(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Defizit publikoa murrizteko 2011n ahalegin handiena egin zuen autonomia erkidegoa izan zen Nafarroa asteazkena, 2012.eko otsailak 29


Miranda kontseilariak Nafarroako Gobernuak aurkeztutako datuen artean eta Estatuak Foru Erkidegoari ematen dizkion datuen artean dauden aldeak azaldu ditu prentsaurrekoan


Transcripción textual del video

Defizit publikoa murrizteko iaz ahalegin handiena egin zuen autonomia erkidegoa izan zen Nafarroa. Zehazki, Foru Erkidegoak 2010eko % 3,11tik 2011n Estatuak ematen dion % 1,89ra pasatzea lortu zuen. Horrek esan nahi du urtebetean Nafarroak bere defizita % 39an murriztu duela; beste autonomia erkidegoen ahalegina, berriz, % 0koa izan zen eta Estatuko Administrazioa Orokorrarena % 10,8koa.

Defizit publikoa murrizteko iaz ahalegin handiena egin zuen autonomia erkidegoa izan zen Nafarroa. Zehazki, Foru Erkidegoak 2010eko % 3,11tik 2011n Estatuak ematen dion % 1,89ra pasatzea lortu zuen. Horrek esan nahi du urtebetean Nafarroak bere defizita % 39an murriztu duela; beste autonomia erkidegoen ahalegina, berriz, % 0koa izan zen eta Estatuko Administrazioa Orokorrarena % 10,8koa.

Hala azaldu du gaur Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Álvaro Miranda Simavilla; hala ere, adierazi du Nafarroako Gobernua ez dagoela ados iragan astelehenean Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministro Cristóbal Montorok jendaurrean emandako behin-behineko datuekin; izan ere, Nafarroako Gobernuak Pirinioetako Autobia sartzean aurkeztutakoekin ez datoz bat.

Bestalde, Mirandak azaldu du zer alde dagoen aurrekontu-ekitaldiaren itxierari buruzko datuen artean eta iragan otsailaren 1ean Foru Gobernuak ezagutzera eman zuen defizitaren helburua betetzearen artean. Pirinioetako Autobia kontatzeko kasuan, Nafarroako Gobernuak % -1,7ko defizita kalkulatu zuen Foru Erkidegorako. Nolanahi ere, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak kopuru hori % -1,89ra arte igo zuen.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaldu du aldea dagoela, funtsean, Pirinioetako Autobia kontabilizatzeko orduan; Estatuko Esku Hartzailetza Nagusiak (IGAE) guztira 117 milioiko balioa ematen dio hari eta Nafarroako Gobernuak, berriz, 2011rako 100 milioi euro aurreikusten dizkio. Bestalde, IGAEk Nafarroarako 18.502 milioi euroko BPG aplikatu dio, ministerio horrek apirilean Ekonomia eta Finantza Berrorekatzeko Planean erabili zuen 19.079 milioi euroren aurrean. Aldaketa hori estatistika-metodologiaren arrazoiei dagokie. Arrazoi horiei guztira garrantzi gutxiagoko eragina duen kontabilitate nazionaleko beste doikuntza batzuk erantsi behar zaizkie.

Kontseilariak gogora ekarri du, ministerioak ez duela oraindik bere iritzia eman Pirinioetako Autobiaren kontaketaren inguruan dagoen gatazkari buruz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2011ko defizitaren helburua betetzea Nafarroan eta Estatuan
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa