(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hezkuntza, lan, ekonomia eta osasuna babesteko arloetako onurak arautu ditu goi-mailako kirol-jarduera sustatzeko ostirala, 2012.eko otsailak 24


Mila inguru kirolari, teknikari eta epailek neurri horiek baliatuko dituzte, eta neurri horiek bilatzen dute kirol-lorpen handienak prestakuntzarekin nahiz lan-munduratzearekin bateragarri egitea


Miguel Ángel Pozueta eta Nacho Arbeloa prentsaurrekoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak kirolari, epaile eta teknikariei hezkuntza, lan, ekonomia eta osasuna babesteko neurriak eskainiko dizkie, batetik, Foru Erkidegoan goi-mailako kirol-jarduera sustatzeko, eta bestetik, pertsona horiek beren kirol-lorpen handienak lan-prestakuntza eta lan-munduratzearekin bateragarri egin dezaten beren jarduera uzten dutenean. Neurri horiez mila bat pertsona baliatuko lirateke.

Hala jasotzen da iragan asteazkenean Nafarroako Gobernuak onartu zuen foru-dekretu batean, eta gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren (INDAF) zuzendari-gerente Miguel Ángel Pozueta Uribe Echeverríak.

Foru-dekretuak Nafarroako errendimenduko kirola ezarri eta arautzen du, eta sailkatu nahiz zehazten ditu: haren mailak eta estamentuak, errendimenduko kiroleko kirolari-izaerarako bideak, kalifikazio hori lortzeko eskatutako irizpide eta baldintzak eta onura nahiz neurriak bere espezializazioa eta perfekzionamendua lortzeko; hala, gaikuntza horrek haiei beste lanbide edo jarduera batzuetan lan egiten lagunduko die beren kirol-jarduera uzten dutenean.

2011eko Kirolaren Foru Legearen arabera landutako eremu arautzaileak kirol-jarduera lau mailatan banatzen du: goi-maila, goi-errendimendua, perfekzionamendua eta oinarrizko errendimendua. Eta hiru estamentu daudela aitortzen du: kirolariak, teknikariak eta epaileak. Neurri horiek 120-140 pertsonari eragingo diotela kalkulatzen da goi-mailako kategorian; 800 pertsonari goi-errendimenduko eta perfekzionamenduko tarteko kategorietan eta beste berrogeita hamar pertsonari oinarrizko errendimenduko kategorian.

Sustapeneko neurriak

Sustapeneko neurriei dagokienez, hezkuntzakoak errendimenduko kirolariek kirol-jarduera prestakuntza akademikoarekin bateragarria egin dezaten bideratuta daude. Adibidez, unibertsitateko arloan –Nafarroako Unibertsitate Publikoa-, goi-mailako eta goi-errendimenduko kirolariek plazen erreserbako gutxieneko portzentaje batera heldu ahal izango dute. Gainera, salbuespena jasotzen da, hala aurreikusita duten titulazioetan sartzeko proba tekniko, kirol-proba edo proba fisikoetan. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetan, goi-mailako kirolariek tutoretza akademikoak eta aholkularitza psikopedagogikoa jaso ahal izango dituzte. Gainera laguntza-neurriak ezarri ahal izango dira ikasketak egin bitartean, ordutegien egokitzapen, azterketen egutegi eta tutoretza-programen inguruan.

Lan-neurrietan, enplegu publikoari dagokionez, bere izaera merezimendu ebaluagarri gisa hartuko da plazak kirol-jarduerari lotuta daudenean zenbait kasutan. Kirolarien lan-egonkortasunaren aldeko neurriak sustatuko dira, beren prestakuntza bere lanpostuarekin bateragarri egin dadin. Xede horretarako, lankidetza-hitzarmenak izenpetu ahal izango dira Administrazioaren eta enpresa nahiz erakundeen artean.

Neurri ekonomikoetan, Administrazioak deitutako beken eta laguntzen aukera jasotzen da, bai eta kirol-babesa sustatzeko aukera ere eta bere onura fiskalak, beren jardueren finantzaketa-iturri gisa, gizarte-intereseko adierazpenen bidez eta haiei dagozkien zerga-arinketen bidez, esaterako. Azkenik, osasun-arloan, kirolari horiek Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak emandako zerbitzuetan lehentasunezko sarrera izango dute.

Sarrera-mailak eta -bideak

Onura horien erregulazioa kirolariak, teknikariak eta epaileak duten mailaren araberakoa izango da. Goi-mailako kirolariak emaitza garrantzitsuak lortzen dituztenak dira, ezarritako baremoaren arabera, Olinpiar Jokoetan edo Joko Paralinpikoetan parte hartuz, Munduko Txapelketetan lehen hogeita lau onenen artean sailkatuz, Europako Txapelketetan lehen hamabi sailkatuen artean sartuz edo Espainiako Txapelketetan lehen sei postuetan sailkatuz, besteak beste. Halaber, maila nazionalean edo nazioartekoan lehiaketa garrantzitsuetan parte hartzen duten kirolari nafarrak ere sartu ahal izango dira.

Goi-errendimenduko kirolariak emaitza garrantzitsuak lortzen dituzten, baina goi-mailakoenak baino zerbait baxuagoak lortzen dituztenak dira, bereziki, kirol-federazioetako teknifikazio-zentroetan sartutakoak. Perfekzionamenduko kirolariak selekzio nafarren programetan edo INDAFek ikuskatutako programa berezien programetan parte hartzen dutenak dira. Azkenik, oinarrizko errendimenduko kirolariak 12-16 urte artekoak dira, biak barne, eta maila nazionalean nahiz nazioartean emaitza aipagarriak lortzen dituztenak.

Aitorpena eta betebeharrak

Kategorietan sartzeko bideei dagokienez, bi ezartzen dira: bata ohikoa (foru-dekretuan onartutako baremoaren araberako ebazpena), eta bestea apartekoa, Kirol Kontseilu Gorenaren bidez. Baldintzen artean, nafar izaera politikoa edukitzea dago; federazioaren lizentzia izatea; zigortuta ez egotea; eta helbide fiskala Nafarroak izatea, kirol-jardueraren beraren salbuespen batekin.

Laguntzen trukean, errendimenduko kirolariek betebehar batzuk bete beharko dituzte; jokabide etikoa edo kirol-jokabidea erakustea, Nafarroako Foru Erkidegoaren izenean eskatzen zaizkion lehiaketetan parte hartzea, Joko Garbiaren programetan laguntzea, besteak beste.

Foru Dekretu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, INDAFi dagokio bertan jasotako aginduak arauaren barnean garatzea. Haien artean, urtero nahitaez argitaratu beharko den Goi Mailako kirolarien zerrenda osatzeko betebeharra.

Aurrekariak

2008. urtean Administrazioak Errendimenduko Kirola Antolatzeko Arlo bat onartu zuen, zerbitzu-karta modura, kirol-emaitza aipagarriak dituzten kirolarientzat. Era horretan, Administrazioak kirolari horri zenbait zerbitzu emateko konpromisoa hartzen zuen kirol nafarrari eskainitako lanaren eta ordezkaritzaren ordainetan, kirol-jarduera goi-maila horretarako baldintza onenetan egiteko xedearekin.

Izan ere, dekretu hau idazteko orduan, Nafarroako Gobernuak Kirola ikuskizun gisa edo errendimenduko edo aisialdi osasungarriko adierazpen gisa duen dimentsioa kontuan hartzeaz gain, kirolak berak duen dimentsio soziala ere kontuan hartu du, "komunitate baten sentipena ordezkatzen baitu, identitate-zeinuak eurak ere nabarmenduz", hezkuntza eta lehiaketako balioekin ere.

Denborak aurrera egin ahala eta Arlo hori praktikan jarri ondoren, Nafarroako goi-mailako kirolari-zerrenda bat sortzeko konpromisoarekin bateragarri egiteko beharra ikusi zen laguntza-neurri eta laguntza zehatz batzuei lotuta.

Dekretua onartzeak aurrekontua handitzea dakar, neurriak hartzeko baliabideak berrantolatzea bakarrik beharko litzatekeelako.

Erregistroa, Batzordea eta Plana

Dekretuak errendimenduko kirolari, teknikari eta epailearen izaera galtzeko eta eteteko arrazoiak ere aztertzen ditu (zigor irmoak, esaterako). Halaber, Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Erregistroa sortu du, errendimenduko kirolari, teknikari eta epaileei jarraipena egiteko; eta Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordea, gehienez ere zazpi kidek osatuko dutena; azken horiek lau urterako hautatuak izango dira, eta talde edo organoen proposamenez luzatu ahal izango dira. Batzordeak, beste betebehar batzuen artean, Nafarroako errendimenduko kiroletako kideen zerrenda proposatuko du. Gobernuak bere funtzionamendua arautuko du laster.

Gainera, Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Plan baten idazketak aurrera jarraitzen du. Hura osatuko dute, Administrazioaren eta kirol federazio nafarren sustapen-programek, bai eta Errendimenduko Kirolari zuzenean lotutako erakunde publiko edo pribatuen programek ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa