(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enpleguari loturiko bost neurri indartu ditu 4.200 nafar baino gehiagoren kontratazioa, 150 enpresa-proiekturen abiaraztea eta 4.600 langabeturen prestakuntza sustatzeko asteazkena, 2012.eko otsailak 22


Neurri horiek betetzeko 12,5 milioi euro erabiliko dituzte, eta Gobernu zentralak onetsitako laguntzen osagarri izango dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak bost neurri abiaraziko ditu Foru Erkidegoan enplegua sustatzeko. Bost neurrien helburua gaur egun langabezian dauden 4.200 nafar baino gehiago kontratatzea, ekintzaileen aldetik 150 enpresa-proiektu berri indartzea, gizarteratzeko eta laneratzeko errenta jasotzen duten 800 lagun laneratzea eta langabezian dauden 4.600 pertsona kualifikatzeko prestatzea da.
Langileak

4.200 nafar baino gehiagoren kontratazioa indartzeko enpleguari loturiko bost neurri onetsi dira

Nafarroako Gobernuak bost neurri abiaraziko ditu Foru Erkidegoan enplegua sustatzeko. Bost neurrien helburua gaur egun langabezian dauden 4.200 nafar baino gehiago kontratatzea, ekintzaileen aldetik 150 enpresa-proiektu berri indartzea, gizarteratzeko eta laneratzeko errenta jasotzen duten 800 lagun laneratzea eta langabezian dauden 4.600 pertsona kualifikatzeko prestatzea da.


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, bost neurriak eman ditu ezagutzera. Bileraren ostean, Yolanda Barcina Lehendakariak aurkeztu ditu prentsaurrekoan, Elena Torres Miranda Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilaria eta Lourdes Goicoechea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria alboan dituela.

Hauek dira neurriak:

1. 25 langile baino gutxiagoko enpresen kontratazioa sustatzeko laguntzak, kontratu bakoitzeko 4.800 eurorainokoak.
2. 4.200 euroko zerga-kenkariak sortutako mugagabeko lanpostu bakoitzeko
3. Inbertsioaren % 50eko finantzazioa (15.000 eurora arte) ekintzaileen proiektu berrientzat
4. 3.800 euro baino gehiagoko diru-laguntzak enpresei eta tokiko erakundeei gizarteratzeko errenta jasotzen dutenak kontratatzeagatik
5. Langabezian daudenen prestakuntzarako aparteko programa

Neurri horien bidez, Nafarroako Gobernuaren asmoa laneko esparru berria osatzea da, hala, Gobernu zentralak onetsitako erreforma Nafarroan enpresa txikienei aukera berriak eman eta talde guztientzako, bereziki lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituztenentzako (30 urtetik beherakoak, 45 urtetik gorakoak eta epe luzeko langabetuak), enplegua sortzeko modu bihurtuko da.

Guztira, Gobernuak 12,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu enplegua bultzatzeko neurri horiek finantzatzeko. Zehazki esatera, 5 milioi euro kontratatzeko laguntzak dira, 2,5 milioi euro enpresa-proiektu berrientzako diru-laguntzak, milioi bat euro gizarteratzeko eta laneratzeko errenta jasotzen dutenak kontratatzeko, eta 4 milioi euro prestakuntzarako aparteko planaren kostua izango da. Bestalde, zerga-neurriak direla-eta 10,3 milioi euroko diru-sarrera gutxiago lortuko da.

Zenbateko horien finantzazioa 2012ko Aurrekontuaren kontura egingo da, eta lehentasuna emango zaie enpleguaren alorreko jarduera horiei aurrekontuko beste ildo batzuen aldean.

Enplegu gehiago Nafarroan

Nafarroako Gobernuaren neurriek iragan otsailaren 10ean Espainiako Gobernuak kontratazioa babesteko onetsi zituen laguntzak biribiltzen ditu, zerga kenkariei loturikoak izan ezik, Nafarroak bere eskumenak izan eta bere pizgarriak sustatzen dituelako, azken horiek estatu osokoak baino onuragarriagoak baitira.
Hau da, langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak Gobernu zentralak ezarritakoekin batera emango dira, eta, gainera, Gobernu zentralak proposatutako pizgarrietan barne hartuta ez dauden kolektiboen beharrizanei erantzuten die (45 urtetik gorakoak edo 30 eta 44 urte arteko iraupen luzeko langabetuak). Modu horretara, Nafarroan langabezian daudenek pizgarri ekonomiko gehiago izango dituzte lanpostu bat lortzeko.

Era berean, Foru Gobernuak gizarteratzeko eta laneratzeko errenta jasotzen dutenentzako diru-laguntzak emango ditu. Horiek ere ez dira kontuan hartu estatuko lan erreformaren bidez onetsitako pizgarrietan, baina Nafarroan langabeziako prestazioa edo diru-laguntzak agortu dituztenak laneratzea sustatuko da.

Gainera, ekintzaileei laguntza emateko aukeraren aldeko apustua egingo da Foru Erkidegoan enpresa-proiektu berriak irekitzea finantzatzeko.

Neurriak eta horien xehetasunak

1. 25 langile baino gutxiagoko enpresentzako laguntza kontratazioan

Nafarroako Gobernuak 4.800 euroraino emango dizkie 25 langile baino gutxiagoko enpresei hiru kolektibotako jendea kontratatuz gero: 30 urtetik beherakoak, 45 urtetik gorakoak eta epe luzeko langabetuak (urtebete baino gehiago).
Laguntzen zenbatekoa Gizarte Segurantzaren kostuaren % 100 izango da lehen urtean mugagabeko kontratuentzat. Diru-laguntza jaso ahal izateko, kontratuaren bidez langileen zerrenda handitu eta gutxienez ere 3 urtez mantendu beharko da.

Horrez gain, Gizarte Segurantzaren kostuaren % 100eko laguntzak emango dira lehen urtean behin-behineko kontratuak behin betiko kontratu bihurtzen badira.
Kasu horretan ez da handitu beharko langileen zerrenda.

Laguntza horiek Gobernu zentralak bi kolektibo hauentzat onetsi dituen laguntzekin batera emango dira: 30 urtetik beherakoak eta 45 urtetik gorakoak, epe luzeko langabetuak direnean.

Neurri horri esker, Gobernuak 2.200 lanpostu sortzea espero du. Horretarako 5 milioi euroko aurrekontua baliatuko da, eta deialdia datorren hilabetean, martxoan, argitaratuko da.

2. Zerga-kenkaria langileei kontratu mugagabea egiteagatik

Nafarroako Gobernuak zerga-abantailak sustatzen jarraituko du langileen kontratuak mugagabeak izatea bultzatzeko. Horretarako, mugagabeko kontratu bakoitzeko, 4.200 euroko zerga-kenkaria aplikatuko da. Kenkaria talde guztiei aplikatuko zaie, baldin eta enpresako langileen zerrenda handitzen badute.

Gainera, Nafarroako Gobernuak 1.500 euroko kenkariak aplikatuko ditu behin-behineko kontratuak behin betiko bihurtzeagatik, langileen zerrendari eutsi eta langile iraunkorren igoera langileen jaitsiera baino handiagoa bada.
Foru Gobernuak enpresa txikiei laguntza berezia emango die (10 milioi euro baino gutxiago fakturatzen dutenak), eta kenkari horiek % 30 handiagoak izango dira 2012an eta 2013an.

Kenkari horiek handiagoak dira Gobernu zentralak estatu osorako ezarri dituenak baino, bai zenbatekoari eta bai hartzaileak izango diren kolektiboei dagokienez.
Foru Gobernuak kalkulatu duenaren arabera, neurri horri esker 2.400 lanpostu sortuko dira. Neurri horretarako eman den aurrekontua 10,3 milioi euro da, eta dagoeneko jasota dago 2012ko aurrekontuan. Neurria aurten, 2012an, sartu da indarrean.

3. 3. Ekintzaileentzako laguntzak jarduera ekonomiko berriak sortzeko

Nafarroako Gobernuak ekintzaileei laguntzeko ildo espezifiko bat sortuko du.
Hala, enpresa-proiektu berrien inbertsioaren % 50 finantzatzeko laguntzak ezarriko dira, 15.000 eurorainokoak. Gehieneko laguntzak 30 urtetik beherako ekintzaileen taldeari emango zaizkio.

Neurri honetarako aurrekontua 2,5 milioi eurokoa da. Nafarroako Gobernuak, laguntzen ildo horren bidez, 150 enpresa berri baino gehiago sortzea espero du. 2012an laguntzak emateko deialdia datorren martxoan plazaratuko da.

4. Gizarteratzeko eta laneratzeko errenta jasotzen dutenak kontratatzeko laguntzak

Gobernuak gaur egun gizarteratzeko eta laneratzeko errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak onetsi ditu.
Diru-laguntzen bi deialdi egingo dira: bata enpresa (publiko eta pribatuak) eta elkarteentzat, eta bestea tokiko erakundeek kontratatu dezaten.

Enpresen eta elkarteen kasuan, diru-laguntzaren zenbatekoa 3.848,40 eurorainokoa izango da oinarrizko errenta jasotzen duen eta kontratatzen den pertsona bakoitzeko (langileen zerrenda handitu beharko du). Diru-laguntza hori 6 hilez oinarrizko errentaren gutxieneko zenbatekoaren baliokidea da. Langilea hitzarmenaren araberako ordu kopuruan oinarrituta kontratatuko da kobratu beharreko zenbatekoraino, hala, enpresak ez du langile horren soldataren kosturik izango eta langileak hitzamen bidez ezarritako baldintzei jarraiki lan egingo du. Enpresari dagokio langilearen Gizarte Segurantzako kostua ordaintzea.

Toki erakundeen kasuan, diru-laguntza 3.848,40 eurorainokoa izango da, hau da, oinarrizko errenta jasotzen duen pertsona bakoitzeko, baina zenbateko horri Gizarte Segurantzako % 100eko kostua gehituko zaio. Kontratua 6 hilekoa izan beharko da eta langilea kobratu beharreko zenbatekoraino dagokion ordu kopuruetan kontratatuko da. Hala, tokiko erakundeak ez du kosturik izango langile horri dagokionez eta langileak legez ezarritako baldintzei jarraiki lan egingo du.

Neurri horren aurrekontua milioi bat eurokoa da eta tokiko erakundeen Gizarte Segurantzako kostua finantzatzeko da. Soldaten zenbatekoa autofinantzatu egingo da, hartzaileek prestazioa jaso ordez enpleguagatiko soldata kobratuko dutelako.

Nafarroako Gobernuak 800 lanpostu sortuko direla aurreikusi du, eta pertsona horiek oinarrizko errenta jasotzeari utziko diote. Diru-laguntzen bi deialdiak datorren martxoan egingo direla aurreikusi da.
Programa honetan parte hartzen duten enpresa edo erakunde partaideek hitzarmena sinatuko dute Nafarroako Gobernuarekin, enpleguaren alde gizarte-konpromisoa hartzeko prest daudela adieraziz.

5. Langabetuen prestakuntzarako programa osagarria

Enpleguaren sustapenaz gain, Nafarroako Gobernuak langabetuak prestatzeko programa osagarri bat abian jartzea onetsi du.
Kualifikatzeko 238 ikastaro eskainiko dira, eta horiek eskaintzen dituzten irakasleen % 50 langabea izango da. Gobernuaren baliabideen bidez gauzatuko da eskaintza, Iturrondo eta Cenifer zentroen bidez, martxotik eta ekainera. Ekainean ere deialdi publiko bat egingo da 2012ko irailetik 2013ko martxora ikastaroak emateko.

Langabetuak kualifikatzeko prestakuntza-programa hau finantzatzeko, Gobernuak 4 milioi euro bideratuko ditu, eta, horren bidez, langabezian dauden 4.600 pertsonari parte hartzeko aukera ematea espero da. Gainera, irakasle gisa lan egiteko 110 postu sortuko ditu.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Enpleguari lotutako neurrien aurkezpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa