(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ingelesean murgiltzeko udako programako 2.588 plazaren deialdia egin du Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat osteguna, 2012.eko martxoak 1


Plaza eskatzeko epea martxoaren 10ean amaitzen da, eguneko nahiz bertan egindako ikastaroetan


Nafarroako Gobernuak ingelesean murgiltzeko udako programako 2.588 plaza betetzeko deialdia egin du Nafarroako ikastetxeetako Lehen eta Biharren Hezkuntzako ikasleentzat, ekainetik irailera bitarte egiten dena.

Programak 190.720 euroko kostua du, eta parte hartzen duten ikasleek ingelesez komunikatzeko maila hobe dezatela bilatzen du; beren prestakuntza integralean lagundu hizkuntz, komunikazio oztopoak eta oztopo pertsonalak gainditzen lagunduz; eta hizkuntzen izaera funtzionala sustatu. Plaza eskatzeko epea martxoaren 10ean amaitzen da.

Eskainitako plazak honako era honetan banatzen dira:

-Eguneko ikastaroak Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako 1.748 ikasleentzat gehienez ere, Iruñean, Tuteran, Tafallan, Lekarozen, Corellan, Zangozan, San Adrianen eta Azkoienen. Bost egun irauten dute, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era (bazkaria ez da sartzen).

- Bertan ematen diren ikastaroak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 540 ikaslerentzat, gehienez ere. Zazpi egun irauten dute, igandetik larunbatera, mantenu osoz Irunberriko "Sierra de Leyre" BHIko egoitzan.

Oro har, ikastaro guztiek eskola-jarduerak dituzte, eskola-curriculuma irakasteko era lagungarrian, eta baita aisia eta astialdiko jarduerak ere formalak ez diren alderdien osagarri eta eskolaren testuinguruan hainbeste aurreikusita ez dagoen esparruetakoak. Honako hauek aurreikusten dira: hizkuntzaren komunikazio-erabilera sustatzeko jarduera akademikoak; atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari aplikatutako teknologia berrien erabilpena; dramatizazio-tailerrak; eskulanak, dantza…; kiroletako eta astialdiko jarduerak; eta txangoak (bertan egiten diren ikastaroen kasuan soilik).

Programa ezberdinetan parte hartzeagatik familientzako kostu ekonomikoa 64 euro (4 egun) eta 80 euro artean dago, eguneko ikastaroen kasuan; eta 190 euro bertan egindako ikastaroetarako (programa, ostatu eta mantenuko gastu guztiak hartzen ditu barnean). Eguneko ikastaroek ez dute beren kostuan eguerdiko bazkaria sartzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa