(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 14 erakundek sustatutako 200 kultur jardueratatik gora finantzatuko ditu osteguna, 2012.eko martxoak 1


Lehia publikoan oinarritutako laguntzen sistema berriari esker, orain arte dirurik jasotzen ez zuten sei erakunderi diruz lagundu ahal izan zaie


Nafarroako Gobernuak aurten egingo diren tokiko 14 elkarte eta erakunde artistikok sustatutako 200 kultur jardueratatik gora finantzatuko ditu. Finantzatutako jardueren barnean berrikuntza garrantzitsuak izango dira: zirku-ziklo bat, dantza garaikideko jaialdiak, jazz-kontzertuak, haur-opera, dantza eta argazkigintzako ekoizpenak eta pop/rock jaialdi bat. Kultur erakundeen ekitaldiak Nafarroako geografia guztian zabalduko dira, eta haietako batzuk Nafarroako Gobernuaren Kulturako programa propioen barnean izango dira..

Nafarroako Gobernuaren Kulturako Departamentuak Nafarroako erakunde eta talde artistikoen jarduerei laguntzeko lehia librean deitutako emaitzaren berri eman du gaur. 1.441.299 euroko aurrekontu-partidaren xedea 2012. urte honetarako eskaintza artistiko bati laguntzea da kalitatean. aniztasunean eta publikoarentzako interesean oinarritutakoa.

Lehiaketako ebazpenaren ostean, Kulturako Departamentuak erabaki du Nafarroako 14 erakunde artistiko eta kulturalen programazio artistikoa diruz laguntzea (2011n baino bi gehiago); haietako seik orain arte ez zuten inolako diru-laguntzarik jasotzen Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentutik. Gainera, gaineratu behar da bost erakunderen proiektuei ezin izan zaiela zuzeneko diru-laguntza eman partida amaitu zela eta, laguntza jasotzeko gutxieneko puntuazioa lortu arren. Kasu horietan, Nafarroako Gobernuak erakunde horien proiektuen zati bat Kulturako Departamenduaren beraren programazioetan sartuko du

Laguntza horien ebazpenari esker, onuradun erakundeek kultur jardueren zenbait programa abian jarri ahal izango dute: antzerki-zikloak, zirkua, lirika-generoko kontzertuak, ahozko musika eta musika herrikoiaren zikloak, bai eta dantza-jaialdi batzuk ere. Programazio horiek, Nafarroako Gobernuak garatzen dituen programa propioei lotuta, era askotako eskaintza artistikoa eta kalitatezkoa osatzen dute 2012. urte honetarako.

Lehia publikoko deialdi honetara 47 erakunderi dagozkion 55 proiektu artistiko aurkeztu ziren. Haietatik, 19k erdietsi dute diru-laguntza lortzeko gutxieneko puntuazioa gainditzea (% 34,5), eta kopuru horretatik 14 erakunderi dagozkien beste hainbeste proiektuk lortu dute diru-laguntza. Deialdiaren oinarriek adierazten zuten laguntzaren zenbatekoa erakundeak eskatutakoaren kopuru bera izango dela, baldin eta jardueraren aurrekontuaren % 70a gainditzen ez bada, eta laguntzak ezingo duela ere gainditu deialdi honi emandako aurrekontu guztiaren % 20a.

Horrenbestez, lehiaketaren emaitza honako era honetan geratu da:

1)

Operaren lagunen Gayarre Elkartea : 280.257 euro

2) "El Colectivo" Nafarroako Antzerki Eskola: 273.876 euro

3) Nafarroako Ganbera Opera: 249.800 euro

4) Iruñeko Ganbera Abesbatza: 207.350 euro

5) Nafarroako Ganbera Abesbatza: 125.000 euro

6) Musika eta Arte Eszenikoen Nafarroako Foroa (Eugenia Echarren Kantu Eskola): 75.567 euro

7) Nafarroako Abesbatzen Federazioa: 72.811 euro

8) Nafarroako Amateur Antzerki Federazioa: 30.502 euro

9) Atena Psicoballet fundazioa: 30.000 euro

10) Oreka Nafarroako zirku-eskola: 28.810 euro

11) El Tajador gazte-elkartea: 25.427 euro

12) Hierba Roja: 20.099 euro

13) El Vértigo de la Trapecista kultur elkartea: 15.298 euro

14) Haizea Dantzaren Aldeko Nafarroako Elkartea: 6.500 euro

Zuzeneko laguntza jaso ez, baina beren proiektuen zati bat Nafarroako Gobernuaren programa propioen barnean sartzen diren erakundeak:

Diego Gómez musika-elkartea
La Ortiga TDS elkartea
La Pamplonesa
Barañáingo abesbatza
Kon Moción elkartea

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Elkarteen programazioak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa