(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,66 milioi euroko diru-laguntza eman dio Canal 6-ri eta 340.000 eurokoa Popular Televisión-i lurraldeko ikus-entzunezko programazioa bermatzeko asteazkena, 2012.eko otsailak 29


Canal 6-k informazio, kultur eta kiroletako programazioaz, magazinaz eta gazte nahiz haurren programazioaz arduratuko da; gainera, Popular TVk proposatutako hautaketa libreko hiru saio diruz lagunduko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 1,66 milioi euroko diru-laguntza emango dio Canal 6 Navarra telebistari eta 340.000 euroko beste bat Popular Televisióni ikus-entzunezko ekoizpenari ematen zaion laguntza gisa, herritar nafarrek lurraldeko informazio, kultur, aisialdi, kirol, haur eta gazteen programazioa izan dezaten eta baita beste ikus-entzunezko formatuena ere.

Hauxe da iragan urtarrilean Nafarroako Gobernuak deitutako lehiaketa publikoaren emaitza; haren bidez, Nafarroan TDT lizentziak dituzten telebistentzako izendun laguntzaren programa ondoriorik gabe utzi zen. Nafarroako hiru telebistei izendun partidak eman ordez, Foru Gobernuak lehiaketa libreko sistema bat ezarri zuen, eta hiru aldiz edukiak, egiturak eta funtzionamenduko beste gastu batzuk finantzatu beharrean, programazioko lau bloke diruz lagunduko ziren eta herritarrei lurralde-mailako oinarrizko edukiak bermatuko zizkienak.

Familia bat telebistaren aurrean

Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako programazioa Nafarroako ikus-entzunezkoen historiako osoena izango da.

Nafarroako Gobernuak 1,66 milioi euroko diru-laguntza emango dio Canal 6 Navarra telebistari eta 340.000 euroko beste bat Popular Televisióni ikus-entzunezko ekoizpenari ematen zaion laguntza gisa, herritar nafarrek lurraldeko informazio, kultur, aisialdi, kirol, haur eta gazteen programazioa izan dezaten eta baita beste ikus-entzunezko formatuena ere.

Hauxe da iragan urtarrilean Nafarroako Gobernuak deitutako lehiaketa publikoaren emaitza; haren bidez, Nafarroan TDT lizentziak dituzten telebistentzako izendun laguntzaren programa ondoriorik gabe utzi zen. Nafarroako hiru telebistei izendun partidak eman ordez, Foru Gobernuak lehiaketa libreko sistema bat ezarri zuen, eta hiru aldiz edukiak, egiturak eta funtzionamenduko beste gastu batzuk finantzatu beharrean, programazioko lau bloke diruz lagunduko ziren eta herritarrei lurralde-mailako oinarrizko edukiak bermatuko zizkienak.

Informazioko blokeak (milioi bat eurokoa), kultur eta kiroletako saioak eta magazina (500.000 euro) dira, haur eta gazteentzako saioak (160.000 euro) eta proposamen libreko laugarren mailako bat ere (hiru saio astean, eta horietako bat nahitaez euskaraz emititzeko, guztira, 340.000 euro).

Balorazio-mahaiak egindako txostenaren arabera, Canal 6 Navarrari esleitu zaizkio lehen hiru mailak, eta Popular Televisióni proposamen libreko laugarren blokea. Nafarroan TDT lizentzia duen hirugarren telebistak, Canal 4 Navarra, ez duen lehiaketan parte hartu.

Inbertsio gehiago eta programazio osoagoa

Nafarroako Gobernuaren eledun Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek adierazi zuenez jada 2012rako laguntzen deialdiaren aurkezpenean, Nafarroako Gobernuak legealdi berri honetan telebistentzako laguntza-sistema berritu du diru-laguntzen zenbatekoa optimizatzeko xedez gastu publikoaren herstura eta eraginkortasunaren eremuaren barnean. Hala, interes publikoa justifikatzen duen oinarrizko programazioa finkatu zen, antzeko produktuetarako diru-laguntzetan bikoiztasunak kenduz, laguntzetatik kateen egiturazko laguntzak kenduz eta lehia bilatuz laguntzak jasotzeko orduan baliabide publikoak optimizatzeko bide hoberena gisa eta kalitate handiagoko programazioa lortzeko.

Deialdi honen ebazpenean jasotzen diren proiektuen arabera, bilatzen diren helburu guztiak lortzen dira. Gastu publikoaren herstura eta eraginkortasuneko irizpideetan, aurreko urteetako aurrekontua baino % 30 gutxiagorekin (laguntzak 3 milioi ingurukoak ziren, eta 2012an 2 milioikoak) ikus-entzunezko enpresek inbertsio handiagoa egin dezaten lortu da. Hala, Canal 6 Navarra kateak bere baliabideak erabiliz, Nafarroako Gobernutik jasoko duen diru-laguntza baino %50,6 gehiago inbertituko du langiletan eta edukien ekoizpenean. Izan ere, 2,5 milioi euroko aurrekontura iritsiko da esleipendun gertatu den hiru programazio-multzoetarako bakarrik. Datu hori hiru telebista nafarrek 2011rako aurreikusitako inbertsioaren oso gainetik dago, guztira, emandako diru-laguntzari % 10,5 gehiago zena.

Bestalde, balorazio-irizpide moduan programazioan euskara erabiltzea sartu da, foru-araudiari erreparatuz, eta saioen emisioa bermatu da entzuteko ezintasuna duten pertsonentzat (ikerketa-, kultura- eta ohitura-saioak).

Diruz lagundutako edukiak ekoizteko, Canal 6 Navarrak guztira 45 lanpostu aurreikusten ditu lanaldi osorako kazetari eta teknikarien artean (gaur egun 35 langile finko ditu bi sail horietan) eta Popular Televisiónek, 9 lanpostu.

Edukiei dagokienez, diruz lagundutako programazioa Nafarroako ikus-entzunezko historia laburreko osoena da.

Programazioa 

Informazio-atalean, herritar nafarrek egunero, astelehenetik igandera, albisteak izango dituzte 14:30ean eta 20:30ean. Astelehenetik ostiralera, gainera, informazio-aurrerapenak emitituko dira 14:00etan eta 17:30ean, informazio-laburpen bat euskaraz 20:00etan eta ixteko albistegi bat 23:30ean.

Informazioko programazioa gaueko prime-time ordutegian emitituko diren asteroko bi saioren osagarri izango da: lehenengoa, eztabaidakoa, "Navarra en abierto", eta zuzenean egingo denez herritarrek parte hartu ahal izango dute, tarteka bertan egonik, eta etxeetan daudenek telebistaz, sare sozialez eta Internetez parte hartuz; eta erreportajeei buruzko beste bat, "Enviados especiales", gaurkotasun eta ikerketako gaiei buruzkoak.

Nafarrek ere zuzenean eta diferituan Nafarroako gizarte, kultur eta erakundeen ekitaldi nagusiak jarraitu ahal izango dituzte.

Kirol-arloan, zaleek ez dute zertan beste erkidegoetako edo estatuko beste kate batzuetara jo beharko Osasunaren edo pilotari nafarrak dauden finalen laburpenak ikusteko. Jardunaldi bakoitzaren ostean, 22:00etan, "El remate" kirol-saio berezia emitituko da. Kirol-programazioa "Polideportivo" saioarekin osatzen da; saio hori astelehenetan emitituko da 21:30ean, eta asteburuko kirol-gaiak aztertuko dira. Ostegun gauean, berriz, "La previa" izenekoa emitituko da, eta bertan lehiaketetan aritu aurretik foruko kirol nagusienen egoera eta berrikuntzen berri emango da. Aipatu behar da Canal 6 Navarrak konpromisoa hartzen duela taldeekin bidaiatzeko Nafarroaz kanpoko lehiaketetarako.

Astelehenetik ostegunera bitarteko bazkalondorako, "Me importas tú" magazina programatu da, 16:00etatik 17:30era, zerbitzu publiko eta entretenimenduko bokazioa duena. Gainera, astero "Entérate" saioak emitituko dira, eta bertan Nafarroako kultur albisteak errepasatuko dira kontzertuetarako areto batetik jendeak saioan parte hartu ahal dezan, eta artista nahiz talde nafarrek parte hartuko dute; "El agro" saioan nekazaritza aztertuko da; "Piérdete"-n landa-turismoaz ariko dira eta "En su punto"-n gastronomia-lehiaketa bat egingo da. Hamabostean behin "A tu salud" saioa emitituko da eta uda-garairako, "Mis fiestas, las mejores" saioa; bertan foru-geografia guztian ibiliko dira herritako jaien berri ematen.

Haurren eta gazteen programazioari dagokionez, beren saio propioa izango dute astero: "Pituti" eta "Jóvenes 2.0" eta haietan ikastetxeen lehiaketa zabal bat, teknologia berriei buruzko atalak, enplegua eta zinema, lietartura eta bideo-jokoak jorratuko dira. Bestalde, telebista eskaintzailearen hautaketa librean, "Popular TV", Nafarroako telebista-programazioa astero emitituko diren hiru saiorekin aberastuko da: "Tú sí que cuentas", adin nagusikoentzako saioa; "El desternillador" umorezko magazina; eta ohitura-saio bat, "Así somos", Foru Erkidegoko ondare material eta inmaterialaren inguruan, bertako jendearen eta herrien inguruan, eta euskaraz izango da osorik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
1. tipologia: informazioko programazioa
2. tipologia: kultur, kiroletako programazioa eta magazina
3. tipologia: haur eta gazteentzako programazioa
4. tipologia: telebistek era librean proposatutako programazioa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa