(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 62 enpresa Europako Bide Segurtasunaren Gutunera atxiki dira
asteazkena, 2012.eko otsailak 22


Horiez gain, 50 langile baino gehiagoko zazpi enpresa saritu dituzte haien langileak trafiko-istripuetatik babesteagatik


Europako Bide Segurtasunaren Gutunera atxikipena

Taldeko argazkia kontseilaria aurreko lerroan dela ( irudia handitu )

Marta Vera Janín Osasun kontseilariak Europako Bide Segurtasunaren Gutunera atxikitzeagatiko ziurtagiriak banatu ditu gaur goizean Nafarroako Lan Osasun Institutuan Nafarroako 62 enpresaren artean, laneko trafiko-istripuak murrizten laguntzeagatik. Gainera, 50 langile baino gehiagoko zazpi enpresak diploma bat jaso dute azken urtean horietako langileek trafiko-istripu bat ere izan ez dutelako. Hauek dira enpresak: Industria Navarra de Servicios y Limpiezas, S.L.; Zabala Innovation Consulting, S.A.; Idifarma Desarrollo Farmacéutico, S.L.; MTS Tobacco, S.A.; M. Torres Ólvega Industrial, S.L.; Lys Alimentación, S.A.U.; y Técnicas y Servicios de Ingeniería y Control, S.L. (TESICNOR).

Ekitaldian hauek hartu dute parte: Cristina Ibarrola Guillén Osasuneko zuzendari nagusiak; Alberto Margallo Lana Nafarroako Lan Osasun Institutuko zuzendari kudeatzaileak; Juan A. Bronte Les Asepeyoren Nafarroako zuzendariak; eta Alberto Rojo Pérez erakunde horretako Segurtasun eta Higiene sailekoak. Horiez gain, Daniele Faccincari Europako Bide Segurtasunaren Gutunaren Espainiako ordezkariak bideokonferentzia bidez parte hartu du.

Nafarroako Lan Osasun Institutuak sustatu duen izenpe horren bidez biztanleak, enpresak eta tokiko erakundeak sentsibilizatzea da asmoa, lan-jarduerak eragindako joan-etorrietan gertatzen diren istripuen arloan.  Gogorarazi behar da lanera joatean edo itzultzean gertatzen diren trafiko-istripuak (in itinere) zein lanaldian zehar gertatzen direnak (jardunean) Nafarroan heriotza eragiten duten istripuen % 50 eta istripu larri edo oso larrien % 20 baino gehiago direla, Nafarroako Lan Osasun Institutuak emandako datuen arabera.


Europako Bide Segurtasunaren Gutunera atxikipena

Ezkerretik eskuinera: Bronte, Margallo, Vera, Ibarrola eta Rojo ( irudia handitu )

Verak esan duenez, 2011ko azken hiruhilekoan, trafiko-istripuak lan-istripuen % 6,5 izan ziren Nafarroan. 156 "in itinere" izan ziren, baina ez zuten heriotzarik eragin. Kontseilariak zera azpimarratu du: "Espainian trafiko-istripuengatiko biktimen kopurua erdira murriztea lortu da, % 53ko murrizketa alegia". Gainera, "errepideetako heriotza kopurua gelditzeko konpromisoa hartua duten erakundeen kopururik handiena duen Europar Batasuneko herrialdea da".

2.100 atxikipen sei urtean

Europako Bide Segurtasunaren Gutunaren alde 2006an egin zen eta, orduz geroztik, 2.100 erakunde atxiki dira (multinazionalak, enpresa txiki eta ertainak, elkarte profesionalak edo instituzioak), guztira 253,3 milioi langile inguru.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa