(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa 2012 Planak 1.878,2 milioi euroko inbertsioa egin du osteguna, 2012.eko otsailak 23


2011 amaieran aurreikusitako inbertsioen % 69 egin zen, Miranda lehendakariordeak aurkeztutako jarraipeneko txostenaren arabera


Transcripción textual del video

2008ko apirilean abian jarri zenetik eta 2011ko abenduaren 31 arte Nafarroa 2012 Planaren barnean egindako inbertsioak 1.878,2 milioikoak izan dira, hau da, aurreikusitako inbertsio guztiaren % 69a. Hala jasotzen da gaur goizean Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Álvaro Mirandak aurkeztu duen Planaren Jarraipeneko 12. Txostenean.

Iragan urtearen amaieran, Planaren lehentasunezko 93 jardueratatik 90 abian edo amaituta zeuden (% 97a). Data horretako inbertsioko proiektuak 79 dira, hau da, kopuru guztiaren % 85a.

Nafarroa 2012 Planaren barnean egindako inbertsioak 1.878,2 milioikoak izan dira, hau da, aurreikusitako inbertsio guztiaren % 69a. Hala jasotzen da gaur goizean Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Álvaro Mirandak aurkeztu duen Planaren Jarraipeneko 12. Txostenean.

Iragan urtearen amaieran, Planaren lehentasunezko 93 jardueratatik 90 abian edo amaituta zeuden (% 97a). Data horretako inbertsioko proiektuak 79 dira, hau da, kopuru guztiaren % 85a.

Horiexek dira Txosteneko datu aipagarrienetako batzuk, eta bertan emaitzen balantzeaz gain, jarduera bakoitzaren betetze-maila ere jasotzen da. Lehentasunezko jardueren egoerari dagokionez, 2011ko abenduaren 31n 23 proiektu amaitu dira, 694,3 milioi euroko inbertsioa eginez, eta 60 proiektu abian daude. Azken horietatik, 40 eraikitze-fasean daude (guztira, 1.154,7 milioi euro inbertituz) eta 27 proiektuk aurrez jarduera-motaren bat egin dute eraikitze-fasearen aurretik, zehazki, obra bat lizitazio edo esleitzeko fasean dago; 7 obra amaitutako eraikitze-proiektuarekin (10,2 milioi euroko inbertsioa eginez) eta 19 proiektu aurretiazko jarduerekin (19 milioiko euroko inbertsioa eginez). Data horra arte, 3 proiektu atzeratu dira.

Atalez atal,2011ko abenduaren 31 arte egindako inbertsioak honako era honetan banatu dira: Ezintasun eta Adin Txikikoentzat, 29,2 milioi euro; Ospitale eta Laguntza Zentroetarako, 82 milioi euro; Hezkuntzarako, 100 milioi euro; Teknologia Zentro eta Ikerketa Aplikatuko Zentroetarako, 86 milioi euro; Kultura eta Aisialdirako, 124 milioi euro; Ondare Historiko eta Artistikoa Errekuperatzeko, 37,3 milioi euro; Administrazioaren Eraikinetarako, 40 milioi euro; Etxebizitzarako, 211,7 milioi euro; Industrialdeetarako, 21,9 milioi euro; Ingurumen eta Lurraldearen Antolamendurako, 22,2 milioi euro; Nekazaritzako Industria eta Ureztatzeetarako, 505,4 milioi euro; Errepide Sarerako, 534,3 milioi euro; Abiadura Handiko Trenerako, 1,3 milioi euro eta Logistika Arloetarako, 82,4 milioi euro.

2011 urteko balantzea

Nafarroa 2012 Planaren Jarraipeneko hamabigarren Txostenak adierazten du, gainera, 2011ko lehen hiruhilekotik obrak amaitu direla Plan guztian amaitutako 23 proiektu guztien Lehentasunezko Jardueren 6 obra. Honako hauek dira: Iruñeko Justizia Jauregiaren Zabalkundea (obra 2011ko bigarren hiruhilekoan amaitu zen); Nafarroako Ubidearen Ureztatzeen 1. Fasea (obra abuztuaren 31n amaitu zen); Iruñeko Gotorlekuaren Kanpoaldea Birgaitzea; Uxueko Santa Maria (Abacial Etxea, Barnealdea eta 4. Fasea); Musikaren Hiria (proiektua 2011ko laugarren hiruhilekoan amaitu zen); eta San Adriango Osasun Zentroa (Osasun Zentroak Zabaltzeko Plana).

Aldiz, irailean Ubarmin Klinikako Kirurgia Guneak Berritzeko obra eman zen, eta ekipamendua esleitzeari ekin zaio. Gainera, Nafarroako Ospitale Guneko Ama Haurrentzako Larrialdiak birmoldatzeko obra amaituta dago eta langileak eta ekipamendua eramatea geratzen da toki berrian jarduera abian jartzeko.

2011n egindako inbertsioei dagozkien datuak adierazten dute iragan urtean 385,1 milioi euro inbertitu zela. Hiruhilekoei dagokienez, 2011ko urtarrila eta martxoa artean, 78,8 milioi euro inbertitu zen; bigarren hiruhilekoan, 102,4; hirugarrengoan, 101,7 milioi euro; azkenik, 2011ko urria eta abendua bitartean, 102,2 milioi euro inbertitu zen.

Enpleguan, 2011ko laugarren hiruhilekoan 2.290 lanpostu sortu edo mantendu ziren. Sortutako lanpostu gehienak Errepide Sareari lotuta daude (1.162); atzetik datoz, Ospitale eta Laguntza zentroei dagozkienak (294), Kultura eta Aisialdiari (220), Nekazaritzako Industriari eta Ureztatzeei (189) eta Administrazioko Eraikinei (127).

Konparatzeko irizpideei erreparatuz, 2011ko lehen hiruhilekoan 3.030 lanpostu sortu edo mantendu ziren; bigarrengoan, 3.154 eta 2011ko hirugarren hiruhilekoan, 3.449 lanpostu.

Nafarroa 2012 Plana amaitzen denerako dagoen aurreikuspena

Aurtengo urtarrilean egindako azken aurreikuspenaren arabera, Nafarroa 2012 Planaren Lehentasunezko jardueren inbertsioa 2.155,4 milioi eurokoa izango da 2012ko abenduaren 31 amaitzean, hau da, 2010ean egindako NP2012ko (2.719,4 milioi euro) Lehentasunezko Jardueren eguneratzean –indarrean dagoena– aurreikusitako zenbatekoaren % 79, 3a.

Gainera, Nafarroako Gobernuak 2011ko abenduaren 14an hartutako Erabakiz onetsitako 2013-2016 Inbertsio Publikoen Plana lantzeko Metodologiarekin bat etorriz, eraikitze-fasean eta 2013. urtean amaitzea espero diren NP2012ko Lehentasunezko Jarduerak 2013-2016 Inbertsio Publikoen Plan Berrian jasoko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroa 2012 Plana (jarraipeneko 12. txostena. 2011/12/31)
Nafarroa 2012 Plana (inbertsio-taulak. 2011/12/31)
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa