(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 16,6 milioi euro emango du garapenerako nazioarteko kooperaziorako asteartea, 2012.eko otsailak 21


27 euro biztanle bakoitzeko eta, horrenbestez, garapenerako laguntza ofizialean ahalegin ekonomiko handiena egiten duen erkidego bihurtu da


Nafarroako Gobernuak 16,6 milioi euro eman du garapenerako kooperaziorako.

Nafarroako Gobernuak aurten 16.604.856 euro emango du garapenerako nazioarteko kooperaziorako, hau da, Nafarroako Gobernuaren aurrekontu guztiaren % 0,6, bere garaian Foru Parlamentuak ezarritako parametroen barnean. Horrek esan nahi du garapenerako laguntza ofizialaren arloan ahalegin ekonomiko handiena egiten duen erkidegoa dela, biztanle bakoitzeko 27 euroko batez bestekoarekin.

Hala igorri die Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilari Elena Torres MIrandak Kooperazioaren Nafarroako Kontseiluko kideei gaur goizean Iruñean izandako bileran. Bertan bildu dira 2011ko balantzearen datuen berri izateko eta 2012ko Kooperaziorako Urteko Plan Operatiboaren ildoak jakiteko.


Aurtengo Plan Operatiboaren helburuetako bat da, hain zuzen, Nafarroaren laguntza eraginkorragoa izan dadin kide dituen herrialdeetan pobrezia desagerrarazteko. Horretarako, laguntzen eragina hobetzen ahaleginduko da lehenetsitako herrialde eta eremuetan geografia- eta sektore-kontzentrazioko printzipioaren bidez. Larrialdiko giza ekintza arintzen saiatuko da ere.

Planaren beste helburuetako bat da, ekonomia, finantza, ingurumen eta elikagaien krisiek garapen bidean dauden herrialdeetan sortzen dituzten ondorioak zabaltzea, eta erakustea nola nazioarteko elkartasunak laguntzen duen ondorio horiek murrizten; gainera, bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatu nahi dira merkataritza-politika berriaren elementu estrategiko moduan Europa Estrategia 2020 esparruaren barnean. Bidezko merkataritza, dakigunez, ohiko merkataritzaren alternatiba bat da eta, horri esker, Hegoaldeko herrialdeetako produktuak Iparraldeko merkatuetan sar daitezke. Truke honek langileen errespetua sustatzen du, lan-baldintza duin batzuk bermatuz eta kontsumitzaile nahiz ekoizlearen artean harreman estuago bat ahalbidetzen du gehiegizko bitartekariak kentzean.

Beste helburu batzuk

Plana, gainera, deialdien bidezko eskaeren instrukzio-denborak hobetzearen alde agertzen da, bai eta finantzatutako proiektuen kontrol ekonomiko eta teknikoaren alde ere. Erakundeen eta haien proiektuen gainean egiten diren berrazterketa eta kontrola herritarrei eramatea aurreikusten da, funts publikoak nora doazen hobeto jakin dadin eta laguntzek benetan zer eragin duten ehunka mila pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko orduan.

Azkenik, helburuen beste talde batek kanpoko komunikazioarekin, gizarte-partaidetzarekin eta erakundeen arteko laguntzarekin zerikusia du.

Balantzea

Bilkuran 2011ko garapenerako nazioarteko kooperaziorako programaren balantzea ere egin da. Urte horretan 18.263.268 euro eman zen garapenerako laguntza ofizialerako eta 36 herrialdetara heldu zen. Peru, Guatemala, El Salvador, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Nikaraguak laguntzaren % 56 jaso zuten.

Sektoreka, laguntzen % 25a baino gehiago, laguntza ematen den herrialdeetako biztanle ahulenen osasuna hobetzeko erabili zen; bigarrenik, funtsen % 15 landa-eremuko bizi-baldintzak hobetzeko erabili zen, landa- eta nekazaritza-garapeneko proiektuen bidez.

191 esku-hartze finantzatu ziren guztira 83 erakunderekin lankidetzan. Urte anitzeko 45 programa azpimarratu behar dira (195.736 euroko urteko batez bestekoarekin) eta urteko 110 proiektuak (75.096 euroko batez bestekoarekin), une honetan egikaritzen ari direnak.
Gainera, eta 2011ko irailean Garapen eta Sentsibilizaziorako Hezkuntzako deialdiak aurrera atera ezin izan baziren ere, era horretako 25 ekintza egin ziren urte horretan, guztira, 668.872,99 eurotan


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa