(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak, Madrilen: “Nafarroak modu aktiboan parte hartu behar du ETAren amaieran” asteartea, 2012.eko otsailak 28


Europa Forumean egin duen mintzaldian Espainiak energia berriztagarrien aldeko apustuari eusteko eskatu du, Europar Batasuneko eta Energiaren Nazioarteko Agentziaren munduko aurreikuspenei jarraituz


Transcripción textual del video

"Nafarroak modu aktiboan parte hartu behar du ETAren amaierarako 'kudeaketa' esaten zaion horretan", esan du Yolanda Barcina Lehendakariak gaur, Madrilen, Europa Forumean egin duen mintzaldian. Ohartarazi du, zoritxarrez, adierazpen hori erabili izan duela, baina "terroristekin zerbait adostu behar denaren sentsazioa saihestu behar da".

Ildo horretatik, iragan astean Diputatuen Kongresuan onetsitako Akordioa aipatu du, inoizko babesa lortu duena. Akordio horretan Espainiako Gobernuari eskatzen zaio "Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta indar demokratikoekin duen elkarrizketari eusteko, ekintzak modurik bateratuenean burutze aldera" ETAri desegiteko exijitzeko, biktimekiko konpromisoa indartzeko eta gizarte-elkarkidetza lortzeko ahaleginetan laguntzeko.

Europa Forumean, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak (Alberto Ruiz Gallardón Justizia ministroak aurkeztu du) Nafarroak gaur egun eskualdeko eta herrialdeko testuinguru politiko-ekonomikoan duen egoera aztertu du, eta mintzaldiaren parte handi bat egoera ekonomikoari eta etorkizuneko garapenaren ikuspegiarekin loturiko alderdien ingurukoa izan da. Zehazki, berariaz eskatu du Espainiak energia berriztagarrien aldeko apustuari eusteko, Europar Batasuneko eta Energiaren Nazioarteko Agentziaren munduko aurreikuspenei jarraituz.

Barcina Lehendakaria, Europa Forumean

Lehendakaria, Europa Forumean ( irudia handitu )

"Nafarroak modu aktiboan parte hartu behar du ETAren amaierarako 'kudeaketa' esaten zaion horretan", esan du Yolanda Barcina Lehendakariak gaur, Madrilen, Europa Forumean egin duen mintzaldian. Ohartarazi du, zoritxarrez, adierazpen hori erabili izan duela, baina "terroristekin zerbait adostu behar denaren sentsazioa saihestu behar da".

Ildo horretatik, iragan astean Diputatuen Kongresuan onetsitako Akordioa aipatu du, inoizko babesa lortu duena. Akordio horretan Espainiako Gobernuari eskatzen zaio "Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta indar demokratikoekin duen elkarrizketari eusteko, ekintzak modurik bateratuenean burutze aldera" ETAri desegiteko exijitzeko, biktimekiko konpromisoa indartzeko eta gizarte-elkarkidetza lortzeko ahaleginetan laguntzeko.

Europa Forumean, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak (Alberto Ruiz Gallardón Justizia ministroak aurkeztu du) Nafarroak gaur egun eskualdeko eta herrialdeko testuinguru politiko-ekonomikoan duen egoera aztertu du, eta mintzaldiaren parte handi bat egoera ekonomikoari eta etorkizuneko garapenaren ikuspegiarekin loturiko alderdien ingurukoa izan da. Zehazki, berariaz eskatu du Espainiak energia berriztagarrien aldeko apustuari eusteko, Europar Batasuneko eta Energiaren Nazioarteko Agentziaren munduko aurreikuspenei jarraituz.


Barcina Lehendakaria Alberto Ruiz Gallardón Justizia ministroaren ondoan

Lehendakaria Alberto Ruiz Gallardón Justizia ministroak (erdian) aurkeztu du Europa Forumean ( irudia handitu )

ETAri dagokionez, Lehendakariak gogorarazi du talde terroristaren helburu nagusietako bat Nafarroa desagertaraztea izan dela eta dela. Bestalde, Nafarroak ETAren eta horren antzeko erakundeen indarkeria eta xantaia jasan ditu. Gainera, Nafarroak azken hamarkadetan gobernuaren eta terroristen arteko negoziazioetan parte hartu du. Hori dela-eta, "Nafarroak bere ikuspegia erakutsi behar du, hiltzaileek onurarik ez lortzeko exijitu behar du, eta elkartasuna adieraziko die biktimei eta haien senideei. Horregatik, iragan igandean Donostian egindako adierazpena, nabarmenkeria izan bazen ere, ez da nahikoa".

Horri lotuta esan du, ETAk hiltzeari utzi arren "Batasuna, Bildu, Amaiur edo dena delakoak ez du gaitzespenik adierazi, oraindik ere plangintza politikoak ezartzeko beldurra erabiltzen dute".  Nafarroako zenbait herritan nazionalistak ez diren boto-emaileen kasua azaldu du: "egunero ezkutatu behar dituzte haien ideiak, inguruan txantaia, presioa eta beldurra delako nagusi".

Berrikuntzen aldeko apustua

Europa Forumean, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Nafarroak gaur egun eskualdeko eta herrialdeko testuinguru politiko-ekonomikoan duen egoera aztertu du, eta mintzaldiaren parte handi bat egoera ekonomikoari eta etorkizuneko garapenaren ikuspegiarekin loturiko alderdien ingurukoa izan da.

Gai horren inguruan gogorarazi du Nafarroa, duela hogei urte, energia garbiak garatzen lehena izan zela, sektorea BPGren % 6 dela eta Nafarroak, gaur egun, bertako kontsumo elektrikoaren % 81,62 horien bidez hornitzen duela. Gainera, Europar Batasuneko haize-energia guztiaren % 1,62 sortzen du. Hori aipatu ostean esan du "Espainiak energia berriztagarrien garapen teknologikoaren aldeko apustua egiten jarraitu behar duela".

Alor horretan bizi den "ziurgabetasuneko garaia" aipatu du eta, zehazki, iragan urtarrilaren 27ko Errege Dekretua aipatu du. Horren bidez aldi baterako murriztuko dira berriztagarrien sariak. Aldi baterako izango denez, "nabarmen geldituko du Energia Berriztagarrien Planaren aurreikusitako garapena". Horrez gain, ohartarazi du, Espainian kontraesaneko egoera sortu bada ere, "nazioartean teknologia berritzaile guztien hazkuntzak etengabe jarraitu du". Espainiako enpresak ari dira hain zuzen ere energia berriztagarrien munduko hazkuntzan modu aktiboan parte hartzen. Datozen hamarkadetan energia-teknologia guztien hazkuntzarik handiena horixe izango da, Europar Batasunaren zein Nazioarteko Energia Agentziaren etorkizuneko azterlanek eta ibilbide-orriek dioten moduan.

Esan duenez, nahiz eta berriztagarrien sariak murriztu, indarrean dira oraindik 20/20 Europako Direktibaren konpromisoak. Horien aurreikuspenen arabera, 2020rako, Europar Batasuneko amaierako energiaren % 20k jatorri hori izango du. Hori dela-eta, Espainiaren behar beste baino gehiagoko gaitasuna tokiko eta egoeraren araberako errealitatea da, eta ez da joera orokorraren isla. Horrez gain, Espainiak elektrizitatearen tarifaren defizitari dagokionez arazo larria duenez, edonola ere aurre egin behar zaiola adierazi du "erregai fosilak gutxiago inportatuz 25.500 milioi euro gainditzen baitira, 2011-2020 Energia Berriztagarrien Plan Nazionalaren 24.784 euroko kostua baino gutxiago, hau da, ia-ia berriztagarrien sarien sistema gaitzesgarria". Gainera, etekin horiei CO2-ren isurien murrizketa, BPGren igoera eta energia berriztagarrien industriara loturiko 300.000 enplegu baino gehiagoren sorrera gehituz gero, "balantzea askoz positiboago bihurtzen da".

Krisia eta Moderna Plana

Egoera ekonomikoa aztertu eta horrek Nafarroari nola eragiten dion azaltzean, Barcina Lehendakariak zenbait parametro aipatu ditu: herrialde osoa kontuan hartuta, Foru Erkidegoa nolabait egoera hobean dago parametro horietan. Hala ere, Nafarroa oparotasunaren uhartea denik ukatu du. Diru-sarrera publikoen jaitsiera azpimarratu du, eta aitortu du Nafarroak "garai zaila" bizi duela eta Nafarroan ere akatsak egin direla. "Administrazio guztietan inbertsioak egin dira alderdi politiko guztien babesarekin, nahiz eta, ziurrenik, gaur egun inbertsio horiek berriro hausnartuko genituzkeen".

Mintzaldian alor ekonomiko horretan bere Gobernuak abian jarri dituen neurriak gogorarazi ditu, besteak beste, gastuari eusteko, aurrekontu mugatzailea ezartzeko, enpresen sektore publikoa berregituratzeko, zerga-erreforma ezartzeko, eraginkorragoa den oinarrizko errentaren lege berri bat aplikatzeko eta langileen gastuak murrizteko. Horri lotuta, pasa den astean enplegua sustatzeko hartutako neurriak aipatu ditu: 25 langile baino gutxiagoko enpresak kontratatzeko laguntzak, sortutako mugagabeko lanpostu bakoitzeko 4.200 eurorainoko zerga-kenkariak, ekintzaileen proiektu berrien inbertsioaren % 50eko finantziazioa, 3.800 euro baino gehiagoko diru-laguntzak gizarteratzeko errenta jasotzen dutenak kontratatzeagatik, eta langabezian daudenentzako prestakuntza-programa bat.

Era berean, Nafarroak "egoerari aurre egiteko" eta "Nafarroa Modernizatzeko Planaren edo Moderna Planaren bidez enpresen eta ekonomiaren sarea" eraldatzeko egin duen ahalegina aipatu du. Ekimen horrek, Lehendakariak esan duenez, Europako Inbertsioen Bankuaren babesa jaso zuen iragan otsailaren 2an. Bankuak Iruñean sinatu zuen Nafarroari mailegatu dizkion 250 milioi euroko zenbatekotik ehun milioi euroko lehen ordainketa egiteko; "horrek gure Erkidegoak Europar Batasunean duen konfiantza ziurtatzen du".

Finantziazio hori Moderna Planaren ildoari jarraituz jarduerak garatzen dituzten Nafarroako enpresa txiki eta ertainak finantzatzeko erabiliko da, jarduera zehatz hauetan: esate baterako, ibilgailu iraunkorra, energia berriztagarriak, eraikuntza iraunkorra, ingurumena eta hondakinen kudeaketa, nekazaritzako elikagaien industria, turismoa, osasun-zerbitzuak, biomedikuntza, gailu medikoak, enpresa-zerbitzuak, hezkuntza, ezagutzaren sorrera eta mekatronika.

Egonkortasun politikoa

Barcina Lehendakariak, mintzaldia hasteko, Julio Caro Barojaren Nafarroaren konplexutasunari buruzko hitzak aipatu ditu. 2011ko maiatzeko hauteskunde autonomikoetako emaitzak gogoratu ditu eta esan du Nafarroako nazionalismoa "nazionalismo kolonizatzailea dela, Erkidegoa deuseztatu nahi duena Euskal Autonomia Erkidegoak hartu dezan". Ezohiko gertaera hori eta "gure Parlamentuko berrogeita hamar eserlekuak sei talde politikoren artean banatuta egotea (horrela, ia ezinezkoa da gehiengo absolutua lortzea)" arrazoi nahikoa dira "Forua Hobetzea eta Espainiako Konstituzioa defendatzen ditugun indar politikoen arteko" lankidetza hasi eta indartzeko. Indar gehien duten bi alderdien arteko lankidetza "historikoak" "Nafarroa Espainiako gainerako Erkidegoen aldean erritmo handiagoan haztea eragin duen aurrerapenaren eta oparotasunen etapa" indartu duela gogorarazi du.

UPNk eta PSNk osatutako Gobernuari dagokionez zera esan du: "ideologia ezberdineko bi alderdi gobernuan batera aritzeak dakartzan zailtasunak zailtasun", "negargarria" izango litzateke "nazionalistek eta Bilduk Nafarroa gobernatzea edo, gobernatu gabe, Parlamentuan Foru Erkidegoa etengabe zalantzan jartzea". Gobernua "egon daitekeen onena" dela esan du, eta gaur egungo gobernuaren oinarriak hauek direla azaldu du: Nafarroaren eta bere eredu instituzionalaren aldeko konpromisoa, egungo krisi ekonomikoa gainditzeko eta aberastasunaren eta enpleguaren sorrera indartzeko premia, gizarte-politikei eustea eta gardentasunaren, administrazioa bizkortzearen eta zorroztasunaren aldeko apustua.

Zera gehitu du: "Gobernua une honetan beharrezkoena dena ematen ari da, egonkortasun politikoa adibidez"; hori frogatzen dute gastua kontrolatzeko, enplegua sustatzeko eta zergen arloa berritzeko azken zazpi hilabeteetan probatu dituen neurri garrantzitsuek. UPNren egitekoari eta jarrerari dagokionez, "harro" agertu da Nafarroako politikan duen erdiguneko jarreraren inguruan. Gainera, azpimarratu du "UPN Madrilen PPrekin eta Iruñean PSN-PSOErekin akordioak lortzeko gai dela eta estatuko gainerako erkidegoekiko erantzukizunean eta leialtasunean oinarritutako politikari eusten diola. Horren adierazgarri da krisi ekonomikoaren larritasunaren aurrean gaur egungo Gobernuak eta aurrekoak hartu behar izan dituzten neurri gogorrei Diputatuen Kongresuan babesa eman izana".

Horri lotuta, Nafarroaren ezaugarria, konplexutasunak konplexutasun, batasun historikoa eduki izana dela dioen Julio Caro Barojaren beste aipu baten bidez amaitu du Barcina Lehendakariak mintzaldia. Konfiantza agertu du Nafarroako biztanleek, ahalegina eginez, zorroztasunez eta seriotasunez jokatuz (aurreko belaunaldiek egin zuten moduan, landaguneko eta emigranteen Nafarroa harrera egiten duen lurralde industrializatu bihurtuz) Nafarroak bizi-kalitatearen erreferentea eta Espainiako gainerako erkidegoekiko erabat solidarioa izaten jarraitu dezan lortuko dutela.

Solasaldia

Mintzaldiaren ondorengo solasaldian, Barcina Lehendakariak, besteak beste, Mariano Rajoy presidenteari eskerrak eman dizkio jendaurrean, lehen aldia baita, Kongresuak hartutako eta ETAri lotutako erabaki batean talde terroristaren amaieraren kudeaketan, Eusko Jaurlaritzarena ez ezik, Nafarroako Gobernuaren iritzia eta irizpideak ere kontuan hartzen direla.

Beste une batean, Nafarroako udalerrien mapari buruzko beste galdera bati erantzunez, gogorarazi du legegintzaldi honetan Gobernuaren helburuetako bat tokiko mapa berrantolatzea eta erakunde kopurua murriztea dela.

Beste galdera bati erantzunez, Banca Cívicak arrakasta izatea espero duela adierazi du, Nafarroarako itzulkinak egon daitezen Caja Navarra fundazioak jaso ditzakeen dibidenduen bidez Cajaren gizarte-obrari erantzun hobea emateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Lehendakariaren mintzaldi osoa Europa Forumean
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa