiako Turismo Institutuko bulegoak eta merkataritza-ganberak). Programaren lehen edizio honetan, 70 gaztek jaso dituzte bekak, eta kopuru horregatik 42k Nafarroako Jauregian gaur egin den banaketa-ekitadian parte hartu dute.


Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Beken banaketa- ekitaldia.

Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Beken banaketa-ekitaldia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 396.526 euro inbertitu du programa honetan (beka bakoitzeko 5.432 euro batez beste), eta kudeaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate-Sozietate Fundazioarekin eta Nafarroako Unibertsitatearen Enpresa Fundazioarekin lankidetzan egin da. Lehenengoaren gerente Jesús Arrondo eta bigarrenaren lehendakari eta zuzendari-gerente Javier Taberna eta Ignacio Uría, hurrenez hurren, izan dira beken banaketa-ekitaldian.

Bere diskurtsoan, Miranda lehendakariordeak azaldu du beka horiek ez direla une honetan bizi den krisi-egoeraren aringarri, baizik eta Gobernuaren zein Nafarroako gizartearen apustu estrategiko bat dela profesional berriak agertoki orokor batean prestatzeko. Bekadunei gogora ekarri die sakrifizio eta erronkaz jositako amets bat betetzen ari direla, eta urte gutxian Nafarroako ekonomiaren ekoizpen eta ekonomian txanda hartuko dutenak direla eta, bereziki, Moderna Planaren baldintzak garatu beharko dituztenak.

Azkenik, Miranda lehendakariordeak Nafarroan dauden enpresak aipatu ditu eta bekadun batzuk atzerriko herrialdeetako beren ordezkaritzetan eta zentroetan, Foru Erkidegoko enpresen dinamismo eta erantzukizunen adibide direla. Enpresa horiek dira: SIC Lázaro (AEB); Computadores Navarra (Israel); Seinsa (India); Elikagaien Erakusketa eta Kontserbazioa (Txina eta Mexiko); IAN (Txina); Koxka, (Dubai); Cinfa Labrategiak (Hego Korea); BSH (Txina); Iberfruta (Maroko); FIDIMA (AEB), eta  Tecnoenpol HM (Kolonbia)

Manuel Martínezek, bekadunen izenean, Gobernuari esker oneko hitzak esan dizkio eta baita prestakuntza jaso duten unibertsitate nafarrei ere.

Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Bekei buruzko informazioa

Beka bakoitzaren barnean onuradunarentzako joan-etorriko bidaia bat sartzen da, egonaldiko gastuetarako diru-zorro bat (helmugako herrialdearen arabera aldatzen dena), aseguru bat eta, egokia denean, bisatuaren gastuak.

Bekak emateko eskatzailearen ikasketa-espedientea kontuan hartu da (% 20), egin behar den praktikak Nafarroarako zer interes estrategiko duen (% 20) eta hautagaiaren lan-profila nola egokitzen zaion (% 60). Bekek 6 hilabeteko iraupena izango dute gutxienez eta 2012ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dute.

Onuradunek izan behar zituzten baldintzen artean dago, nazionalitate espainiarra edo Europar Batasuneko estatu kideetako batekoa izatea, Nafarroan erroldatuta egotea, kasu bakoitzerako eskatutako unibertsitate-titulazioa izatea deialdia argitaratzen denetik aurreko 3 urteetan lortutakoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak ematen dituzten atzerrian praktikak egiteko prestakuntza-planean aurrez izena emanda egotea.

Praktiketan gazte nafar gehien hartuko duen herrialdea Txina da (14); ondoren datoz, AEB (13), Mexiko (5) Peru (5), India (4) eta Kolonbia (4). Zerrenda osatzen da Paraguai, Australia, Maroko eta Singapur-ekin, bakoitzak 2 ikasle hartuz; Argentina, Kanada, Txile, Malaysia, Bolivia, Brasil, Hego Korea, Costa Rica, Dubai, Ekuador, Israel, Norvegia, Zeelanda Berria, Dominikar Errepublika, Turkia eta Uruguaik, berriz, onuradun bana hartuko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Bekak jaso dituztenen zerrenda.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa