(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laneko Ikuskatzailetzak areagotu egingo du lan-harremanen zaintza krisi ekonomikoagatik astelehena, 2012.eko otsailak 20


Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Nafarroako eta estatuko batzordeak 2012ko jarduerak planifikatu ditu


Nafarroako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Lurralde Batzordearen bilera

Nafarroako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Lurralde Batzordearen bilera ( irudia handitu )

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Lurralde Batzordea Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek osatzen dute. Gaur goizean elkartu dira 2011n egindako lanaren balantzea egin eta 2012ko jarduerak planifikatzeko.

Batzordearen ikuskatze-jarduerak hauek dira: laneko arriskuak saihestea, enplegua eta lan-harremanak, Gizarte Segurantza eta ekonomia irregularra, eta atzerritarren lana.

Batzordekideek krisi ekonomikoaren eragina azpimarratu dute. Horrek ikuskapenaren aurreikuspenak abagune honetara doitzera behartzen du. Ildo horretatik, 2012ko programan 2007-2010erako Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Espainiako Estrategiak ezarritako helburu, lehentasun eta jarduteko ildoak mantentzea erabaki da, eta laneko arriskuen prebentzioko arauak azken aldaketetara egokituko dira. Gainera, lan-harremanen eta enpleguaren zaintza areagotuko da, lan-merkatua mugatzen duen egoera ekonomiko-soziala dela-eta.

Batzordeak Gizarte Segurantzan planifikatutako jarduera indartzea erabaki du, honako hauetan iruzurra gertatzen ez dela behatuz: kokapenak araubide desegokietan; Gizarte Segurantzari zor dioten enpresak; ondorengotzak, enpresen taldeak eta azpikontratazioak; Gizarte Segurantzaren prestazioak; baja desegokien edo azpikotizazioen kontrola, eta hobari desegokiak.

Horrez gain, 2012ko jarduteko ildoen artean, Batzordeak aitortu gabeko lana edota prestazio desegokiak eskuratze aldera enpresa faltsuen sorrera eragozteko atzerritarren lanari eta legez kontrako ekonomiaren inguruko jardueretan ahaleginak areagotuko ditu, hainbat urtean behin egiten den 2010eko martxoaren 5eko  Zerga, Lan eta Gizarte Segurantzarekiko Iruzurra Saihestu eta Zuzentzeko Plan Integralari jarraiki.



Batzordekideak

Topaketa Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren egoitzan izan da. Batzodeburua Imelda Lorea Nafarroako Gobernuko Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusia izan da, eta berarekin batera izan da Carmen Alba Nafarroako Gobernuko ordezkaria. Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa, Javier Zubicoa Lan Zerbitzuko zuzendariak eta Alberto Margallo Nafarroako Lan Osasun Institutuko zuzendari kudeatzaileak hartu dute parte bileran. Espainiako Gobernuaren aldetik, Milagros García Cobo Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren kudeaketan laguntzeko zuzendariorde nagusiak, Julián Sáinz eta Enrique Calvo GSINeko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko probintzia-zuzendariek, hurrenez hurren, eta Guillermo Dachary Lan Ikuskatzailetzako lurralde-zuzendariak hartu dute parte.

Lurralde-batzorde hori, Idazkaritza Nagusi Teknikoaren 2000ko ekainaren 7ko Ebazpenaren arabera, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren (gaur egun Enplegu eta Gizarte Segurantza) eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko alde biko akordioaren ondorioz sortu zen Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskatzailetzaren jardun aktibo eta planifikatua burutzeko eta, hartara, Nafarroako interesei eraginkortasunik handienarekin erantzuteko, baita gizarte-eragile, organismo autonomo eta erakunde kudeatzaileen eskaerei ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa