(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012ko Kirol Babesleei Sariak deitu ditu astelehena, 2012.eko otsailak 27


1.146 kontratuk baliatu zituzten iaz hobari fiskalak, hau da, 10,2 milioi euroko babesa


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bitartez, 2012ko Kirol Babesleei Sariak deitu ditu. Deialdiaren xedea enpresa nafarrek kirol-erakundeei eta bere jarduerei lagundu eta sustatzeko egiten duten ahalegina aitortzea da.

2011n 1.146 babes-kontratu egin ziren eta babeserako azken-zenbatekoa 10.202.546,75 € izan zen.

Kirolen arabera egindako gutxi gorabeherako banaketari dagokionez, babesaren % 28a futbolerako izan zen, % 23 eskubaloirako, % 14 txirrindularitzarako, % 12 areto-futbolerako, % 10 saskibaloirako, % 2 pilotarako eta % 11 beste kirol batzuetarako.
Aurtengo sarietarako proposamenak aurkezteko epea martxoaren 6ra arte, 14:00ak arte, zabalik izango da. Data horra arte, babesa ematen duen enpresak edo erakundeak sari ezberdinak emateko hautagaiak aurkeztu ahal izango ditu indeporte@navarra.es helbidean. Inprimakia www.deporte.navarra.es webgunean deskarga daiteke.

Aurreko edizioetan bezala, Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Aipamenak daude bai eta Aipamen Berezi bat ere, kirolari urtean 60.000 euro baino gehiago ematen duten erakundeentzat (Urrea) eta 5.000 euro baino gehiago ematen dutenentzat (Zilarra eta Brontzea). Aipamen Berezia INDAFeko zuzendari-gerenteak proposatzen du azken urteotan kirol-babesean gehien nabarmendu den erakundea saritzeko. Aipamen horiek horretarako sortu den Epaimahaiak emango ditu, eta bertan Nafarroako kirol eta enpresako zenbait estamentu ordezkatuta daude. Sariak martxoaren bigarren hamabostaldian egingo den ekitaldi instituzional batean banatuko dira.

Babeslea den enpresak edo erakundeak hautagaiak aurkeztu ahal izango ditu aipamen ezberdinak emateko garaian, ezarritako epearen barnean.

Babesleak eta beherapen fiskalak

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bitartez, zenbait kirol-jarduera interes sozial moduan jo ditzake publizitateko inbertsioa sustatzeko asmoz eta zerga-arinketekin erraztuz. Ildo horretan eta indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz, interes sozial moduan deklaratutako kirol-jarduerak kuota likidotik kendu ahal izango dira babes-kontratuetatik sortutako publizitate-gastuekin asetakoak, honako portzentaje eta eskala hauekin: lehen 30.000 euro arte, % 30; 30.000 eta 60.000 artean, % 35; 60.000 eurotik gora, % 40.

Nolanahi ere, 2012an hasitako zergaldietan ase beharreko zenbatekoaren gainean aplikatu beharreko portzentajea % 50a izango da honako baldintza hauek betetzen direnean: a) subjektu pasiboak kenkari hori izan ez duenean 20120 eta 2011 urteetan hasitako zergaldietan; b) subjektu pasiboek 2013an asebete dezatela babes-kontratuetatik sortutako publizitate-gastuengatik 2012an asebetetako kopuruaren 100eko 40an edo kopuru handiagoan.

Bestalde, honako jarduera hauek interes sozialekoak deklara daitezke: nazioarteko, estatuko edo Nafarroako proba edo lehiaketak; Nafarroako Kirol Institutuak antolatutako jarduerak eta Nafarroan antolatzen diren beste edozein kirol-jarduera: kirol-maila altua eskaintzen dutenak, herri-kirol baten errekuperazioa sustatzen dutenak, oihartzun sozial zabala dutenak, herri-partaidetza handia dutenak edo interes sozial kualifikatu bat justifikatzen duten antzeko egoerak dituztenak.

Babes-kontratua izenpetu daiteke: Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan izena emandako kirol-elkarteekin; Nafarroan egoitza duten fundazioekin eta kirol nafarra sustatzea eta garatzea xede dutenak; kirol-federazio batekoak diren kirolari nafarrekin; Nafarroako tokiko entitateekin; Nafarroako Kirol Institutuarekin, eta Nafarroako Kirol Institutuaren arabera, interesekoa den kirol-ekintza baten antolaketa egiaztatzen duen legez aitortutako beste edozein erakunderekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa