(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Microbank-ekin ekintzaileei finantzaketa errazteko ostirala, 2012.eko otsailak 24


Finantza-erakundeak milioi bat euro arteko kreditu-lerro bat irekiko du Nafarroan, eta NEZek ekintzaileei aholkularitza eman eta haien proiektuak aztertuko ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoecheak eta La Caixako erakundea den MicroBank-eko zuzendari nagusi Albert López-ek, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean ekintzailetza-jarduera pizteko, finantzaketa sustatzeko eta hura ekintzaileei errazteko; horrekin batera, negozio berriak abian jartzen ere lagundu nahi da hitzarmen horren bidez, enpleguaren sorrera eta finkatzea bultzatzeko asmoz.

Hitzarmen hori dela eta, MicroBank-ek milioi bat euro arteko kreditu-inbertsio bat egingo du Nafarroako Foru Erkidegoan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) konpromisoa hartzen: negozioak sortu edo finkatzeko autonomo nahiz enpresa txikien finantzaketa-beharrak hautemateko; ekintzaileak informatu, aholkatu eta prestatzeko enpresa-proiektu baten garapenean; enpresa-proiektuak aztertu eta bideragarritasun-txostenak egiteko eta ekintzaileak MicroBank-era bideratzeko mikrokreditua emateko azterketa egitea aldera, hala badagokio.

Nafarroako Gobernuak MicroBank-ekin izenpetutako hitzarmena enpresario txikiei eta autonomoei  kreditua errazteko.

Goicoetxea kontseilariak eta MicroBank-eko zuzendari nagusi Albert Pérezek hitzarmen bat izenpetu dute eta, haren bidez, milioi bat euroko kreditu-lerro bat irekitzen da Nafarroan enpresario txiki eta autonomoentzat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoecheak eta La Caixako erakundea den MicroBank-eko zuzendari nagusi Albert López-ek, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean ekintzailetza-jarduera pizteko, finantzaketa sustatzeko eta hura ekintzaileei errazteko; horrekin batera, negozio berriak abian jartzen ere lagundu nahi da hitzarmen horren bidez, enpleguaren sorrera eta finkatzea bultzatzeko asmoz.

Por este convenio, MicroBank llevará a

Hitzarmen hori dela eta, MicroBank-ek milioi bat euro arteko kreditu-inbertsio bat egingo du Nafarroako Foru Erkidegoan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) konpromisoa hartzen: negozioak sortu edo finkatzeko autonomo nahiz enpresa txikien finantzaketa-beharrak hautemateko; ekintzaileak informatu, aholkatu eta prestatzeko enpresa-proiektu baten garapenean; enpresa-proiektuak aztertu eta bideragarritasun-txostenak egiteko eta ekintzaileak MicroBank-era bideratzeko mikrokreditua emateko azterketa egitea aldera, hala badagokio.

Kredituen baldintzak

Mikrokredituak gehienez ere 25.000 eurokoak dira, inbertsioaren % 95a gehienez ere. Haiek eskuratu ahal izango dituzte, autoenplegurako proiektua duten pertsona fisikoek, 60.00 euro arteko urteko errenta duten autonomo profesionalek, pertsona juridikoek (10 langile baino gutxiagoko enpresak eta urtean 500.000 euro baino gutxiagoko fakturazioarekin). Finantzaketa-epeak 60 hilabetekoak dira hautazko gabealdiko 6 hilabeteak barne.

MicroBank-en aldetik maileguak emateko irizpideak mailegua eskatzen duen pertsonarengan duen konfiantzari erreparatzen dio eta baita proiektuaren bideragarritasunari ere, eta berme nahiz abalik gabeko pertsonek jaso ahal izango dute. Nahitaezko baldintza gisa, enpresa-plan bat eman behar da eta baita Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egindako bideragarritasunaren aldeko txosten bat ere.

Goicoechea kontseilariak azpimarratu duenez, jarduera ekonomikoa sustatzeko arazo nagusietako bat finantzaketa falta da eta, horregatik, "Gobernu, enpresa, finantza-erakundeok jarduera hori bultzatzeko lanean jarraitu behar dugu".


 

Microbank

MicroBank-ek bere jarduerari ekin zionetik, 827,3 milioi euroko 131.921 mikrokreditu eman ditu. Nafarroan, iragan urtarrilaren amaiera arte bankuak 4,4 milioiko balioa duen 658 mailegu eman ditu.

Alde batetik, ekintzaileei gehienez ere 25.000 euroko mikrokredituak errazten dizkie, eta horien hartzaileak autonomoak, enpresario txikiak eta ekintzaileak dira; bestalde, mikrokreditu pertsonal eta familiarrak ematen ditu helburu batekin: aldi baterako zailtasunak gainditzen laguntzen duten familiako beharrei erantzutea eta garapen pertsonala eta familiarra erraztea.

Finantza-erakundeak eman dituen ekintzaileentzako mikrokredituen % 60a enpresak sortzeko bideratu da, eta gainerako % 40a jada eratuta dauden mikroenpresen hazkunde-beharrak finantzatzeko. Bestalde, mikrokreditu pertsonalak erakundeak emandako operazioen erdia baino gehiagoa dira gaur egun.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernuaren eta Microbank-en arteko hitzarmena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa