(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tokiko erakundeei laguntzak emateko deialdi bat onartu da interes orokorreko lanetan enplegua sustatzeko ostirala, 2012.eko martxoak 2


Laguntzek soldaten kostuei diru-laguntzak ematen dizkie eta deialdia 3,7 milioikoa da


Nafarroako udalerri baten ikuspegia (Oteitza).

Nafarroako udalerri baten ikuspegia.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak langabeak kontratatzeko Nafarroako tokiko erakundeei diru-laguntzak emateko deialdia onartu du interes orokorreko edo sozialeko obrak egin edo zerbitzuak betetzeko. Administrazio-ebazpena gaur, martxoaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu da.

Laguntzak 3.724.550 eurokoak dira,Europako Gizarte Funtsak (EGIF) kofinantzatuta dago, eta tokiko erakundeek egingo dituzten kontratuen soldataren kostuak diruz laguntzeko dira. Haiek kontratatu beharko dituzte, gutxienez 3 hilabetez eta gehienez 9 hilabetez Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan enplegu-eskatzaile moduan izena emandako pertsonak. Bi pertsona baino gehiago kontratatzen direnean, batek gutxienez lehenetsitako taldeetako bateko kide izan beharko du eta, kontratuak lau edo gehiago izango balira, aipatutako taldeetako bateko kontratazio-kopuruak, gutxienez, erdia izan beharko du, zenbaki bikoitia bada, edo erdia gehi bat, kontratazio bakoitiak badira.

Lehenesten diren taldeak honako hauek dira: 1) Gizarteratzeko edo gizarte-lan mailan sartzeko Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntzen hartzaileak; 2) 50 urte baino gehiagokoak; 3) 30 urte baino gutxiagokoak; 4) ezintasun bat duten pertsonak; 5) iraupen luzeko langabeak eta, gutxienez, kontratazio-datarekin alderatuz urtebete lehenago izena emandakoak.

Diru-laguntzak kontratuen soldata-kostuen % 50 eta % 90 jasotzen du, gizarte segurantzako kostuak barne, eta portzentaje aplikagarria honako hauek kontuan hartzen dituen baremo baten baitan dago: tokiko erakundearen biztanle-kopurua, baremoan ezarritakoaren gainetik lehenetsitako taldeen pertsonak kontratatzea eta egin beharreko jarduera. Azken puntu horretan, ondorengoei lotutako proiektuen jarduerak lehenesten dira: Moderna PlanaIrisgarritasun Unibertsala eta Diseinuaren foru-legea pertsona guztientzat eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala.

El plazo de presentación de Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da argitaratzen denetik.

Deialdi hori osagarria izango da, martxoan onartuko den gizarteratzeko edo gizarte-lan mailan sartzeko errenten hartzaileak kontratatzeko Nafarroako Gobernuak iragarritako neurriekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa